|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet SciTE testu editorea euskaraz3ARRANO - 3ARRANO ¦ 2005-05-30 ¦ 11:01 ¦ informatikaScintillan oinarrituriko testu editorea orain euskaraz dago eskuragarri 3ARRANO.com webgunean. Zer da Scintilla?Scintilla iturburu kodearen eraketarako osagai aske bat da. Kodea sortzean oso baliagarriak diren ezaugarriak ditu: sintaksiaren estiloa aldatzeko aukera, kode osaketa, call tipak, debugerako markak jartzeko aukera, lerroen zenbaketa, hitz garrantzitsuen bereizketa,... Scintillari buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen . Zer da SciTE?SciTE hasiera batean Scintilla frogatzeko sortu bazen ere, haziz eta hobetuz joan da, eta gaur egun programaketarako testu editore bikain batean bilakatu da. Hainbat programaketa hizkuntzarekin lan egiteko erraztasunak ematen ditu, eta guztiz moldagarria da, izan ere bere properties fitxategiak aldatuz gailuaren itxura zehatz dezakegu. Zein hizkuntzatan programatzeko balio dezake?Hauek dira ezagutzen dituen programaketa hizkuntzak (baina beste edozein hizkuntzatarako ere balio du, ohar-blokak bezala):
Eta Linuxerako?SciTE Windows eta Linux sistema eragileetarako dago eskuragarri, baina Linuxerako orria gertatzen ari naiz, laster egongo da eskuragarri. Bitartean, egilearen orritik jaitsi SciTE, eta gero hemendik hizkuntza fitxategia (eskuin-klika eta gero Gorde Lotura Honela...). Ondoren, hizkuntza fitxategia honela berrizendatu: locale.properties Zenbait irudiHona hemen irudi batzuk: **Bigarrena** (klikatu ikusteko) **Hirugarrena** (klikatu ikusteko) **Laugarrena** (klikatu ikusteko) Erantzunak#1. Re: SciTE testu editorea euskarazLuistxo ¦ 2005-05-30 ¦ 11:44Oso interesgarria programa, eta txukuna euskaratzea. Detaile baten bila nabil, eta ez dut aurkitzen. Nola egiten da lerro mozketa defektuz ezartzeko? #2. Re: SciTE testu editorea euskaraz3ARRANO ¦ 2005-05-30 ¦ 12:32"Lerroak Mugatu" aukera baino beheraxeago "Ireki Aukera Orokorren Fitxategia" dago. Sakatu hor eta nahi duzun guztia alda zenezake. Lerroak beti mugatzeko, 123. lerroan "#wrap=1" dago. "#" kendu besterik ez duzu egin behar, eta gero fitxategia gorde. Eta beste aukerekin berdin, esaterako leihoaren neurriak zehaztu nahi badituzu, #3. Re: SciTE testu editorea euskarazLuistxo ¦ 2005-05-30 ¦ 12:44Mila esker zuei! pantaila zabalerarena ere ondo. Eskerrak zuek azaldu didazuen, ze nik neure kabuz ez nuen sekula asmatuko. Beste hobespen batzuk definitzen saiatu behar naiz... ea ez dudan hondatzen programa. Uste dut hemendik aurrera hauxe izango dela nire testu-editore erreferentziazkoa. Azken sasoi hauetan NoteTab erabili izan dut. #4. Re: SciTE testu editorea euskaraz3ARRANO ¦ 2005-05-30 ¦ 13:11Lehen ahaztu egin zait esatea, aukera jakin bat aldatu nahi baduzu bere izena ingelesez jakitea beharrezkoa da, gero aukera orokorretan aurkitzeko. Beraz, SciTEren karpetan dagoen "locale.properties" fitxategia ireki eta aurkitu bertan, aurrena ingelesezko testua dator, eta gero "="aren ostean euskarazko itzulpena. Baina kontuz! Ez aldatu fitxategi hau, bestela programako testuak aldatuko dituzu. #5. Re: SciTE testu editorea euskarazKoldotxu ¦ 2005-05-30 ¦ 20:19Kaixo! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|