|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Urteko hitz izendatu dute "blog"© cc-by-sa Sustatu ¦ 2004-12-02 ¦ 09:02 ¦ blogakAEBetako Merrian-Webster hiztegien argitaletxeak, 2004an beraien on-lineko hiztegietan gehien bilatu diren 10 hitzen zerrenda kaleratu du. Zerrenda horretan, lehenengo postuan dago "blog" hitza. Zerrendan, "blog"-en atzetik daude ondorengo hauek:
Merrian-Websterrekoek esan dutenez, bilaketa askotan ezohiko hitzak erabiltzen dira. Baina, on-line hiztegietan prentsako izenburuetako hitzak ere bilatzen dituzte. Hala, normala da hauteskundeak izan diren garai batean "electoral" moduko hitzak asko bilatu izana. Blog hitza gehitu dute hiztegianHala ere, blog izan da aurtengo bilatuena. Merriam-Websterreko bozeramaile batek esan du ezin dela zehatz-mehatz jakin zenbat aldiz bilatu den blog hitza. Baina, aurtengo uztaila ezkero hilero milaka aldiz bilatu da. Merrian-Webster Collegiate hiztegiaren XI edizioan jasoko dute "blog" hitza. |
Albiste gehiagoblogak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|