|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Euskal Filologiako sei ikaslek Igela! Literatur Taldea osatu dute© cc-by-sa Sustatu ¦ 2004-11-29 ¦ 08:55 ¦ kulturaDeustuko Unibertsitatean ikasten ari dira Igela! taldea osatzen duten sei ikasleak eta joan den uztailean argitaratu zuten lehenengo aldizkaria taldearen izen berarekin. Aste honetan argitaratuko dute aldizkariaren bigarren zenbakia. Igela! aldizkariaren bidez euren literatur lanak ezagutaraztea eta euskal kultura bultzatzea dira taldearen bi helburu nagusiak. Igela! taldea sortzeko ideia 2003ko amaierakoa bada ere, hilabete batzuk behar izan zituzten taldea erabat osatu eta martxan jartzeko. Hala, 2004ko otsail-martxoan hasi ziren lanean Deustuko Unibertsitateko Euskal Filologiako lehenengo mailan zeudenean. Taldekoek esan digutenez, hasieran bost ikaslek osatzen zuten taldea: Iban Auzokoa (Gernika), Gorka Intxaurbe (Zeanuri), Eneko Zuloaga (Basauri), Lander Azaola (Durango) eta Amaia Jauregizar (Gernika). Bost kideen inizialekin osatu zuten IGELA izena. Baina, berehala batu zitzaien taldera Jon Telletxea (Deustua). Igela! aldizkaria proiektu garrantzitsuenaEuren lana ezagutarazteko eta euskal kultura bultzatzeko sortu zuten Igela! aldizkaria, eta orain eskuartean duten proiektu garrantzitsuena da. Uztailean atera zuten lehenengo zenbakia eta aste honetan kaleratuko dute bigarrena. Igela! taldekoen esanetan aldizkaritxo xumea da, 40 orrialdekoa non geure testuez gain (artikulu, poema, bertso, ipuin, etab.) idazle eta euskal kulturaren inguruko pertsonaiei egindako elkarrizketak eta antzekoak sartzen ditugun. Lehenengo zenbakian Xabier Mendiguren Elizegiri egin zioten elkarrizketa; bigarrenean, Unai Elorriaga izango dute gonbidatu berezi. Bi edo hiru hilabetean behin kaleratuko dute aldizkaria. Liburu kolektiboa idaztea ametsaOraingoz, Igela! aldizkaria bi edo hiru hilabetean behin kaleratuko dute, baina badituzte beste zenbait ideia ere buruan: liburu kolektibo bat idaztea, adibidez. Taldekideen esanetan, liburuarena proiektu handiagoa da eta denbora luzetxoago bat beharko du horrek. Webgunea ere bai helburuen arteanOraindik ez dute webgunerik martxan, baina asmoa dute hilabete pare bat barru oinarrizko webgune bat edukitzea, Igela! aldizkaria eta literaturaren inguruan antolatua. Igela! Literatur Taldea osatzen duten sei lagunak Joseba Abaituarekin hasi ziren Littera Deuston idazten eta webgune horretan du bakoitzak bere webloga. Hemen bakoitzaren bloga, idazle gazte hauen berri gehiago jakin nahi izanez gero: Erantzunak#1. Re: Euskal Filologiako sei ikaslek Igela! Literatur Taldea osatu duteJulen ¦ 2004-11-29 ¦ 16:51Bost kideen inizialekin osatu zuten IGELA izena. #2. Re: Euskal Filologiako sei ikaslek Igela! Literatur Taldea osatu duteIgela Literatur Taldea ¦ 2004-11-29 ¦ 18:25Lehendabizi, eskerrik asko erantzuteagatik. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|