|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu BillardGL jokoa euskaraz3ARRANO - 3ARRANO ¦ 2004-12-23 ¦ 08:45 ¦ informatika3ARRANO Euskalgintza Taldekook hiru dimentsiodun bilar joko bikain hau itzuli dugu, eta gure webgunean lor daiteke Windows eta Linux eragileendako. BillardGL OpenGL bilar joko bat da, irudi bikainez hornitua, erabilterraza eta txukuna. Hizkuntza ugaritara itzuli dute, eta orain euskaraz ere lor genezake. Jokatzen ikasteko erakustaldi batez balia daiteke, bertan eman beharreko urratsak banaka azaltzen dira-eta. Bilarreko arauak ere era erraz batean azaltzen dira jokuak bere baitan daukan laguntza atalean: bai 8-Ball joku motarakoak, baita 9-Ball erarakoak ere. Izan ere, bi era hauetan, 8-Ball eta 9-Ball, joka daiteke beste jokalari baten aurka. Edo, oraindik ongi jokatzen ez dakienak, entrenamendu saioa egin dezake beste inor gabe. Irekia eta askeaBillardGLk GNU baimen publiko orokorra dabil, beraz soft askea da eta nahierara erabil, bana,... daiteke. Gainera, iturburu irekia du, edonork aztertu eta moldatzeko. BillardGL lortzeko:BillardGL euskaraz lortu nahi duenak 3ARRANOren webgunean aurkituko du, JOKUAK atalean. Erantzunak#1. MACerako ere bai3ARRANO ¦ 2005-01-04 ¦ 19:30Orain MAC OS X eragilearendako ere lor daiteke BillardGL!! #2. Pong ez dabil...Gari Araolaza ¦ 2005-01-05 ¦ 09:11Aupa! #3. Re: Pong ez dabil...3ARRANO ¦ 2005-01-05 ¦ 16:55Nik Firefox, Mozilla eta Operarekin frogatu dut, eta badabil. Baina 1024x768 pixeldun bereizmenean. Baliteke horregatik izatea, hala bada saiatuko naiz egokitzen. #4. Re: Pong ez dabil...3ARRANO ¦ 2005-01-05 ¦ 17:16Bi lotura jarri ditut orain, bata, lehengoa, 1024x768 pixeletako bereizmena dutenentzat, bestea gainontzekoentzat. Ea honela arazoa konpontzen den. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|