|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gazte hizkera nazionalaren bilaOlatz Lasagabaster - Gipuzkoako Urtxintxa Eskola ¦ 2005-04-07 ¦ 19:26 ¦ hizkuntzaAmaitu dira Azpeitian atzo eta gaur artean izan diren gazte hizkerari buruzko jardunaldiak. Arrakasta handia izan dute, ehun lagunek baino gehiagok hartu dute parte eta helburuak beteta, gustura agertu dira antolatzaileak. Euskarazko gazte hizkerak dituen arazoak aztertu eta aurrera begira urrats sendoak eman beharra dagoela ikusi da egunotan Azpeitian. Gazte hizkera egon badago, baina tokian tokikoa da eta ez dago gazte hizkera nazionalik. Beharbada hori da egunotan Azpeitian izan garenok atera dugun ondorio nagusia. Bada, ondorio nagusia hori izanik, nola egin aurre horri? Posible al da gazte hizkera nazionala sortzea? Eta hala balitz, tokian tokiko ezaugarriak beharko lituzke, komunak izango liratekeen horiez gain, ala hizkera batua izan beharko litzateke? Pausoz pausoNazio mailako gazte hizkera lortzeko pausoak eman behar direla garbi ikusi da; baina zein norabidetan eman behar dira eta nori dagokio lan hori? Gazteek behintzat, garbi dute; administrazioak, komunikabideek, ikastetxeek eta gazteek beraiek badute lanik arlo horretan. Administrazioak gazte hizkera bultzatzeko programak diseinatu eta martxan jarri beharko lituzkeela uste dute eta komunikabideen kasuan, kazetariak kontzientziatu eta gazte hizkeraren inguruan formazioa jaso beharko lukete ondoren komunikabide horietan gazte hizkera era naturalean erabili dadin. Irakaskuntzan ere bada zer eginik; gazte hizkeraren arazoa ez dute zuzenean irakaskuntzarekin lotzen baina gai hau zeharka lantzea ongi ikusi dute eta gazteen beraien eskuetan ere badago berezko hizkera bultzatzea, hizkera mota hori ezagutu eta erabiltzeko konpromisoa hartuz. Dena den, Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetatik joan diren 30 gazte inguruk, gazte hizkera nazionalik ez egon arren, guztiek elkar primeran ulertu dutela adierazi dute. Horixe ondorio nagusia; gazte hizkera nazionalik ez dela eta eman beharreko lehen pausoen artean, euskara erabiltzeko premiaz ohartu eta erabiltzen hastea dela. Komunikabideen lanaGaur goizean komunikabideen txanda izan da. Euskal Herriko hainbat komunikabidek erabiltzen duten euskara nolakoa den eta zer irizpide jarraitzen dituzten azaldu dute. Euskal Telebistako euskara arduraduna den Asier Larrinagak hitzaldia eskaini du goizean “Euskarazko gazte hizkera telebistan” lelopean eta berak azpimarratu nahi izan du, gazte hizkeraren formak telebistara iristen direnerako, kalean ez diela erabiltzen, ordurako zaharkituak daudela. Telebistan gazte hizkera imitatu egiten dela gaineratu du eta teknologia berriak eta unibertsitatea gazte hizkera sortzeko gune posibleak eta egokiak direla. Erabiltzeko premiaMahai ingurua izan da ondoren, Joseina Etxeberria (Euskadi Gaztea), Goizeder Taberna (Xirika gazteen kazeta), Estitxu Elduaien (Matraka astekaria) eta Alberto Irazu (Gaztetxulo aldizkaria) izan dira hizketan gazteentzako komunikabideen inguruan eta hauek erabiltzen duten euskara motaren inguruan. Euskara asko erabiltzea oso garrantzitsua dela esan dute eta ezinbestekoa dela erakargarritasuna bilatzea. Gazte hizkerari dagokionez, gazteentzako egiten den prentsan gazte tonua badagoela nabarmendu dute. Eta honenbestez amaitu dira “Gazte hizkera jardunaldiak”. Gai honen inguruan egindako lehen jardunaldiak izan dira hauek, baina lehenak izanagatik, ez dute arrakasta gutxi lortu. Ehun pertsona baino gehiago aritu dira gazte hizkera aztertzen eta hau bultzatzeko bide posibleak bilatzeko saiakera egiten. Gazte zein helduek gogoz heldu diote gaiari eta antolatzaileak (Gipuzkoako Urtxintxa Eskola eta Ttakun elkartea) pozik agertu dira lortutako emaitzarekin. Erantzunak#1. Re: Gazte hizkera nazionalaren bilaMikel Haranburu ¦ 2005-04-29 ¦ 14:10> Euskarazko gazte hizkerak dituen arazoak aztertu eta aurrera begira urrats sendoak eman beharra dagoela ikusi da egunotan Azpeitian. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|