|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gipuzkoako Foru Aldundiaren blogak Diario Vascon egongo dira© cc-by-sa Sustatu ¦ 2005-04-26 ¦ 09:05 ¦ blogakEta, noski, elebakarrak izango dira, gaztelaniazkoak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Diario Vasco egunkariak elkarrekin antolatu dute "blog&roll" izeneko lehiaketa. Maiatzaren 3tik aurrera Diario Vasco-n sortutako blogak saritzeko lehiaketa da. Blog horiek gaztelaniazkoak izan beharko dira. Ez du oinarrietan horrelakorik jartzen, baina informazio guztia eta oinarriak bakarrik gaztelaniaz daudela eta epaimahaiko gehienek euskaraz ez dakitela kontuan hartuta, hala izango dela pentsatzen dugu. Hiru kategoriatan emango dira sariak eta 1.000 euro jasoko ditu kategoria bakoitzeko irabazleak:
Maiatzaren 3an hasi eta 31ra arteko artikuluak, iruzkinak eta erantzunak hartuko dira kontuan blog&roll lehiaketan. Epaimahaia hauek osatuko dute: Joaquín Villa, Iñigo Espinosa, Óscar Terol, Mitxel Ezquiaga, María José Cantalapiedra eta Barcepundit. Lehenagotik Eibar.org eta goiena.net-ek egiten diharduten blog komunitateak (goiena.net/blogak eta eibar.org/blogak ez dira babestu Berrikuntzarako eta Jakintzaren gizarterako departamendutik. Hau da hau! Zein gogorra den euskalduna izatea. Erantzunak#1. Re: Gipuzkoako Foru Aldundiaren blogak Diario Vascon egongo diraeneko ¦ 2005-04-26 ¦ 09:34Atzo ailegatu zitzaidan Foru Aldundiko iragarkia eta Gipuzkoa.Net atariaren azalean ikusi nuen lehiaketa hau. Aluzinatu egin nuen. Gipuzkoako Foru Aldundia Diario Vasco-ren blogetan edukiak sortzea bultzatzen eta sariak ematen. Eibar.org-en, Goiena.net-en, Berriemaile, Blogger edo beste plataforma baten idazten duten blogariek ez dute sustapen hori jasoko edo saririk irabazteko ezkubiderik. Bakarrik Diario Vascon idazten badute. Larreategiren blogaren bidez Xake Olinpiada jarraitu genuen, Joxe Aranzabalek Sustatun idatzi zuen azken asteetan euskarazko libururik salduena izan dena eta gaur egun bere Faroan jarraitzen du, Mendigurenen blogean Donostiko Zinemaldia, beste gipuzkoar bat Iker Aranberri EHU-ko blogari onena izendatu zuten, eta abar, eta abar. Baina ez, Berrikuntzarako eta Jakintzaren gizarterako departamendutik ez dute jasoko babesik, baldin eta Diario Vasco-ren blogetan idazten ez badute. Ez dut ulertzen eta horregatik, azalpenak eskatzen, idatzia bidali nuen Foru Aldundira. Anonimoki edo, nahiago baduzu, izen abizena emanda bidali dezakezu formulario honetatik #2. Re: Gipuzkoako Foru Aldundiaren blogak Diario Vascon egongo diraI. Arregi ¦ 2005-04-26 ¦ 11:51> #3. Re: Gipuzkoako Foru Aldundiaren blogak Diario Vascon egongo diratxiber ¦ 2005-04-26 ¦ 12:03Eta non geratzen da gure politikoek euren plan ponpoxoetan (EBPNetan) aldarrikatzen duten transbertsalitate kontzeptu hori? #4. Ia erdara hutsez?Luistxo ¦ 2005-04-26 ¦ 16:57
#5. Re: Gipuzkoako Foru Aldundiaren blogak Diario Vascon egongo diraAndoni MIranda ¦ 2005-04-26 ¦ 20:06> Bainan, zer espero duzue Joaquin Villa-ren eskutik. Gizon honi bost axola zaizkio Euskara eta Blog kontuetan aintzindari izan diren Arantzabal, Luistxo, Eibartarrak, Goiena eta abar. #6. Re: Gipuzkoako Foru Aldundiaren blogak Diario Vascon egongo dirajoseba ¦ 2005-04-27 ¦ 11:41harrigarria da. #7. Re: Gipuzkoako Foru Aldundiaren blogak Diario Vascon egongo diraaercilur ¦ 2005-05-06 ¦ 15:39arauetan ez da iñun agertzen euskeraz idatzi ezin danik. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoblogak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|