|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kazetaritza kongresutik bueltanmikel irizar ¦ 2004-11-15 ¦ 09:10 ¦ hedabideakHiru egun t’erdi eman ditut Euskaldunan sartuta, goiz albatik iluntsistantzera, kongresua segitzen. Egon dira gauzak soberan edo faltan, baina egitarau mardulak balio izan du sektorearen argazkia egiteko, dituen argi eta itzalekin. Nik atera dudan ondorioa: euskarazko hedabideak bidegurutzean daude. AntolakuntzaLau egun asko da eta, astegunak izanda, zaila zaio profesionalari parte hartze jarraitua. Kongresuan nagusi izan dira unibertsitate ikasleak. Sektoreko eragileak txostengile izan dira, apenas entzule. Eta hala ere, eskertu egin behar zaie antolatzaileei egindako lana. Argazkia atera dute eta denon bistan jarri. Areago eskertuko baldin eta, merezitako atsedena hartu aurretik, lekukoa ematen badiote jarraipeneko foro edo bilguneari. Horretara animatzen ditut hemendik. EntzundakoakKongresua zerbait izan bada izan da desfile antzeko bat. Honela ikusi ditut nik top modelak:
AdministrazioazEuskararen normalkuntzako ordezkariak izan dira Kongresuan, pulpituan nahiz entzuten. Haiek baitira euskarazko hedabideekin harremana dutenak, diru laguntzen banaketa dela-eta. Ez du nonbait sektorearen pisu ekonomikoak edo interes estrategikoak beste sail batzuen arreta merezi. Hizkuntza normalkuntzakoei tokatu zaie dirua banatzea, eta irizpideak jartzea sektorearen garapenerako ildo egokienen arabera. Eta, borondaterik onena aitortuta, euskara gaietan aditu denak ez du zertan izanik aditu hedabideetan, nola-eta ez zaion eskura jartzen mapa bat hedabideen sistema diseinatzen duena, erreferentziak hartzeko. Lehentasunezko lana litzateke hauxe: sektoreko eragile guztiek, administrazioa barne, lantzea eta adostea zer nolako egitura mediatiko behar duen euskararen komunitateak, bizirauteko eta zentralago izateko erdaretakoen ondoan. Horren faltan, dena bihurtzen da susmo eta errezelo sektorea eta administrazioen artean: honi gehiago hari gutxiago, sakabanatuta nahi gaituzte, akziodun nagusi izan arren egurra besterik ez dugu jasotzen… eta antzekoak. Bide batez. Kontuan hartuta administrazioei tokatzen zaiela irrati/telebista publikoen kudeaketa, sektore osoarekiko harremana eta orain toki telebisten araudia garatzea, noizko Hedabideen Saila edo azpisaila erakundeetan, noizko adituak sektorea arautzen? Komunikazio-inkomunikazioHarrigarria egin zait ikustea gaitasun komunikatibo txikia komunikazioa langai dutenen artean ere. Txostengile zenbait etorri da etxeko lanak egin gabe. Denbora eta gaia emanda, etxean egin beharrekoa da norberak dakienetik ideia nagusia atera, honen azalpena prestatu eta ispilu aurrean entsaiatu. Bai, entsaiatu ea zenbat denbora hartzen duen prestatutakoaren azalpenak. Baina batzuen jakinduria hain da itzela, ezin dutela sintesirik egin. Nik behintzat argi daukat: edukazio txarra ez da luzatzen ari denari hitza kentzea, edukazio txarra da ordu erdi izan eta ordu bete hartu nahi izatea, eta izorra daitezela atzetik datozenak. Apala izan da, era berean, bataz bestekoa azalpenen estiloan. Asko hobetu daiteke Powerpoint-en erabileran, hitz jarioan, erregistro aukeraketan… Euskara komunikatiboa behar da, baita euskaldun komunikatiboak. ElkarlanaSarri aipatu da ideia hau, forma ezberdinetan: artikulazio, koordinazio, bateratze… Sektorearen garapen mailak permititzen du etorkizunaz kezkatzen hastea. Eta orduan ikusten dira barruko gabeziak eta kanpoko mehatxuak. Neronek aurkeztu nuen honetaz komunikazio bat, erantsita doana. Nire ustez, mehatxu nagusia da, hizkuntza komunitate edo giza multzo txikientzat, mundializazioak dakarren uniformetasuna. Eta mehatxu hori gauzatzen ari da bereziki hedabideen bidez. Beraz, iraun nahi duen komunitateak behar ditu lehentasunez hedabide propioak egitura sendoan bilduta. Horrek jartzen ditu euskarazko hedabideak bidegurutzean. Intentsitate ezberdinekin, baina eragile ia guztiek onartu dute elkarlanaren premia, eta horrela jaso da kongresuko ondorioetan. Nola hasi izango da orain kontua. Ez da aukera txarra EHUko Euskarazko Hedabideen Institutuarena foro ofizial gisa, eta horrez gain eztabaida prozesua arlo eta eragile ezberdinen artean. Ea lortzen ditugun tresna egokiak aurrekoengandik jaso duguna geroratzeko. EuskarazkoKomunikazioa.rtf 20KB (20938 byte) Erantzunak#1. Ondorioak antolakuntzatikKongresuko Batzorde Akademiko eta Antolatzaileak bidalia ¦ 2004-11-15 ¦ 09:45SarreraKonstatazio argi batetik hasi nahi dugu: euskal komunikazio-esparrua euskaraz gauzatzen dena da. Euskal Herrian egin, nahiz kanpoan egin, hizkuntzak konformatzen du gure kazetaritza-jardueraren ezaugarri berezkoa. Ildo horretatik, iruditzen zaigu euskarazko komunikazioa bere izaera propioaren kontzientzia ari dela hartzen egunez egun gero eta esparru zabalagoetan. Azken hamarkadetan ikusi ahal izan dugunez, hedatzen ari den mundua ere bada euskarazko komunikazioarena. Era berean, Kongresuan adierazi den moduan, euskarazko komunikazioak gero eta zerbitzu osoago eta integralagoa eskaini nahi dio euskal komunitateari. Gizarte-fenomeno gisa, zerbait modernoa den arren euskarazko gizarte-komunikazioa, gure iraganaren ondorengo gara. XIX. eta XX. mende-atariko kazetaritza-esperientzia historikoak hor daude, Euskal Herrian bezala kanpoan ere. Iparraldeko kazeten ahalegin goiztiarra, Hegoaldeko gerra-garaiko ahalegin erraldoia, eta trantsizio espainiarraren garaiko euskal prentsaren aldarri modernoa dira diogunaren lekuko garbi: izan direlako gara. Zorretan gaude eurekin. Zorretan gara hainbat eta hainbat eragile ezagun eta ezezagunekin, ahalegin indibidualekin eta ahalegin kolektiboekin. Historiak aurrera egin nahi du, idatz dezagun geure propioa. Ondorioak
Amaitzeko, eskerrak:Biziki eskertu nahi dugu Kongresuko partehartzaileen artean sumatu den lan-giro emankorra eta elkarlanerako prestutasuna. Eskertu, eskertzen dugu guztien ekarpena, denen artean egin baita posible eztabaida-gune irekia izatea lehen Kongresu hau. Prestutasun ireki horretan datza gure aktiborik eraginkorrena. Euskarazko Kazetaritzaren Lehen Kongresuko Batzorde Akademiko eta Antolatzailea. Bilbo, 2004-11-12 #2. Re: Kazetaritza kongresutik bueltanLuistxo ¦ 2004-11-15 ¦ 10:18> > - Internet: oraindik bigarren mailako euskarria da ia guztientzat. Beti bezain zorrotz eta zakar aritu zen Luistxo bisionarioa bidea markatzen. Josu Landarena ez zenuen arratsaldez entzun, Mikel, baina merezi du haren txostenari erreparatzea: kointzidentzia asko Luistxorekin. Landa, gutxienez ni bezain zorrotz, eta zabarkeria gutxiagorekin. Nire hitzaldiaren berri hemen eta Josu Landaren testua hemen #3. Sustatu eta Joxe Aranzabali aipamenak KongresuanSustatu ¦ 2004-11-15 ¦ 10:35Sustaturen jardunak, eta bereziki, Joxe Aranzabalek bere gaixotasunaren inguruak hemen argitaratu duen artikulu sortak aipamen bat baino gehiago jaso zuten joan den asteko Kazetaritza Kongresuan. Aro berria euskarazko komunikazioanJosu Landaren txostenekoa (PDF dokumentua) da ondorengo pasartea: (...) susmoak nauka Joxe Arantzabalek «Minbizia dudala esan didate medikuek» idatzi zuenean, informazio zientzien esparru autonomoan aro berria ez ote zen zabaldu. Josu Landak Sustaturen aroa deitu zion bere txosteneko atal bati. Honako hau da: Ez dakit Sustatu ataria edo webloga den. Gutxienekoa da hori. Interneterako pentsatutako eta garatutako formula da, eta dudarik gabe erreferentziazko gunea bihurtzea erdietsi du. Argigarria izan daiteke sustatu.com-ek duela 2- 3 urte sortu zenetik hona jasan duen garapena. Aitortuko dizuet hasieran proiektuak ez zidala zirrara berezirik eragin. Oso formula zuhurra iritzi nion, hori bai, batik bat azpiegitura txikiarekin produktu duin eta interesgarria nola egin asmatu zutelako: jendeari hitza eman, erabiltzailea kazetari bihurtu. Irudipena daukat (Iban Arantzabalek zuzenduko nau, hala ez bada), hasieran ekonomiaren eta enpresen inguruko gaiak gehiago jorratzea espero zutela (badakizue, espiritu kooperatibista eta hori guztia). 2004ko irailean, 100 albistetik bakarra izan zen Enpresa sailekoa, erantzunik gabekoa (Kultura: 18 albiste, 63 erantzun; Hizkuntza: 7 albiste, 82 erantzun; Hedabideak: 5 albiste, 16 erantzun). Hala ere, gauzak aurretik pentsatu ez bezala garatze horren ondorioz, une honetan sustatu.com informazio iturri erreferentziala bihurtu da euskal internauta ugarirentzat. Hobe lukete egun dagoen «Profesional euskaldunentzako albistegia» horren partez «Zeu ere filologo, zeu ere kritikari, zeu ere soziolinguista... zeu ere kazetari» leloa ipintzea. Hortik datorke Lakasta-Zaldieroak «euskal intelektuak mutilmedien foroa» deitu izana. Ez zaie arrazoia falta. Baina gaitzerdi. Weblog kolektbioaren erakarmenaBestalde, Luistxo Fernandezek weblog kolektibo eta pertsonalen potentzialitateaz jardun zuen bere txostenean. Sustaturen gainean, Joxe Aranzabalen artikulu sortari ere egin zion zeharkako aipamena. Luistxoren interbentziotik... Weblog kolektibo bat badago, Sustatu, baina ez da, espainolez informatikaz informatzen duen Barrapunto bezain ona. Funtsean, Barrapunto bezala, hartzaile askoren artean Euskalgintza informazio-gai gisa, ber-prozesatzen duen weblog kolektibo bat da. Hala ere, sortzen diren albiste eta eztabaidetatik sortzen da benetako informazio baliagarria, benetako zentzua? Nire zalantzak ditut. Markos Zapiainek erantzun ironiko batean definitu zuen oso ondo Sustatuko eztabaida tipikoak zein diren. Honako hauek:
Nik gehituko nuke, beste gai hau ere arketipikoa bihurtu dela:
Ez dira, inondik inora, euskalgintzari buruzko informazio-iturri sakon, fidagarri eta probetxuzko bat definitzeko giltzak... baina, hala ere, misterioren bat dela medio, Sustatu interesgarria gertatzen da, eta adiktiboa ere bai askorentzat. Bere polemika antzu samarren azpian, salaketa eta kontra-salaketen atzean, mezu zentzugabeen ondoan minbiziari buruzko kronika ikaragarri onak irakurtzen ditugularik, zentzu kolektiboa sortzen da, pizten da. Ez da informazio purua, ezta, demagun, informazio kalitatezkoa, baina bada zerbait: bitartekaritzarik gabeko kazetaritza da, bai. Ia-ia kazetaririk gabe egina... Badu tertulia literarioaren aire hori. Sustatu, albiste agentzia baterako ereduEra berean, euskarazko albiste agentzia posible batez jardun zuten Maria González eta Imanol Magrok, eta haiek ere Joxe Aranzabal eta Sustatu aipagai izan zuten. Euskal Herriak ez du berezko atzerri-proiekziorik. Euskarak ez du bere mugak gainditzerik, atzerrian nagusi den hizkuntzan egin ezean. Erdarazko media arduratzen da Euskal Herrian gertatutakoaren berri emateaz. Adibide argigarria da ondokoa. Joxe Aranzabalek www.sustatu.com-en urteetan argitaratutako artikuluez osatutako liburua kaleratuko da laster, Medikuak esan dit minbizia daukadala izenburupean. Bertan, Aranzabalek gaixotasunari aurre egin dionekoak kontatzen ditu; besteak beste, alaba txikitxoari zelan azaldu zion aita gaixorik zegoela, 80 urteko amari zelan esan, kimioterapiari zelan heldu zion, etab. Euskaraz sortutakoa euskaraz plazaratuko da. Hedapen mugatua izango du, baina, euskal komunitatearengana baino ez delako helduko. Muga geografikolinguistikoek gai unibertsala duen sorkuntzaren hedapena murriztuko dute. Alderantziz, ingelesez, frantsesez edota gaztelaniaz sortutakoa izango balitz, hedapen erabat masiboa izateko aldez aurreko aukera edukiko luke, baita hainbat hizkuntzatara itzultzekoa ere. Argi ikus daitekeenez, euskaldunok sortutakoa ez da hizkuntza jakin batera mugatzen. (...)CodeSyntax eta Goienak orain hiru urte martxan jarritako proiektua da www.sustatu.com. Teknologiaz baliatuta, web-log bat sortu zuten, «euskal profesionalentzako foroa» izan nahi zuena, Goienako Telematika zuzendari eta Sustatuko editore Iban Arantzabalek azaldu bezala. Lauzpabost albiste berri kaleratzen ditu Sustatuk egunero. Euskal Internet-erabiltzaileen soslaiak zehaztutako gaiak lantzen ditu: teknologia, kultura, hizkuntza, irakaskuntza eta hedabideak, besteak beste. Orain, hasierako sail horiek izugarri biderkatu dira, eta baita atal berriak gehitu ere. Horrela, Sustatu osatzen duen lan-taldeaz gain, edonork idatz dezake bertan bere albistea. Arantzabalek dioen moduan, “Sustatuk kazetari bihurtu du jende guztia”. Horregatik, www.sustatu.com-en aurkitzen ditugun albisteek ez dute jatorri bakar bat. Ez dira komunikabide gehientsuetan era uniformean hedatutako albisteak. Hainbat gertakizun albiste bihurtu dira, Sustatun argitaratu eta gero. Gainerako medioetan agertzen ez diren berriak topa ditzakegu bertan, norbanakoak sortuta edo ikusita. Beste batzuetan, gainera, web-log-a dela kontuan izanda, norbanakoak albisteei erantzun diezaieke. Argitaratutako albistea biribiltzen dute erantzunek, datu berriak gehitzean. Horrela gertatu zen Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, baita Fagorreko bi langile Txinan hegazkinistripu batean hil zirenean ere. Egunero 600 bat harpide dira Sustatun, posta elektronikoz eguneko albisteak jasotzen dituztenak. Egunero-egunero webgunea bisitatzen dutenak, ordea, bi mila baino gehiago dira eta, sarritan, lau mila bisita ere izaten ditu webguneak. Gaur egun Sustatu dugu euskarazko albiste-agentziaren eginkizuna betetzen duen hedabidea, ildo editorialik ez badu ere. Zenbait kazetarik Sustatun agertutako berriak lantzen dituzte, ondoren. Era berean, albisteen iragarleentzat ere erakusleiho handia da Sustatu, bisitari horiek guztiak izaten dituelako. Euskal komunikazio-esparruaren gabezia handi hori konpontzen duen weblog- a kudeatzen hiru lagun aritzen dira. Guztira, denak kontuan izanda, zazpi ordu eskaintzen dizkiote lan horri. Sustaturen aniztasuna, hortaz, bidaltzaileek bermatzen dute. Inbertsio txiki batekin, primerako lana egin daitekeela egiaztatu du Sustatuk. #4. Euskarazko albiste agentziarenaSustatu ¦ 2004-11-19 ¦ 11:48Euskarazko albiste agentziari dagokion txostena, Maria Gonzalez Gorosarrik eta Imanol Magro Eizmendik idatzia, PDF formatuan, Eitb.com gunean aurki daiteke, hemen #5. Re: Kazetaritza kongresutik bueltanEuskaliritarra ¦ 2004-11-15 ¦ 12:00Oso interesgarria irudit zait kongresua eta bertan azaldu
diren iritziak: maila eta kalitate ezberdinekoak izanik, komunikazio esparru
hau egunotan denon artean aberastu dugula uste dut. Eta irudikatzen dugun
komunikazio "etxe" horretako pertsona guztiak ahaztu gabe! Ez
bakarrik kazetariak, idazleak, filologoak, .... baizik eta filosofoak, tabernariak,
irakasleak, kantariak, ikasleak, diska erosleak, interneteko nabigatzaileak,...eta
abar luze bat. Azken baten KOMUNIKAZIO-gile guztiak! #6. Ikasleoi esker salbatu da kongresuaikasle bat ¦ 2004-11-15 ¦ 13:20Ba ni flipatuta nago. #7. Re: Kazetaritza kongresutik bueltannorbait ¦ 2004-11-15 ¦ 16:45Falta nabrmenak ikusten ditut tartean EKHEren baitan dauden produktuenak (gara....), gaur egungo Herri Aldizkarien eta edo Berria edo eta hitza bezalako produktuen aurretik euskarazko prentsan 70.hamarkada amaieratik lan egin duen talde oso baten presentzia ez dut ikusi eta susmoak ditut ez ote den intentzionatua izan baztertze hori, nik dakidal beintzat talde hau ez da gonbidatua izan ..... horrela alferrik gabiltza, gaur egun autosufizientzia ekonomikoko indize altuena duen prentsa taldearen erreferentzia eta eredurik ez izaten horrelako kongresu batean...... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|