|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Juan San Martin euskaltzain eta idazlea hil da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2005-05-30 ¦ 09:22 ¦ KulturaJuan San Martin euskaltzain eta idazle eibartarra gaur goizaldean hil da. Lan oparoko idazlea, euskalari eta ikerlari ezaguna, euskaltzain osoa 1964tik, eta EAEko lehen Ararteko izandakoa. Juan San Martin Eibarren jaio zen 1922ko ekainaren 23an. Biografia oparoko eibartarra euskaltzain oso da 1964ko abenduaren 18tik, eta ordutik hona makina bat lan burutu eta hainbat kargu izan ditu erakundean. Euskal Autonomia Erkidegoko lehen Ararteko -1989. urtean izendatua-; Ombudsman Europear Institutuko buru izan zen 1994tik 1995era bitartean. Liburu-egile, itzultzaile, poeta, mendizale, arte ederretan aditu, edizio-paratzaile... Behargin porrokatua, Euskal Herriak ezagutu duen kultura-eragile eta euskara-bidegilerik finenetakoa. Datorren ostiralean, hain zuzen ere, beste omenaldi bat jasotzekoa zen San Martin: herriko seme kuttun izendatzeko plenoa egin behar zuen Eibarko udalbatzak. Informazio gehiago Egoibarra.com webgunean. Jakin aldizkariak 1998an eskaini zion artikulu honetan, Juan San Martinen ibilbidea, bibliografia eta pentsakizunak irakur daitezke, Eibar.org elkartearen gunean bilduta, Erantzunak#1. Juan San Martin: informazio gehigarriaSustatu ¦ 2005-05-30 ¦ 09:53Eibarko udaleko Ego Ibarra webgunean San Martinen inguruko informazio handia: #2. Otsalar poetasusanews ¦ 2005-05-30 ¦ 10:05Otsalar ezizeneko poeta ere gogoan izango dugu. Gabriel Arestik horrela definitu zuen nor zen ezagutzen ez zuen poeta hori -Juan San Martin lagun handia zuen arren-. Horrela idatzi zuen Arestik: "Larrean argitaratzen den Olerti errebistan poeta bat agertzen zaigu, zeineren izenik edo kondiziorik ez dudan nik ezagutzen birrizen batekin eskribatzen duelako: Otsalar. Gauza sakonak eta kementsuak egiten ditu, bortitza da, entelegetsua, adimentsua, zeru muga zabaleko poeta. Lasai dabil poesia gorenengo alor aberatsetatik. Baina formarekin egiten dugu oztopo. Badaki kopla nagusi bat zer ez den ere ez dakiela. Otsalar, funtsaren aldetik, ezin hobea da". Basquepoetry.net poesiaren atarian bere poemetatik batzuk irakurtzeko moduan daude. Bertold Brecht ere euskarara ekarri zuen Juan San Martinek. Hemen dituzu euskaratutako zenbait poema. #3. Ostiraleko ekitaldia bertan beheraEibarko udala ¦ 2005-05-30 ¦ 11:08Eibarko udalak ere adierazpena argitaratu du bere webgunean Hala dio: Dakizuen moduan, Eibarko udalak, ekainaren 3an Juan San Martin herriko seme kutun izendatzeko aparteko udal osoko bilkura egitekotan zen. Bere heriotzaren aurrean, bere familiarekin batera hala erabakita, Eibarko udalak izendapenaren aldeko udal osoko bilkura bertan behera uztea erabaki du. Datozen egunotan, familiarekin elkar hartuta, beste egun bat jarriko dugu zendu zaigun eibartar handi horri merezi duen omena eskaintzearren. Une honetan, nahigabeak eta tristurak harrapatu gaituen honetan, Eibarrek, Juan San Martin zenaren senideen eta lagunen ondoan egon nahi du; eta gure dolumina helarazi nahi diegu. Iņaki Arriola, Eibarko Alkatea #4. Re: Juan San Martin euskaltzain eta idazlea hil daJerardo Elortza ¦ 2005-05-31 ¦ 18:23Unibertsitatera joaterik izan ez zuen gerraoste latzeko autodidakta izan arren, makina bat lan egin eta idatzita hil zaigu Juan San Martin. Egun hauetan agertu da bere bibliografia oparoa komunikabideetan eta ez dut hemen berriz gogoratiko. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|