|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Poxpolin zinta zaharra Interneteko piraten sareetanmetaltrainer ¦ 2004-11-03 ¦ 09:32 ¦ MusikaIrakaskuntzan urteren bat edo beste daramatenek ezagutuko dute Poxpolin zinta famatua. Orain Interneten dago eMule/eDonkey-ren sarean deskargatzeko moduan. Duela 30 urte inguruko zinta da, eskuz grabatu, margotu eta banatutakoa. Garai haietan euskal kantuak ikasteko zinta gutxi zegoen haurrentzat, eta irakasle talde baten ekimenez hainbat kantu bildu ziren. Gero, grabaketak egin eta zintak banatu zituzten. Guztira 47 kantaGrabaketa oso primitiboa da, medio oso gutxirekin egina eta kalitatean nabari da. Urteak ere ez ziren alferrik pasatuko, eta zinta ere ez dago egoera onenean. Hasieran kanta bakoitzaren letrak errezitatzen dira. Orain 30-etik gora eta ikastolan ibilitako edonork gogoan izango ditu hango hainbat kanta, seguru baietz. Zintan 50 Abestiak umeentxat (sic) irakur daiteke, baina guk 47 bakarrik aurkitu ditugu. Horietako zenbait aipatzekotan:
Orain MP3anZinta harribitxi bat delakoan, MP3-ra pasatu eta CD batetan grabatu dugu, galdu ez dadin. Ondoren, eMule/eDonkey sarean jarri dugu edonork deskargatzeko moduan. Horretarako nahikoa da konektatu eta poxpolin hitza bilatzea. Hau egin dugu pentsatuz ez dugula orain egile eskubiderik urratuko, hainbeste urte pasa eta gero. Hala ere, norbaitek horrelakorik gertatzen dela ustez gero, esan dezala hemen bertan eta zuzentzeko bideak jarriko ditugu, noski. Informazio gehiagoZinta honen sorkuntzaz informazio gehiago duenari eskertuko diogu hemen idaztea, gehiago jakin dezagun: nork kantatu zuen, nork egin zuen azala, banaketa nola egin zen eta abar. Eskuz margotutako zintaren azala hor jartzen dugu, zertaz ari garen ikus dezazuen. poxpolinzinta.jpg 40KB (41349 byte) Erantzunak#1. Re: Poxpolin zinta zaharra Interneteko piraten sareetanIker ¦ 2004-11-03 ¦ 10:34Eskerrik asko bene-benetan hau egin duzutenoi. Testua irakurtzen nuen bitartean zirrara galanta sentitut dut bizkar hezurran hamaika oroitzapen burura etorri zaizkidanean ;-) #2. Arrakasta itzela!metaltrainer ¦ 2004-11-04 ¦ 09:29Pozten naiz zuri gustatu izana! Hemen publikatu eta ordu gutxiren buruan hamar erabiltzaile inguru ari dira fitxategia deskargatzen. #3. pozaren pozezAinara eta Ninbe ¦ 2005-02-08 ¦ 11:52Gaur goizean esnatu nahizenetik , kanta bat dabilkit buruan abesteko prest eta letra guztia jakin barik. Nire iloba jaio zenean ahizpa eta biak ibili ginen haurtzaroko kantak oroiztaratzen, bihen oroipen urrien artean kanta batzuk eta diska baten izenburua bereskuratu genituen “ ez utzi haurrei negar egiten”, bertan neskatila baten irudia eta hondoa berdez marraztuta zegoen. Aspaldi galduta daukagu diska hura, zekarren letra liburuxka ere, zoritxarrez bada, liburuxka irakurriz gure memoria gehitu bait genezake. Internetean zuen mesuak irakurtzeak pozez bete nau bihotzak! esango zenidakete, non, nola bereskuratu dezakedan diska hori? #4. Re: Arrakasta itzela!Edurne ¦ 2005-11-02 ¦ 17:03Mesedez!!!!! nik ere asko maite dut zinta berde hori, neskatila aurrean daukan hori, ... e-mulen sartzen baldin baduzu, mesedez esaidazu zein izenarekin egiten duzun, .... nire haurtxaroko zinta da, eta ez da inon saltzen, eta nire alaba txikiari jarri nahiko nioke. #5. Re: Arrakasta itzela!metaltrainer ¦ 2005-11-02 ¦ 17:11Oraintxe bertan razorback 2.0 zerbitzarian nago, eta metaltrainer da nire nick-a! #6. Re: Arrakasta itzela!Edurne ¦ 2005-11-03 ¦ 17:36Barkatu, alabari kasu egiten nengoen, ... berriro konektatuko zinateke, mesedez???? #7. Re: Poxpolin zinta zaharra Interneteko piraten sareetanmaria ¦ 2005-10-21 ¦ 12:41kaixo, #8. Re: Poxpolin zinta zaharra Interneteko piraten sareetanolaia ¦ 2008-12-23 ¦ 15:07Mila eker egin duzuen lanagatik, Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoMusika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|