Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hegaldi merkeak eta beherapenak

Usoa Agirre - Goiena ¦ 2005-01-17 ¦ 08:30 ¦ bestelakoak

Iberia eta Spanair beherapenetan egon dira. Baina, dendetakoak baino beherapen motzagoak dira konpainia horienak; hiru egun iraun dute eta gu konturatu gabe pasa dira. Hala ere, bi konpainia horiei begira egon beharrean, badaude eskaintza onak bilatzeko beste webgune batzuk ere.

Publizitatea

"Tijeretazo" promozioaren barruan, urtarrilaren 10etik 12ra erdi prezioan egon dira Iberia eta Spanairreko hegaldiak. Baina, gutxi iraun du maukak. Enteratu direnentzat ederra pagotxa eta besteok hurrengo beherapenak arte itxaron behar.

Adibidez. Imajinatu urtarrilaren 24an joan nahi genuela Londonera eta 28an etorri. Egin dut konparaketa Ryanair eta Iberiaren artean:

  • Ryanair, Miarritze-London: 84,17 euro.
  • Iberia, Bilbo-Madrid-London: 139,28 euro (oraindik eskaintza egongo balitz, erdi prezioan 69,64 euro).

Baina, beherapenak bakarrik ez, gorapenak ere izan dituzte urte hasieran Iberia, Spanair eta Air Europak: txartelak jaulkitzeagatiko errekargua 10 euroraino igo dute.

Hegaldi merkeak bilatzeko webguneak

Konpainien euren webguneetara joan beharrean, badaude sarean hegaldi merkeak bilatzen laguntzeko webgune batzuk:

Erantzunak

#1. Vueling ere, Bilbo-Bartzelona

Jabi Zabala - sarean.com ¦ 2005-01-17 ¦ 08:45

Vueling.com hegaldi merkeen enpresa etorri berri da Loiura, Bilbo-Bartzelona hegaldiak eskaintzen. Orain bigarren hegaldia jarriko dute urtarrilaren 28an hasita eta, horregatik, eskaintza berezia egiten dute data horretatik aurrera eta martxoa bitartean erreserbatzen diren zenbait hegaldi 10 euroan jarrita.

#2. Beste esteka batzuk...

Jon ¦ 2005-01-17 ¦ 09:29

Europa erdialdetik kanpora joanetorria egiteko honako konpainiak ere baditugu:

http://www.skyeurope.com
http://www.wizzair.com

Alemaniatik hegaldiak hemen aurki daitezke...

http://www.germanwings.com
http://www.hlx.com
http://www.airberlin.com

Londrestetik beste hirietara...

http://www.virgin-express.com
http://www.easyjet.com

Espainian zehar bidaiatzeko...

http://www.vueling.com

Eta hegaldien konbinaketak eta ticket erosketak egiteko, bada zerbitzua zentralizatzen duen webgunea:

http://www.amadeus.net

#3. Re: Hegaldi merkeak eta beherapenak

Mikel Larreategi ¦ 2005-01-17 ¦ 09:30

Bilbotik AirBerlin eta EasyJet hegazkin konpainiek ere funtziontzen dute, lehenengoak Alemaniarako bidaiak eskeintzen ditu Mallorcatik zehar (eta Mallorcarakoak ere bai beraz), eta bigarrenak Londonerako bidaiak.

Izan ere, beste arrazoi batzuen artean, bigarren enpresa honek "jaten" zion erabiltzaile kopuruarengatik utzi zion orain dela hilabete batzun British Arways enpresak Bilbo-London hegaldiak eskaintzeari.

#4. Re: Hegaldi merkeak eta beherapenak

Lorea ¦ 2005-01-18 ¦ 00:22

Edonora doazen hegaldi merkeak topatzeko gunea:
www.whichbudget.com

#5. Re: Hegaldi merkeak eta beherapenak

Bidaiatu ¦ 2011-01-13 ¦ 18:39

Aste honetan Londresera hartutako hegaldiaren prezioarekin konparatzen ari nintzen, sarrera honetan, bere garaian jarritako prezioak:

Guri, easyJet aerolinearkein, Bilbo-Londres, bakoitzari, 55€ inguru atera zaigu. Ez da prezio batere txarra

Ikusten dudanez, 6 urte ondoren (sarrera hau 2005ekoa da), hegaldien prezioak merketu egin dira (eta ez dut uste baldintzat asko okertuko zirenik).

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz