|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Open Office-n bertsio berria euskarazSustatu - Sustatu ¦ 2004-07-14 ¦ 12:37 ¦ InformatikaOpen Office-n 1.1.2. bertsioa eskuragarri dago euskaraz. Bertsio hori bai GNU/Linux bai Windows sistema eragileentzako prestatu da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak jarri du sarean XUXEN Open Office 1.1.-erako. Open Office-n 1.1.2. bertsioa eskuragarri duzue euskaraz http://ooo.euskalgnu.org webgunean. Aurreko konpilaketetan ez bezala, oraingoan GNU/Linux sistema eragilearentzako egin den konpilaketak bai Debian Woody bai Mandrake, Fedora edo beste banaketa berriagoetan erabil daiteke. Banaketa guztietan funtzionatzen du. Windows inguruko erabiltzaileentzako ere prest dago. Lehen ere euskaragarri daude Open Office-n 1.0.2., 1.1.0. eta 1.1.1. bertsio zaharrak euskaraz. XUXEN Open Office 1.1.-erakoEusko Jaurlaritzak sarean jarri du Open Office 1.1.-erako Xuxen zuzentzaile ortografikoa. Helbide honetan duzue: www.euskadi.net/euskara_soft Software librea den OpenOffice.org proiektuaren helburua hau da: "Nazioarteko buru izateko bulegorako suitea elkarlanean sortzea. Horretako, ahalik eta ordenagailu mota ezberdin gehienetan (PC, PowerPC, e.a.) erabilkorra izan dadin prestatu, askeak diren APIetan oinarrituz funtzionalitate guztia eskaini eta XML motako fitxategiengain lan egitea izango da oinarri." OpenOffice.org-en euskarazko gunea: http://eu.openoffice.org Erantzunak#1. Eusko Jaurlaritzak gure 400.000 euro MicrosoftiImamon ¦ 2004-07-14 ¦ 13:22Eusko Jaurlaritzak Microsoft Officeen 16.000 lizentzien erosketa egiteko gure 400.000 euro Microsofti oparituko dio. Zergatik ez OpenOffice erabili? Librea eta euskaraz dago eta gainera euskaraketa gure diruarekin ordaindu zuten ere! Software librea sustatzen dutela esango dute, baina software librea ez da
diruarekin sustatzen erabilpenarekin baizik. Dirutza handia aurreztuko zuen Eusko Jaurlaritzak bere ordenagailuetan software askea erabiliz. Iturria: Librezale #2. Nola?ki ¦ 2004-07-14 ¦ 17:57Erraza da esaten. Agian presio kanpaina bat egin beharko litzateke? Sinadurak? Informatika intelektualen kritika latzak albistegietan? Nola/non hartu dute microsofti softwarea erosteko erabakia? Zer egin daiteke? Gero eta birus gehiago eta hobeak sortu jaurlaritzari kalte ekonomiko gehiago sorrarazteko? #3. raindik horrela?Ano-nimo ¦ 2004-07-15 ¦ 08:36Birusek software librearen alde lagundu baino kalte gehiago egiten dutela argi geratu da, ea behingoz ikasten dugun!! #4. Zergatik?Etor ¦ 2004-07-15 ¦ 08:54> Birusek software librearen alde lagundu baino kalte gehiago egiten dutela argi geratu da, ea behingoz ikasten dugun!! #5. txantajerik ez!anonimueee! ¦ 2004-07-15 ¦ 15:06Zergatik erasotu software propietarioa erabiltzen dutenak? beldur ote gara ba, gure software librea ez dela hain ona? Txantajea egitea da bidea? #6. DIFeko bekari bat eta bere gona gorria. Bikaina zaude laztana!Nor ba? ¦ 2004-07-15 ¦ 23:52> Zergatik erasotu software propietarioa erabiltzen dutenak? #7. Fatxen hiztegia....Ander. ¦ 2004-07-16 ¦ 17:38Kuriosoa da, baten batzuk duten abileziaz, hitzei, gustuko duten esanahia jartzeko. Hori bakarrik ez, badirudi zenbaitzuk hitzen jabetza bereganatu dutela, beraien menpe dagoelarik hitz horren esanahia nork betetzen duen adieraztea. #8. Ni emango dut ba nire ikuspuntuahorretarako gaude... ¦ 2004-07-17 ¦ 18:23Nire uste apalean eusko jaurlaritzak INPOSATU du zerbait indarrez (3.definizioa). Indarrez diodanean ez dut metrailetekin esan nahi (soft. librearen aukera kontutan hartu dute? Agian bai, baina nire ustez ez). Jokaera autoritario, bortitza eta diktatorioala... Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoInformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|