|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Sustatu.com: Zinemaldiko lehenengo weblog akreditatua© cc-by-sa Sustatu ¦ 2004-09-17 ¦ 10:01 ¦ zinemaZinemaldian 1.000 kazetarik dute akreditazioa. Horien artean 250 dira atzerriko komunikabide batekoak eta gainontzekoak Espainiako Estatuko komunikabideetakoak dira. Webguneetako kazetariek ere badute akreditazioa, guztira 17 bat dira, tartean dago Sustatu.com; blog bakarra. Sustatu.com-eko akreditazioarekin joango da Zinemaldira Xabier Mendiguren Elizegi idazlea eta Sail Ofizialeko filma ikusi bezain laster emango du horren berri bai Sustatun, bai bere blog pertsonalean, Egunen harian. Lehenengo webloga eta euskarazSustatuko akreditazioarekin joango da Mendiguren eta Sustatu da aurtengo Zinemaldiak akreditazioa eman dion weblog bakarra. Eta esango genuke inoiz Zinemaldian egon den weblog bakarra dela. Garrantzi handia du horrek, jakinda, gainera, euskarazko bakarrenetakoa dela. Hauek dira akreditazioa duten Euskal Herriko webguneak: Iaz, adibidez, 1.238 kazetari egon ziren akreditatuta, 568 komunikabideetakoak eta horietatik 45 telebista kateak ziren. Ez dute aipatzen weblogik egon zenik, Sustatu.com da lehenengo weblog akreditatua Zinemaldian. Erantzunak#1. Re: Sustatu.com: Zinemaldiko lehenengo weblog akreditatuanewton ¦ 2004-09-17 ¦ 16:36Zorionak 1šak izateagatik... Jarraitu horrela, Euskal Weblogak gero eta gehiago... :D #2. Badaude beste bloger batzukSustatu ¦ 2004-09-22 ¦ 10:42Errektifikatzea zuzena da. Donostiako Zinemaldian badira Xabier Mendigurenez gain, beste blogger bi:
Hala ere, aipatu Xabier Mendiguren dela euskaraz lan egiten duen Zinemaldiko bloger bakarra. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozinema gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|