|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu E-posta konfirmazioa ezinbestekoa izango da aurrerantzean SustatunSustatu - Sustatu ¦ 2004-10-15 ¦ 09:15 ¦ internetGaurtik aurrera, bidalketetan e-posta konfirmatu egin beharko da, Sustatun mezurik argitaratzeko. Kontrol neurri serioa dirudi, baina serioagoa da motibazioa: irainak, epaitegiko zitazioak, Sustaturen jarduna zapuzteko arriskua... Hasieratik izan du Sustatuk, mezuak kargatzeko orduan, honako oharra e-posta sartzeko eremuan: (E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik). Gaurtik aurrera, e-posta helbidea ez da publikatuko baina konfirmazio hori efektiboa izango da. Sustatura bidalitako erantzun edo artikulu bakoitza benetako e-posta helbide batekin identifikatuta geratuko da, prozedura automatiko batekin. Honela, alegia:
Zergatik neurri hau?Sustatun parte hartzen duen gehiengoaren jokaera jatorra eta aportatzailea izan bada ere, zenbaitek, anonimotasunataz baliatuz, mezuak bidaltzeko pertsonalitate faltsuak erabili edo mezu iraingarriak argitaratu dituzte. Azken boladan, Sustaturen bisita kopurua gehitzearekin batera, joera horiek areagotu egin dira. Erantsitako idatzian ikus dezakezuen bezala Sustatun agertutako mezu jakin baten ondorioz, eta partikular batek jarritako salaketari jarraituz, Durangoko Epaitegiak ikerketa judizial bati ekin dio, eta eskabide bat zuzendu dio Sustaturi, gaztelania hutsez. Ikusi ditugun mezu iraingarri guztiak ezabatzen saiatu gara, baina Sustatun errespetua eta jardun irekia bermatzeko e-postazko konfirmazioa ezartzea ezinbesteko neurria dela iruditzen zaigu. Kontrol neurri hau bezala, aurrerantzean ere Sustatuk beharrezko irizten dituen beste batzuk ere hartuko ditu, bere jarduna ziurtatzeko. Kontrol neurri hauek zorrotzak dira. Desegokiak irudituko zaizkie batzuei. Kudeaketa-irizpide hoberik baldin badauka inork, Interneten bertan froga ditzake: foro, weblog, eztabaidagune, posta-zerrenda eta abarren sorkuntza erraza da gaur egunean. Sustaturenak baino irizpide hobeekin sortzen diren foroak ongi etorriak izango dira: Interneteko euskal esparruak toki gehiago behar ditu, ez gutxiago. dur_2.jpg 18KB (18780 byte) Erantzunak#1. Re: E-posta konfirmazioa ezinbestekoa izango da aurrerantzean SustatunAnonimoa ¦ 2004-10-15 ¦ 12:33Uste dut ez duela ezertarako balio. Horrekin benetako eposta bat dela jakin daiteke bakarrik baina norena den jakitea lehen bezain zaila (edo erraza) da. Azkenean IP konexio iturri eta abar aztertu beharko lirateke arazoak izan eta berriz ere epaitekietatik antzeko eskariren bat jasoz gero. Izan ere zein erraz den helbde elektroniko berriak doain eta anonimotasunean sortzea. #2. Re: E-posta konfirmazioa ezinbestekoa izango da aurrerantzean SustatunSustatu ¦ 2004-10-15 ¦ 17:39Gure ustetan, zeozertarako balio dute. Zure izena emateko, anonimoa izaten jarraitzeko edo seudonimo batekin idazteko eskubide osoa duzu, zure erabakia da, zuk ikusi eztabaida aberastu edo oztopatu egiten duen. Ez dugu esan zure benetako izen eta abizenarekin publikatu behar duzunik. Bakarrik e-postazko konfirmazioa behar dela argitaratzeko. Duela gutxi aipatu ziren arrazoiengatik bidalitako albiste guztiak ez dira publikatzen, aukeraketa bat egiten da. Irizpide eta arau batzuk daude. Bestalde, epaitegietara eramana izan den mezua ezin dugu publikoa egin. Baina jakin ezazu justizia norbaitek jarritako salaketaren ondoren ipini dela martxan, ez beraz "justiziak adierazpen askatasunaren muga" nonbaiten jarri duelako. Ez du "Justiziak", epaitegietako makinariak, salatu Sustatu, baizik eta Sustatu irakurri duen partikular batek. Mila esker jarraipena eta parte hartzeagatik. #3. Re: E-posta konfirmazioa ezinbestekoa izango da aurrerantzean SustatunTxopi ¦ 2004-10-17 ¦ 23:31> Bestalde, epaitegietara eramana izan den mezua #4. Re: E-posta konfirmazioa ezinbestekoa izango da aurrerantzean SustatunLuistxo ¦ 2004-10-18 ¦ 09:42> Bestalde, argi dago baieztapen mezuaren kontua etorkizunean poliziari informazio hori eman ahal izateko dela. Interneteko zein forotan egiten da hori? > Vilaweb-eko foroetan, Loquo-ko mezu pertsonalen komunitatean... Kataluniako Interneteko ekimen sendo batzuen adibide pare bat aipatzeagatik. > Badakit egiten duzuen lan guztia borondate onarekin egiten duzuela, eta eskertzen da Sustatu bezalako webgune bat egotea ezer ez egotea baino. Baina daramazuen bidea ikusita beste Sustatu bat gero eta beharrezkoagoa ikusten dut... Zuek diozuen bezala beste euskal foro bat sortu beharko da Beraz, ados, Txopi eta Sustatu: foro gehiago behar dira. Bereziki, Sustaturenak baino irizpide hobeak dituen foroak behar dira, Sustaturenak okerrak badira. Beraz, animo. #5. Erantzukizuna, astakeriak esaten dituenarenaGari Araolaza ¦ 2004-10-18 ¦ 10:02Bestalde, argi dago baieztapen mezuaren kontua etorkizunean poliziari informazio hori eman ahal izateko dela. Interneteko zein forotan egiten da hori? Zuk horrela ulertzen baduzu sentitzen dut. Guk nahi duguna da, norbera izatea norberak esandako gauzen erantzule. Sustatuk ezin du inolaz ere besteek esandako astakerien erantzule izan. Luistxok azaldu dizu zein forotan egiten diren horrelako gauzak. Gainera, guk aproba egin dugu dena librean jarrita, eta emaitza gure aurka etorri da. Hasieratik moderatua izango balitz orain ez luke inork ezer esango. Bost puxtarri Sustaturentzat. #6. Izena, abizena eta NANIna ¦ 2004-10-19 ¦ 13:13<vilaweb.com> edo <Loquo.com> webetan bezala Interneteko beste foro askotan eskatzen da e-postazko konfirmazioa. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|