Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Euskal testu klasikoen bilduma sarean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2005-04-14 ¦ 11:26 ¦ BWEB

Klasikoen Gordailua sortu dute Susaren Armiarma.com helbidean. Euskal literaturako testu klasikoen bilduma sakon eta zehatza da. Patxi Salaberri irakaslea izan da proiektuaren arduraduna.

Publizitatea

  • Euskal testuak dira gordailuan jaso direnak, "klasiko" izendapenarekin ezagutzen ditugunak. Literaturaren alorreko testuak dira gehienak, baina ez bakarrak.
  • Euskal literaturako lehen agerpenetatik 1936ko gerrak ezartzen duen mugara arte ekoitzi diren euskarazko literatur testuak biltzeko asmoa du guneak.
  • Gordailua da, testu horiek denak batzen dituen tokia delako. Irakurtzeko, erabiltzeko, ezagutzeko testuak dira, eta hala balia daitezen da egileen asmoa.

Hiru ataletan banatu dituzte testu klasikoak:

  • Herri literatura: Lau ataletan banatu dituzte herri literaturako testuak. Balada, poesiak, kantak, ipuinak, kondairak, antzerkia, atsotitzak eta beste aurkituko dituzu bertan.
  • Testuak: Testu zaharrak eta epigrafikoak bildu dituzte.

Testu barruan bilatzeko aukera

Corpus arakatzaileak 205 libururen barruan bilaketak egiteko aukera eskaintzen du.

Beste Webgune Euskaldun Bat: www.armiarma.com/klasikoak

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak