|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kaleratzear da Joxe Aranzabalen liburua© cc-by-sa Sustatu ¦ 2005-02-14 ¦ 10:01 ¦ osasunaGaurtik aurrera hasiko da banatzen liburu dendetan Joxe Aranzabalen liburua: Medikuak esan dit minbizia dudala. Historia horrek Sustatun bertan ikusi zuen argia lehen aldiz, Joxe gaixotu eta berehala. Otsailaren 22an aurkeztuko da Donostian eta Arrasaten; 25ean, berriz, Elorrion. Liburua Elkar argitaletxeak kaleratuko du, eta gaur hasiko da banatzen Euskal Herrian, baina aurkeztu, datorren astean aurkeztuko da modu ofizialean, hiru tokitan: DonostianLehen aurkezpena izango da otsailaren 22an, Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean Eguerdian izango da, eta hitz egingo dute: Xabier Mendiguren Elizegi editorea, Luistxo Fernandez hitzatzegilea, Iban Arantzabal Sustatuko editorea eta Joxe Aranzabal, egilea. ArrasatenBigarren aurkezpena egun berean izango da, Arrasaten, Monterron jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Eta han izango dira Xabier Mendiguren Elizegi, Mikel Irizar hitzaurregilea, Iban Arantzabal eta Joxe Aranzabal. ElorrionHirugarren aurkezpena hiru egun geroago egingo da, Elorrion, udaletxean bertan. Eta hizlariak Arrasateko berberak izango dira. Arrasaten bezala, Elorrion ere Joxek argazkiak erabiliko ditu bere gaixoaldia azaltzeko. Baliteke martxoaren hasieran beste aurkezpen bat egitea Bilbon, baina hori oraindik zehaztu barik dago. LiburuaLiburuak kontatzen duen historia hemen sortu zen, Sustatun, 2002ko irailaren 15ean, Joxe gaixotu eta lau egunera. Egun hartan, Joxek argitaratu zuen bere mezuetan lehena izango zena, Medikuak esan dit minbizia dudala, eta izena eman diona liburuari ere. Zenbaiten ustez, mezu hark mugarri bat ezarri zuen euskal kazetaritzaren historian, ordura arte inoiz jorratu gabeko esparru bat hasi baitzuen. Gerora etorriko ziren beste 16 mezu, bi urtean zehar idatziak. Eta liburuak denak jasotzen ditu, mezu bakoitzak eragindako erantzunik esanguratsuenekin batera. Erantzunak#1. Re: Kaleratzear da Joxe Aranzabalen liburuaiturri ¦ 2005-02-14 ¦ 14:09Kaixo: #2. Bilboko aurkezpenaJulen Gabiria ¦ 2005-02-15 ¦ 15:33Bilbon ere egingo da aurkezpena: #3. Re: Kaleratzear da Joxe Aranzabalen liburuaAaron sanchez ¦ 2005-02-23 ¦ 16:16atzo erosi in nun liburua ta jada irakurrita, ezin izan det amaitu arte galditu. bizitzari beste era batean so egiteko balio izan zat, holako ametsgaiztik pasa gabe. primerako lana zurea, hi! Ta kristonako potroak dituzula zihur nago! (hui, kristonako hitza esan daiteke foro hontan). beno ba, mundukorik gauzarik onenak opa dizkizut joxe!! zugatik be web hau ezagutu in det ! aio Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoosasuna gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|