Itzuli orri nagusira Bidali hau

BillardGL jokoa euskaraz

3ARRANO - 3ARRANO ¦ 2004-12-23 ¦ 08:45 ¦ informatika

3ARRANO Euskalgintza Taldekook hiru dimentsiodun bilar joko bikain hau itzuli dugu, eta gure webgunean lor daiteke Windows eta Linux eragileendako.

Publizitatea

BillardGL OpenGL bilar joko bat da, irudi bikainez hornitua, erabilterraza eta txukuna. Hizkuntza ugaritara itzuli dute, eta orain euskaraz ere lor genezake.

Jokatzen ikasteko erakustaldi batez balia daiteke, bertan eman beharreko urratsak banaka azaltzen dira-eta. Bilarreko arauak ere era erraz batean azaltzen dira jokuak bere baitan daukan laguntza atalean: bai 8-Ball joku motarakoak, baita 9-Ball erarakoak ere.

Izan ere, bi era hauetan, 8-Ball eta 9-Ball, joka daiteke beste jokalari baten aurka. Edo, oraindik ongi jokatzen ez dakienak, entrenamendu saioa egin dezake beste inor gabe.

Irekia eta askea

BillardGLk GNU baimen publiko orokorra dabil, beraz soft askea da eta nahierara erabil, bana,... daiteke. Gainera, iturburu irekia du, edonork aztertu eta moldatzeko.

BillardGL lortzeko:

BillardGL euskaraz lortu nahi duenak 3ARRANOren webgunean aurkituko du, JOKUAK atalean.

Erantzunak

#1. MACerako ere bai

3ARRANO ¦ 2005-01-04 ¦ 19:30

Orain MAC OS X eragilearendako ere lor daiteke BillardGL!!

#2. Pong ez dabil...

Gari Araolaza ¦ 2005-01-05 ¦ 09:11

Aupa!

DHTML bidezko PONG-a gehitu duzue euskaraz, baina (Firefox-eki behintzat) nik ez dut jolasterik lortu.

Ostantzean zorionak zuen ekimenengatik!

#3. Re: Pong ez dabil...

3ARRANO ¦ 2005-01-05 ¦ 16:55

Nik Firefox, Mozilla eta Operarekin frogatu dut, eta badabil. Baina 1024x768 pixeldun bereizmenean. Baliteke horregatik izatea, hala bada saiatuko naiz egokitzen.
Eskerrik asko animoengatik.

#4. Re: Pong ez dabil...

3ARRANO ¦ 2005-01-05 ¦ 17:16

Bi lotura jarri ditut orain, bata, lehengoa, 1024x768 pixeletako bereizmena dutenentzat, bestea gainontzekoentzat. Ea honela arazoa konpontzen den.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz