|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Bushen gobernuaren ezkutuko dokumentuak P2P sareen bidez banatzenSustatu - Sustatu ¦ 2004-07-21 ¦ 10:01 ¦ p2pWashingtongo legelariak P2P sareen aurka lanean ari diren bitartean, webgune batean P2Pen bidez lortutako ezkutuko dokumentuak zabaltzen ari dira. Bushen gobernuaren asmoak zein izan diren eta zein diren argitu nahi diete estatubatuarrei. Ekimenaren izena: Download for Democracy. Outragedmoderates.org webgunean Bushen administrazioaren gaineko 600 dokumentu baino gehiago eskuratu dituzte Kazaa, LimeWire edo Soulseek erabilita. Irakeko torturak, Cheney-ren azpijokoak eta beste hainbat ezkutuko informazio biltzen da bertan Wired.com-en irakurri dugunez. Thad Anderson da webgune honen egilea. Eta bere nahia da egungo Estatu Batuetako gobernuaren demokrazia eza eta desinformazioa agerian uztea. Horrekin batera, gobernu kideek zuten informazioaren berri eman nahi izan die estatubatuarrei. |
Albiste gehiagop2p gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|