Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Web orri elebidunak diseinatzeko aholku paradoxikoak
Sustatu ¦ Da! ¦ 2005-05-30 ¦ 08:40 ¦ Hizkuntza
Kultura Saileko Euskara Planen Zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialean argitaratu ditu Web orri elebidunak edo eleaniztunak diseinatzeko aholkuak. Gomendioetako bat: URL helbideetan artxibo eta karpetan izenak artxibo eta karpeta horietako edukiak dauden hizkuntzan ematea komeni da. Baina aholkuak dauden orriaren URL-ari erreparatuz: /eu/contenidos/informacion/... irakurtzen dugu. Gomendio hori ez dute betetzen, ikusten denez.
