Teknologia albisteak
27

Euskal Herriko 25 (euskal) diskorik onenak, Sustatuzaleen iritzian

Erabiltzailearen aurpegia
Iban Zaldua - Iraganetik
2004-11-29 : 11:11

Aste batzuk pasatu dira Rockdelux aldizkariko disko-zerrendaren inguruko iruzkina sustaturatu zenetik, eta euskal disko onenen zerrenda alternatibo bat osatzeko deiak hainbat erantzun jaso zituen. Hau da emaitzen nolabaiteko laburpena. Abenduaren 23ra arteko erantzunak jasoko ditugu.

Albistea plazaratu zenetik hogeita hamapiko erantzun izan genituen, eta horietatik hogeitaka batzuk zekarten zerrendarako proposamen alternatiborik. Asier Sarasua eta Iban Arantzabal kamaraden laguntza paregabearekin, datu-base bat osatzen joan gara, eta hauxe litzateke emaitza, Rockdelux-ena bezain arbitrarioa, ziurrenik, baina sustatuzaleen iritzia jasotzen duena, nolabait.

Guztira laurogei bat disko aipatu ziren, zeinetatik, zenbaki biribil bat hartzearren, 25 aukeratu baititut, aipu bat baino gehiago jaso zuten disko gehienak multzo horretan sartzen direla kontuan hartuta.

Euskarazko 25 diskorik onenak

Hauek dira, ondorioz, sustatuzale batek etxean eduki beharko lituzkeen 25 disko euskaldunak, ordenatuta:

  1. Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).
  2. Ruper Ordorika, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980).
  3. Itoiz, Espaloian (Elkar, 1985).
  4. Mikel Laboa, Bat-hiru (Herri Gogoa, 1974).
  5. M-ak, Barkatu ama (IZ 1989).
  6. Bap!!, Zuria beltzez (Basati Diskak, 1992).
  7. Dut, At (Esan Ozenki, 1996).
  8. Xabier Montoia, Beti oporretan (Esan Ozenki, 1995).
  9. Negu gorriak, Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki, 1993).
  10. Ruper Ordorika, Gaur (Esan Ozenki, 2000).
  11. Su Ta Gar, Jaiotze Basatia (IZ, 1991).
  12. Lisabö, Ezarian (Esan Ozenki, 2000).
  13. Miztura, Begura (Metak, 2003).
  14. Errobi, Ametsaren bidean (Elkar, 1979).
  15. Negu Gorriak, Salaam, agur (Esan Ozenki, 1996).
  16. Zein?, Seiheun eta bi (Metak, 2003).
  17. Negu Gorriak, Gure jarrera (Esan Ozenki, 1991).
  18. Ama Say, Say ama (Esan Ozenki, 1994).
  19. Delirium Tremens, Ikusi eta Ikasi (Oihuka, 1989).
  20. Fermin Muguruza, Inkomunikazioa (Metak, 2002).
  21. Pilt, Denbora (Esan Ozenki, 1998).
  22. Petti, Amets bat (Gaztelupeko Hotsak, 1999).
  23. Anari, Habiak (Esan Ozenki, 2000).
  24. Mikel Laboa, 14 (Elkar, 1994).
  25. Hiru Truku, Mendebaldeko Euskal Baladak I (Nuevos Medios, 1994).

Puntuak nola eman ditugun

Ponderazioa, beti ere eztabaidagarria, honela egin da: zerrenda indibidualetan agertzen zen lehenengoari 6 puntu, bigarrenari 5, eta abar; seigarrenetik aurrera, puntu bana. Ordena ezartzerakoan, berdinketa kasuetan aipu gehiena zituena hobestu da. Oinarri estatistikoa txikia izanik, edozein botok nahikotxu alda dezake ordena, normala denez gero; baina zerrenda hau beti izango da behin-behinekoa, noski.

Zenbait bitxikeria

Orain artekoari begiratuta, zenbait datu interesgarri ikusten ditut.

  • Oinarri estatistikoa ahula izanik ere, nekez desbankatu ahal izango da Hertzainaken lehenengo LP homonimoa aurreneko postutik: bera da aipu gehien eta, hipotesian, puntu gehien jaso dituena, alde handiarekin.
  • Disko gehien aipatuta dituen artista, zerrendetan, Ruper Ordorika da: zazpi guztira (zortzi, Hiru Trukuren lehenengoa kontuan hartuz gero). Ondoren Negu Gorriak dator, bost aipurekin, eta Bap!!, Itoiz, Kortatu eta Mikel Laboa, hirurekin.
  • Aipu bat baino gehiago izan dituzten diskoak, baina zerrendan azaltzen ez direnak, guztiak bidaltzaileen zerrendetako postu baxuenetan agertzen zirelako, hauek dira: Ruper Ordorika, Ni ez naiz Noruegako errege (Elkar, 1983); Oskorri, Alemanian euskaraz (Elkar, 1984); Negu Gorriak, Negu Gorriak (Esan Ozenki, 1990); Akauzazte, Ur gardenak (Esan Ozenki, 1998); Su Ta Gar, Hortzak estuturik (Esan Ozenki, 1992); Juan Carlos Perez, Atlantic River (Elkar, 1994); Kortatu, Kolpez kolpe (Oihuka, 1988); Kepa Junkera, Bilbao 00:00h (Resistencia, 1998); Kuraia, Kuraia (Metak 2001); eta EH Sukarra, EH Sukarra (Esan Ozenki, 1992).
  • Atentzioa eman dit azken aldiko "izar" batzuen presentzia urriak sustatuzaleen zerrendetan: esaterako, Kepa Junkerarena (disko bakarra, bi aipu, nahikoa postu baxuetan) eta Mikel Urdangarinena (aipu bakarra).
  • Bestalde, lehenengo hogeita bost disko horien banaketa kronologikoa, hamarkadaka, hau izango litzateke (beti ere kontuan hartuta 0-z amaitzen diren urteak aurreko hamarkadakotzat jotzen ditudala, hots, 1990eko disko bat 80.eko hamarkadakoa litzateke, etab.): 1970.eko hamarkadako diskak 3 (%12); 1980.ekoak 4 (%16), baina zerrendaren lehenengo postuak kopatzen dituzte; 1990.ekoak 15 (%60), gehiengo absolutua beraz; 2000.ekoak 3 (%12).
  • Euskaraz kantatzen ez duten zenbait talderen diskoak agertu dira zerrendetan: SA, No intente hacer esto en su casa (MilAGritos, 1998); Eskorbuto, Eskizofrenia (Twins, 1985); Wagon Cookin’, Appetizers (El Diablo!, 2002); Kortatu, Kortatu (Oihuka, 1985); Parafünk, Epílogo (Novophonic, 1997); Family, Un soplo en el corazón (Elefant, 1994). Beste zerrenda bat egiten hasteko abiapuntua?

"Lehiaketa" honekin jarraitzeko prest?

Hau ariketa bat besterik ez da (eta akatsen bat edo beste izango du, seguru); egunkari elektronikoek planteatzen dituzten inkesta horiek bezala, ez dauka inolako balio estatistikorik, eta guztiz eztabaidagarria da. Jarrai dezakegu osatzen, nahi izanez gero. Eta eztabaidan. Animatzen?

Erantzunak

sustatu
2004-11-29 : 12:52

> 1. Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).

> 2. Ruper Ordorika, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980).

> 3. Itoiz, Espaloian (Elkar, 1985).

> 4. Mikel Laboa, Bat-hiru (Herri Gogoa, 1974).


Horietxek dira, momentuz, diskorik onenak sustatuzaleendako. Zerrenda hori jakinarazi diegu Elkar diskoetxekoei, eta lehenengo lau postuetan dauden diskoak Elkarrekoak direla jakinda...


Zuen iritzia ematen baduzue zozketan parte hartuko duzue orain arte erantzun dutenen moduan. Esan zein disko diren zuendako gogokoenak. Erantzuna ematen duten sustatuzaleen artean zozketa egingo dugu eta oparituko dizkiogu sustatuzale bati lau CD horiek. Horixe Sustatu eta Elkarrek ematen dizuen aukera.


Animo! Eman zure disko onenen zerrenda.


matx
2004-11-29 : 13:47

1. Ruper Ordorika: "Gaur"

2. Itoiz: "espaloian"

3. Anari: Anari (1. diskoa)

4. Hiru truku: "mendebaldeko euskal baladak 1"

5. Mikel Laboa: "bat-hiru"

Sustatu
2004-11-29 : 14:37

Iban Zalduak orain arteko botuen araberako lehenengo 25 diskak aurkeztu dizkigu.


Hementxe aipamenen bat jaso duten diska guztien zerrenda. Zure gustukoenak ere hor daude?


Akauzazte. Ur gardenak

Ama Say. Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen

Ama say. Noiz pop

Ama Say. Say ama

Amodio. Vol.I

Anari ta Petti. Anari ta Petti

Anari. Habiak

Anestesia. Anestesia Cerebral

Anestesia. Gorrotoaren ahotsa

Baldin Bada. Lur azpian bukatuko duzue

Balerdi Balerdi. Ez gara galdu

Bap!! Bide huts, etxe huts

Bap!! Lehertzeko garaia

Bap!! Zuria beltzez

Berri Txarrak. Libre

Beti Mugan. Oreka desorekan

Bide Ertzean. Bide Ertzean

Borrokan. Borrokan

Danba. Esamesaka

Danba. Frango Funts (Danba)

Delirium tremens. Ikusi eta Ikasi

Delirium Tremens. Zuzenekoa

Dut. At

Dut. Dut

EH Sukarra. EH Sukarra

Errobi. Ametsaren bide

Errobi. Bizi bizian

Errobi. Errobi

Eskorbuto. Mucha policia, poca diversión

Etsaiak. Gerra zikina

Etxamendi eta Larralde. Antologia

Family. Un soplo en corazón

Fermin Muguruza eta Dut. Ireki ateak

Fermin Muguruza. Inkomunikazioa

Gari. Eguzki berritan zaude

Gari. Gari

Haizea. Haizea

Hertzainak. Hertzainak

Hertzainak. Zuzenean

Hiru Truku. Mendebaldeko Euskal Baladak I

Itoiz. Alkolea

Itoiz. Espaloian

Itoiz. Ambulance

Itoiz. Eremuko dunen atzetik dabil

Jabier Muguruza. Boza barruan

Joseba Tapia. Agur Intxorta maite

Jotakie. Joxemai beltza

Joxe Ripiau. Paradisu zinema

Juan Carlos Perez. Atlantic River

Kepa Junkera. Bilbao 00:00h

Kortatu. Azken guda dantza

Kortatu. Kolpez kolpe

Kortatu. Kortatu

Kuraia. Kuraia

La Polla Records. Lehenengo zuzenekoa

Lisabö. Ezarian

M-ak. Barkatu ama.

M-ak. Mmmmmmm...

Mikel Laboa. Zuzenean

Mikel Laboa. 14

Mikel Laboa. Bat-hiru

Mikel Urdangarin. Espillue

Mikel Urdangarin. Aitzetan

Miztura. Begura

Negu gorriak. Borreroak baditu milaka aurpegi

Negu Gorriak. Gora herria

Negu Gorriak. Gure jarrera

Negu Gorriak. Negu Gorriak

Negu Gorriak. Salaam. Agur

Oskorri. Alemanian Euskaraz

Oskorri. Plazarik plaza

Parabellum. Bronka en el bar

Parafunk. Epilogo

Petti. Amets bat

Pilt. Denbora

Rafa Rueda. Kea

RIP. No te muevas

Ruper Ordorika. Dabilen harria

Ruper Ordorika. Hautsi da anphora

Ruper Ordorika. Bihotzerreak

Ruper Ordorika. Ez da posible

Ruper Ordorika. Gaur

Ruper Ordorika. Ni ez naiz Noruegako errege

Ruper Ordorika. So'ik so

SA. No intente hacer esto en su casa

Sorotan Bele. Sorotan Bele.

Su Ta Gar. Hortzak estuturik

Su Ta Gar. Jaiotze Basatia

Tapia eta Leturia band. Tapia eta Leturia band

Txomin Artola. Belar Hostoak

Txuma Murugarren. Gauak, neskak eta maletak

Underribi. Illusions, Beti Mugan, Orgasmic Toothpics eta Dut

Wagon Cookin. Appetizers

Xabier Lete. Ni naiz

Xabier Montoia. Beti oporretan

Xabier montoia. Lagunak, adiskideak...eta beste hainbat etsai

Zarama. Dena ondo dabil

Zarama. Indarrez

Zein?. Seiehun eta bi




axier
2004-11-29 : 19:15

Ba hortxe neureak ordenean:



Negu gorriak - borreroak baditu milaka aurpegi

DUT - at

Hertzainak - hertzainak

Bap! - zuria beltzez

Pilt - denbora

ariatxur
2004-11-29 : 19:36

Horra hor neurea onenetik hasita:

1.- PI.L.T: Denbora

2.- Ama Say: Say Ama

3.- Dut: AT

4.- Delirium Tremens: Ikusi eta Ikasi

5.- Su Ta Gar: Hortzak Estuturik



l.g.
2004-11-29 : 19:45

Nireak hauexek dira:





1. Hertzainak. Denboraren orratzak

2. Sorotan Bele. (lehena)

3. Gari. (lehena)

4. Joxe Ripiau. Paradisu zinema

5. Itoiz. Eremuko dunen atzetik dabil.

Joxe Artola
2004-11-29 : 21:10

Euskal diskorik onenak euskaraz kantatzen duten taldeez ari garela ulertzen dut. Baina, euskal taldea definitzeko hizkuntzaren irizpidea egokiena al da?



- Niri disko instrumental bat gustatzen bazait, sartuko al litzateke euskal musikan hizkuntzaren irizpidea erabilita?Makala dj-aren disko elektronikoa adibidez

- Disko batean abestien erdiak gazteleraz eta beste erdiak euskaraz badira, hizkuntzaren irizpidea erabilita euskal taldea al da?

-Manu Chaok frantsesez kantatzen duenean frantziar kantaria da, bale, eta espainolez kantatzen duenean?



Ez al da hone Euskal Herrian ekoizten den guztiari euskal-ekin definitzea, eta kitto.Diot.



Perry Smith
2004-11-29 : 21:19



Nik ere, Nick Hornbyk legez ene lista xumea burutzea erabaki diat:



1. Atom Rhumba- Backbone Ritmo



2. Negu Gorriak-Borreroak baditu milaka aurpegi



3. Itoiz-Alkolea (ez da agian kantarik biribilenak dituen diska, baina gaur bezalako egun baterako ideala)



4. Akauzazte- Azalberritan



5. Hertzainak- Hertzainak



6. The Allnighters- Ten Long Years



7. Ruper Ordorika- Ni ez naiz Noruegako errege



8. The Hot Dogs- Rock and Roll Army 69



9. Cancer Moon- Moor Room



10. Juan Carlos Perez- Atlantic River



11. Deloreran- Delorean



12. El Inquilino Comunista- Bluff



13. Dut- At



14. M-ak- Barkatu Ama



15. Jotakie- Joxemai Beltza



16. Su Ta Gar- Jaiotze Basatia



17. Lisäbo- Ezarian



18. Audience- Second Handed



19. Beti Mugan- (Filosofi aldaketak kanta azaltzen den diska, nahiko azal elegantea daukana eta Jack Kerouacken zitak)



20. Kortatu- Greatest Hitsen bilduma bat



21. Anari- Habiak



22. Petti eta Etxeko Uzta-



23. El Desván del Macho- Lumbar



24. Eskorbuto- Los Demenciales Chicos Acelerados



25. Ama Say- Say Ama



On egin!!!!!



Sustatu
2004-11-30 : 13:39



  • Hamar euskal diskorik onenen zerrenda ematen duten guztien artean egingo da lau diskoen zozketa; artikulu honetan zerrenda eman dutenekin batera, aurreko aldian botoa eman zutenak ere sartuko dira.

  • Gomendaten dizuegu hamar disko baino gehiagoko zerrenda ez ematea. Nahi izanez gero, eman ditzakezue gehiago, baina botoen zenbaketa egiterakoan lehenengo hamarrak bakarrik hartuko dira kontuan.

pasket
2004-11-30 : 13:57

Nire zerrenda:



1. Miztura, Begura (Metak, 2003).

2. Xabier Montoia, Beti oporretan (Esan Ozenki, 1995).

3. Lisabö, Ezarian (Esan Ozenki, 2000).

4. Zein?, Seiheun eta bi (Metak, 2003).

5. Ama Say, Say ama (Esan Ozenki, 1994).



jokin
2004-11-30 : 16:55



Ez dakit, oso komenigarria den, honelako zerrendetan murgiltzea, baina, tira, nire zerrenda orain arte aipatu gabeko 10 diskok osatzen dute, underground-zerrenda edo deitu ahal dioguna. Ez dira oso disko zaharrak ere.



maddi oihenart - mixek etxekopar .... arbaila



tapia eta leturia band - tapia eta leturia band



etxamendi eta larralde - antologia



akauzazte - azalberritan



xabier montoia - lagunak, adiskideak...eta beste hainbat etsai



ama say - noiz pop (ziurrenik, EHn egin den benetako zuzeneko kontzertu bakarra, tranparik gabekoa, alegia)



señor no - no mundo



borrokan - borrokan



atom rhumba - dirt shots



onddo - errepideak ez ditut maite

araitxo
2004-11-30 : 19:43

Horra hor nere zerrenda:



1. Kortatu - azken guda dantza



2. Hertzainak - hertzainak



3. Negu Gorriak - Borreruak...



4. La polla - no somos nadie



5. Mikel Urdangarin - aitzetan

Sustatu
2004-12-01 : 18:19

Jende dezentek dihardu erantzunak ematen eta poztekoa da. Erantzunak jasotzea amaituko dugu abenduaren 23an. Orduantxe emango dugu sarituaren izena eta bidaliko dizkiogu lau diskoak.


Gor
2004-12-01 : 18:57

Dut- At



PiLT -denbora



Negu gorriak- Borreroak baditu milaka aurpegi



Su TA Gar - agur jauna gizon txuriari



Itoiz - espaloian

Txoteo
2004-12-02 : 02:17

Uohhhhhhhhh Deustuko Eskenatokitik:



Horra hor nire hamar Kuttunenak:



+ bap!: Bap!!, Zuria beltzez (Basati Diskak, 1992).

+ bi: Anari, Habiak (Esan Ozenki, 2000).

+ hiru: Deabruak Teilatuetan, Itsu-mutu-gor (Esan Ozenki)

+ lau: Ama Say, Noiz Pop!

+ bost: La Polla Records, Donde se habla

+ sei: Hilzorian, Hilzorian

+ zazpi: Cicatriz, Inadaptados

+ zortzi: Nuevo Catecismo Catolico, (1.diska - Aquí llega Dios?)

+ bederatzi:Underribi. Illusions, Beti Mugan, Orgasmic Toothpics eta Dut

+ hamar:Les Mecaniciens (1. diska)

Ongi izan, Txoteo



Mikel
2004-12-02 : 10:38

41 urte ditut eta ez naiz bereziki musikazalea. Baina zerrenda ikustean eta diska gehienak ez ditudala ezagutzen konturatzean zera gogoratu dut, duela hamabost bat urte Espainiako diskorik salduena hilabete luzeetan Los Panchosen bilduma izan zela, irrati eta telebistako modernilo guztien desesperaziorako.

Zuen zerrendan ez dago ez Xabier Lete, ez Benito Lertxundi ezta Imanol. Ez dut uste, beraz, zerrendaren iritziak bat egiten duenik errealitaterarekin, edota beste ondorio bat atera daiteke, 40 urtetik gorako jendeak ez duela Sustatu erabiltzen.

Ondo izan

Eduardo Montenegro
2004-12-02 : 13:32

1.- "Eremuko dunen atzetik..." Itoiz

2.- "Hertzainak" Hertzainak

3.- "Hautsi da anphora" Ruper Ordorikoa

4.- "Borreroak baditu milaka aurpegi" Negu Gorriak

5.- "Oreka desorekan" Beti Mugan

e-gor
2004-12-03 : 12:09

Nire zerrenda ezin izan dut 10era mugatu, eta ordena jartzea ere zaila egiten zait. Hor doa:


  • Salda badago - Hertzainak

  • ... eta maita herria üken dezadan plazera - Benito Lertxundi

  • Ez da posible - Ruper Ordorika

  • Ikusi eta ikasi - Delirium Tremens

  • Bostak bat - Zarama

  • Espaloian - Itoiz

  • Kolpez kolpe - Kortatu

  • Pantxoa eta Peio - Pantxoa eta Peio

  • Xabier Lete - Xabier Lete

  • Bat hiru - Mikel Laboa

  • Antton Valverde - Antton Valverde

  • Borreroak baditu milaka aurpegi - Negu Gorriak

  • Lurralde Kolpatuak - Baldin Bada

  • Alemanian euskaraz - Oskorri

  • Plataforman - Danba

Lander A.
2004-12-08 : 03:13

2 aste inguru pasa ditudanean nire zerrenda pentsatzen, hauxe da nire iritzia:



Onena: Negu Gorriak - Borreroak Baditu Milaka Aurpegi



Bigarrena: Kortatu - Azken Guda Dantza



Hirugarrena: Itoiz - Espaloian



Laugarrena: Fermin Muguruza - Zuzenean Bartzelonan



Bosgarrena: Su Ta Gar - Jaoitze Basatia



Seigarrena: Hertzainak - Hertzainak

Patxi Lurra
2004-12-08 : 21:03

Leina: Itoizen "Eremuko dunen atzetik dabil...".
Bigarnena: Oskorriren "Alemanian Euskaraz".
Irorgarnena: Negu Gorrien "Salaam. Agur".
Laugarnena: Ruper Ordorikaren "Ez da posible".
Borzgarnena: Kuraiaren "Kuraia".
Seigarnena: Hertzainen "Hertzainak".
Zazpigarnena: Fermin Muguruzaren "Dub manifest"
Zortzigarnena: Ruper Ordorikaren "Gaur"
Bedratzugarnena: King Mafrundiren "Diah!"
Eta amargarnena: Benito Lertxundiren "Zuberoa / Askatasunaren semeei"


Ark!
2004-12-09 : 14:53

1.La Secta "Blue tales" -Munster records-

2.El Inquilino Comunista -Radiation records-

3.Cancer Moon "Hunted by the snake"

4.Nuevo Catecismo Católico "Ncc" -Goo records-

5.Dut "Askatu korapiloa" -Esan ozenki-

6.Amasay "Ikusi ditut umeak kalean..." -Esan Ozenki-

7.Miztura "Begura" -Metak-

8.Cancer Moon "Moor room" -Radiation records-

9.Anari "Habiak" -Esan Ozenki-

10.Atom Rhumba "Backbone ritmo" -Munster records-



gunila punk bismark
2004-12-20 : 13:54

aupa musikazaleok!!



hemen dekozue nire kuttunenak:



1.- BAP: Zuria beltzez

2.- Anari: Habiak

3.- Itoiz: Espaloian

4.- Ama say: Say ama

5.- Pilt: Minus

6.- Split 77: Mentura

7.- Ruper Ordorika: Dabilen harria

8.- Su ta gar: Jaiotze basatia

9.- Danba: Frango funts

10.- Delirium Tremens: Hiru aeroplano

Aitor
2004-12-21 : 09:50

Hau da nire zerrenda:



1. NEGU GORRIAK - Borreroak baditu milaka aurpegi

2. AMA SAY - Say ama

3. KORTATU- Azken guda dantza

4. ANARI- Habiak

5. Pi.L.T.- Denbora

6. MIKEL LABOA- Bat Hiru

7. KASHBAD - Distantzia

8. FERMIN MUGURUZA- Brigadistak Sound System

9. RUPER ORDORIKA- Gaur

10. EL INQUILINO COMUNISTA - Bluff

ainhoa
2004-12-21 : 11:08



  1. Eremuko dunen atzetik (Itoiz)

  2. Bat-hiru, Laboa

  3. Hertzainak

  4. Hautsi da anphora, Ruper

  5. Denbora, Pilt

thierry
2005-02-15 : 23:59

Niretzat garrantzia gehien izan duten diskoak



1 Sorotan bele

2 Su ta gar "Jaiotze basatia"

3 Latzen "Kontzientzia ala infernua"

4 Soziedad Alkoholika "y ese que tanto habla..."

5 Kortatu "Azken guda dantza"

Ganbo
2009-01-27 : 21:22





1 Cicatriz "Inadaptados"

2 Kortatu "El estado de las cosas"

3 MCD " De ningún sitio a ninguna parte"

4 NCC "1.530 segundos"

5 Brigada Criminal "nire mandamentuak"

6 Negu Gorriak "Borreroak baditu milaka aurpegi"

7 Hertzainak "Hertzainak"

8 Tjuana in blue "Sopla, sopla"

9 Obligaciones "Iwo Jima-party"

10 BAP "Txuria beltzez"

2012-10-27 : 15:49

nola liteke LATZEN taldearen KONTZIENTZIA ALA INFERNUA eta ARDI LARRUZ DISKAK inork ez aipatze.
nire ustez KONTZIENTZIA ALA INFERNUA euskal herrean atera den diskarik onena da
su ta garren JAIOTZEN BASATIAREKIN batera

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago