Interneteko albistegia

EGAko atariko probak on-line

Sustatu | Hizkuntza | 2005-02-15 : 11:02

Jaso dugu Internet Euskaditik mezu bat esaten duena: "Internet & Euskadi elkarteak EGA azterketak on-line jarri ditu". EGAko atariko probak dira on-line daudenak. 7 urtetako azterketak kontsulta daitezke bertan.

Internet&Euskadi elkarteak Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko gainditu behar diren atariko frogak http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega helbidean zintzilikatu ditu. Guztira zazpi urtetako azterketak kontsultatu daitezke gune horretan, urte bakoitzeko bi edo hiru froga.

Internet&Euskadi elkarteak garatutako aplikazioak galderen erantzun zuzenak zein diren jakitea ahalbidetzen du eta azterketetan jarri ohi diren zenbait audio zati ere entzun daiteke.

Edozein nabigatzailerekin egiteko modukoa

Aplikazioa XML eta HTML formatu irekiak erabiliz programatuta dago, eta edozein nabigatzailetan ikus daiteke. Hala, javascripta aktibaturik izanik aipaturiko atariko frogak egin daitezke, inolako programa berezirik instalatu gabe. Bestalde, ariketa bakoitzak ez du 100 KB baino gehiago betetzen.

Jarraipena izango du lan honek

Internet&Euskadi elkartea proiektu honi jarraipena emango dion beste hainbat lan egiten ari da eta beste zenbait egitea ere aurreikusten du. Esaterako, 2003 eta 2004ko testak sartzen ari da; material horrekin CD bat osatu nahi du; proiektu horri ahalik eta zabalkunde handiena eman nahi dio; idatzizko azterketak ere gehitu nahi ditu eta falta diren audio pistak bilatu eta MP3 formatura pasatzea aurreikusten du. Lan horiek guztiak ahalbidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak EGA azterketak erabiltzeko eskubidea eman dio elkarteari.

Aplikazioa doan erabili daiteke aipatutako webgunean. Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du, Fidenet enpresak proiektuaren zati bat egin du, baina lanaren zati handiena boluntarioek egin dute.

Erantzunak

Galt | 2005-02-16 : 09:13 | #1

Oso ideia ona iruditu zait, eta oso erabilgarria. Ez dakit zenbat euskaldun EGA atera nahiean ibiliko diren baina zerbitzua interesgarria izanez aparte, formatu irekiak erabiltzen ditu, iturri kodea hor dago, eta edozein sistema operatiboan erabili daiteke.

Zorionak! Noizko informazio guzti hori CD batean? Mega gehiegi dira deskargatzeko...

Sagra | 2005-02-18 : 12:55 | #2

Aurten Nafarroako Gobernuak “EGA 2001-2002: azterketak eta erantzunak” liburua argitaratu du. Ale gutxi dira eta ez dira oso erraz lortzen.
Dena dela, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak denen eskura jarri du pdf formatuan egiten ari garen webgunean.
Audioak ere laster jarriko ditugu bertan, hala nola sarean egin ahal izateko azterketa horiek html formatuan.

http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ega/index.htm

Bego | 2005-03-07 : 22:16 | #3

> Jaso dugu Internet Euskaditik mezu bat esaten duena: "Internet & > Euskadi elkarteak EGA azterketak on-line jarri ditu". EGAko atariko probak dira on-line daudenak. 7 urtetako azterketak kontsulta daitezke bertan. > Internet&Euskadi elkarteak Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko gainditu behar diren > atariko frogak "http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega":http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega helbidean zintzilikatu > ditu. Guztira zazpi urtetako azterketak kontsultatu daitezke gune horretan, urte > bakoitzeko bi edo hiru froga. > > "Internet&Euskadi":http://www.interneteuskadi.org elkarteak garatutako aplikazioak galderen erantzun zuzenak zein > diren jakitea ahalbidetzen du eta azterketetan jarri ohi diren zenbait audio zati > ere entzun daiteke. > > Edozein nabigatzailerekin egiteko modukoa > > Aplikazioa XML eta HTML formatu irekiak erabiliz programatuta dago, eta edozein > nabigatzailetan ikus daiteke. Hala, javascripta aktibaturik izanik aipaturiko > atariko frogak egin daitezke, inolako programa berezirik instalatu gabe. > Bestalde, ariketa bakoitzak ez du 100 KB baino gehiago betetzen. > > Jarraipena izango du lan honek > > Internet&Euskadi elkartea proiektu honi jarraipena emango dion beste hainbat lan > egiten ari da eta beste zenbait egitea ere aurreikusten du. Esaterako, 2003 eta > 2004ko testak sartzen ari da; material horrekin CD bat osatu nahi du; proiektu > horri ahalik eta zabalkunde handiena eman nahi dio; idatzizko azterketak ere gehitu > nahi ditu eta falta diren audio pistak bilatu eta MP3 formatura pasatzea > aurreikusten du. Lan horiek guztiak ahalbidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, > Unibertsitate eta Ikerketa sailak EGA azterketak erabiltzeko eskubidea eman dio > elkarteari. > > Aplikazioa doan erabili daiteke aipatutako webgunean. Proiektu honek Bizkaiko Foru > Aldundiaren diru laguntza jaso du, "Fidenet":http://www.fidenet.net enpresak proiektuaren zati bat egin du, > baina lanaren zati handiena boluntarioek egin dute.

mirenbe | 2005-04-05 : 13:12 | #4

> Jaso dugu Internet Euskaditik mezu bat esaten duena: "Internet &
> Euskadi elkarteak EGA azterketak on-line jarri ditu". EGAko atariko probak dira on-line daudenak. 7 urtetako azterketak kontsulta daitezke bertan.
> Internet&Euskadi elkarteak Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko gainditu behar diren
> atariko frogak "http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega":http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega helbidean zintzilikatu
> ditu. Guztira zazpi urtetako azterketak kontsultatu daitezke gune horretan, urte
> bakoitzeko bi edo hiru froga.
>
> "Internet&Euskadi":http://www.interneteuskadi.org elkarteak garatutako aplikazioak galderen erantzun zuzenak zein
> diren jakitea ahalbidetzen du eta azterketetan jarri ohi diren zenbait audio zati
> ere entzun daiteke.
>
> Edozein nabigatzailerekin egiteko modukoa
>
> Aplikazioa XML eta HTML formatu irekiak erabiliz programatuta dago, eta edozein
> nabigatzailetan ikus daiteke. Hala, javascripta aktibaturik izanik aipaturiko
> atariko frogak egin daitezke, inolako programa berezirik instalatu gabe.
> Bestalde, ariketa bakoitzak ez du 100 KB baino gehiago betetzen.
>
> Jarraipena izango du lan honek
>
> Internet&Euskadi elkartea proiektu honi jarraipena emango dion beste hainbat lan
> egiten ari da eta beste zenbait egitea ere aurreikusten du. Esaterako, 2003 eta
> 2004ko testak sartzen ari da; material horrekin CD bat osatu nahi du; proiektu
> horri ahalik eta zabalkunde handiena eman nahi dio; idatzizko azterketak ere gehitu
> nahi ditu eta falta diren audio pistak bilatu eta MP3 formatura pasatzea
> aurreikusten du. Lan horiek guztiak ahalbidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
> Unibertsitate eta Ikerketa sailak EGA azterketak erabiltzeko eskubidea eman dio
> elkarteari.
>
> Aplikazioa doan erabili daiteke aipatutako webgunean. Proiektu honek Bizkaiko Foru
> Aldundiaren diru laguntza jaso du, "Fidenet":http://www.fidenet.net enpresak proiektuaren zati bat egin du,
> baina lanaren zati handiena boluntarioek egin dute.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu