|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskal Herriko Gizarte Foroaren II. Topaketa BilbonSustatu - www.ehgf.org ¦ 2004-10-07 ¦ 10:30 ¦ kulturaEuskal Herriko Gizarte Foroak antolatutako "Foroaren II. Topaketa" Bilboko Alde Zaharrean izango azaroaren 12tik 14ra bitartean. Euskal Herriko Gizarte Foroa antolatzeko asanbladak deialdia egin du parte hartzea bultzatzeko. Edozein taldek aukera du, nahi eta interesekoa duen tailer edo bilera mota antolatzeko, eta Topaketaren egitarauan sartuko da. Horrela, Euskal Herriko Gizarte Foroak asanbladak antolatzeko deialdia luzatu du, azaroan ospatuko den "Foroaren II. Topaketa"-rako. Topaketan landuko diren tailer, mintegi, mahai inguru eta abar antolatzeko eta egitarauan sartzeko deia zabaldu du. Egitura Topaketaren egitarauaren zutabea, talde ezberdinek antolatuko dituzten tailer, mintegi, mahai inguru eta abarrak dira. Horrela, urriaren 23ra bitartean, edozein taldek aukera du, nahi eta interesekoa duen tailer edo bilera mota antolatzeko. Topaketaren egitarauan sartuko dira taldeok aurkeztutako ekintzak. Guztira 10 gai zehaztu dira:
www.ehgf.org webgunean eskuratu daitezke gai bakoitzeko kontakturako e-postak. I. Topaketa Orain bi urte hasi ziren Euskal Herriko Gizarte Foroaren asanbladak. Eztabaidarako eta hausnarketarako den gunea sortu dute. Gasteizen ospatu zen Foroaren I. Topaketa, 2003ko ekainean. Bertan mila pertsona inguruk parte hartu zuen antolatutako ehunka tailerretan. Erantzunak#1. Hau bai eta besteak ez?Txopi ¦ 2004-10-07 ¦ 18:12Ez dut ulertzen. Pozik nago albiste hau Sustatun argitaratu izanagatik, baina ez dut ulertzen zein irizpide jarraitzen duzuen. Nik bidali ditut gai sozialen edo/eta euskararen inguruko albisteak eta ez dituzue argitaratu. Zuen erabakiekin batere ados ez nago, baina Arauetan esaten den bezala "Moderatzaileak ez daude behartuta erabaki hauen inguruan inori esplikaziorik ematera". Beraz, zuek nirekin egin duzuen bezala, nik zuekin ere berdina egitea erabaki nuen; kasurik bez. #2. Re: Hau bai eta besteak ez?Sustatu ¦ 2004-10-07 ¦ 18:57Kaixo Txopi, eskerrik asko zure ekarpenengatik. Pare bat komentario honen gainean: Sustatuk ez dauka zuk diozun direkziobakarreko hedabide izateko inolako asmorik, eta gusto handiz argitaratzen ditu irakurleek bidalitako artikuluak. Irizpide propio batzuen arabera, hori bai. Batzutan albiste larregi daude eta ez dugu nahi egunero irakurleen postontziak mezuz betetzea, beste batzuetan, gure iritzi apalean, ez ditugulako ikusten argitaratzeko modukoak, beste zenbaitetan bidaltzailea ez delako behar bezala identifikatzen, beste batzuetan gaia oso jorratua dagoela uste dugulako, edo ... Aipatzen duzun kasu horretan albistea abuztuan ailegatu zen eta oporretan geunden. Gainera, gai hori aurretik landuta zegoen: http://www.sustatu.com/1084956853 Barrapunton, Slashdot-en edo beste webgune kolektibo askotan egiten den bezala, gurean ere aukeraketa bat egiten da. Hoietan bezala, seguruenez ez denon gustokoa. Ez da erraza. Mila esker. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|