|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Open Office-n bertsio berria euskaraz (4. urteurrena ospatzeko)Imamon - Arrasate ¦ 2004-10-21 ¦ 12:06 ¦ informatikaDuela astebete inguru OpenOffice.org bulegotikako programaren 1.1.3 bertsioa kaleratu zen. Oraingoan berriz euskarazko bertsioa dute sarean EuskalGNU-koek. Open Office-n 1.1.3 bertsioa eskuragarri duzue euskaraz http://ooo.euskalgnu.org webgunean. Aurreko konpilaketetan ez bezala, PowerPC prozesadoreetako Linuxentzako eta Sparc prozesadoreetan aritzen den Solarisentzako prestatutako konpilaketak ere jarri dira. Konpilazio lanak Pavel Janik (Great job and thank you folk!!) eta Dooteo artean landu da. Bestalde, OpenOffice.org-ek jadanik 4 urte bete ditu!! Louis Suarezek azaltzen duen bezala, 2000.eko urriak 13an Sun Microsystemek StarOffice bulegotikako softwarearen kodea askatu zuen eta hortik sortu zen OpenOffice.org proiektua. Iturria: Erantzunak#1. Re: Open Office-n bertsio berria euskaraz (4. urteurrena ospatzeko)Alex ¦ 2004-10-21 ¦ 22:51Zorionak lokalizatze lanean ari zaretenoi. Oso lan estimagarria da. Bide batez, horren berririk ikusi ez badut ere, Gimp 2.0.5. irudiak prozesatzeko programa ere euskaraz dabil (Windowsentzat behintzat http://gimp-win.sourceforge.net/stable.html). Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|