|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu The Dog Newspaper, 2004ko blogik onena© cc-by-sa Sustatu ¦ 2004-12-09 ¦ 09:25 ¦ BlogakDeustche Welle kate alemaniarrak antolatu du The BOBs - Best of the Blogs sariketa. Astelehenean eman zuten 2004ko blog onenen zerrenda. Txinako The Dog Newspaper-i eman diote epaimahaiaren saria. Epaimahaiaren sari nagusia The Dog Newspaper weblogak jaso du. Baina beste aipamen bat ere izan du; Txinako kazeta bitakora onena izatea, hain zuzen ere. Arabiar, ingelesezko, aleman, portugesezko, errusiar eta gaztelaniazko kazeta bitakora onenak ere saritu dituzte. Erabiltzaileen sariaErabiltzaileek ere eman dute beren saria. Botoen %30arekin Brasileko Por um punhado de pixels izan da iarabazlea, Brasileko blogosferan izan zen lehenengotariko bloga. Boing-Boing geratu da bigarren. Boto guztien emaitzak dituzue hemen. Informazio gehiago Deutsche Welle International Weblog Awards 2004-en webgunean. |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|