Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Skype 1.0, Linux eta Mac OS X-entzat

Sustatu ¦ 2005-02-02 ¦ 09:21 ¦ Informatika

Orain arte, Skypen beta bertsioa zegoen Linux eta Mac OS X-entzat. Orain, baina, egin dute behin behineko bertsioa: Skype 1.0. Bi plataforma horiek dituztenek badute orain aukera ordenagailu bidez deiak egiteko.

Publizitatea

Skype da software bat balio duena edozein motako deiak egiteko: ordenagailutik telefonora; ordenagailutik ordenagailura... Nahikoa da horretarako mikrofonotxo bat.

www.skype.com webgunean deskarga dezakezu programa dohainik. Windows eta Pocket PC-entzat ere badago softwarea.

Erantzunak

  • Re: Skype 1.0, Linux eta Mac OS X-entzat

    joseba ¦ 2005-03-10 ¦ 12:55

    Kaixo,
    skype instalatu dut, eta bertan ez da ageri euskarari buruzko ezer. Hainbat hizkuntza ikusi dut aukeran, baina euskararik ez. Agian instalatu dudan bertsioaren arazoa izan liteke, Linuxeko bertsio estatikoa instalatu baitut...

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari