|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Podcastinga: soinu artxiboak RSS bidez deskargatzea© cc-by-sa Sustatu ¦ 2005-02-07 ¦ 09:10 ¦ internetInterneteko ikono berrietako bi batuz sortu da Podcastinga: iPod eta weblogak. Blogen antzerako funtzionamendua du Podcastingak, baina testuak beharrean, soinu artxiboak banatzen dira RSS bidez. Soinu artxiboak grabatu (normalean mp3 formatuan) eta gero RSS bidez banatzen dira. Artxibo horiek jasotzeko iPodder edo iPodderX moduko programak behar dira. Soinu artxiboak RSS bidez bidaltzen dituen webgune batera harpidetzen zara eta zure iPodera edo bestelako erreproduktore digital baten deskargatzen dituzu. Podcastinga egiten dutenak gai batean afizionatuak edo adituak izan daitezke. Elkarrizketak, hitzaldiak edo dena delakoak egiten dituzte eta gero beraien webgunean eseki. Hemen informazio gehiagorako lotura pare bat: |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|