|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu AISA Etorkinentzako Irudizko Hiztegiaren webgunea eta CDa kaleanBegoņa Martinez Monasterio - HABE ¦ 2005-03-11 ¦ 09:09 ¦ IrakaskuntzaHABEk argitaratu berri du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan etorkinei zuzenduriko Irudizko Hiztegia. Oinarrizko lexiko hori zazpi hizkuntzatan dago: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, berberera, arabiera eta txinera. AISA Hiztegia liburu bezala 2003. urtean argitaratu zuen HABEk. Orain hiztegia webguneratu du HABEk eta CD multimedia formatuan ere argitaratu egin du. Hiztegi hau etorkinei zuzenduriko AISA Ikasmaterialen Bildumakoa da. Bilduma horren helburua Euskadira iristen diren etorkinek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea da. AISA Hiztegiaren webguneaWebgunea Zope-Plone plataforman eta Python programazio lengoaian oinarrituta dago, PostgreSQL datu base batekin. Webgunea oraingoz helbide honetan dago: AISA Hiztegia AISA Hiztegiaren CDaAISA Hiztegiaren CDak 9 euro balio du eta HABEn eskuratu daiteke: info@habe.org 943 02 26 00. Hezkuntza Sailak, bere aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko zentro guztietan banatuko ditu AISA hiztegiaren liburua eta CDa. |
Albiste gehiagoIrakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|