|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gaur jubilatzen da Mariano FerrerSustatu - Sustatu ¦ 2004-07-09 ¦ 08:19 ¦ hedabideakGaur jubilatzen da Mariano Ferrer. Gipuzkoaren kontzientzia mediatikoa. Une honetan, 8.20 ostirala, Juan Jose Ibarretxe ari da elkarrizketatzen Herri Irratian, El Kiosko de la Rosi-ren azken elkarrizketan... Herri Irratia sarean, hemen Eta uhinetan, Loiola 99.8 FM, Gasteiz FM 98.0 eta Donostia OM 1224. Aste honetalo Argian, elkarrizketa nagusia ere Mariano Ferrerrekin da. Leienda bat, euskal hedabideetan, irratigintzan, eta seguru aski politikan ere bai. Askok botako dute faltan. Erantzunak#1. Argian: Kioskoa itxi da 30 urteren ondorenSustatu ¦ 2004-07-09 ¦ 08:30Sareko Argian dago jada Argia-ko elkarrizketa eta Herri Irratiko kazetariaren gainean idatzitako beste zenbait artikulu ere bai, tartean:
#2. ProfesionalaIban Arantzabal ¦ 2004-07-09 ¦ 09:10Profesional handi bat jubilatzen da. Zorionak urtetan egin duzun lanagatik. Gozatu jubilazioa. #3. Aurrera segi bide horretatikeuskaliritarra ¦ 2004-07-09 ¦ 10:09Adibide ona era jarraitzeko eredu bat erantsi nahi nuke nik! #4. badu bai nori begiratua Sustatukzakarias aiztierdi ¦ 2004-07-09 ¦ 10:21> Adibide ona era jarraitzeko eredu bat erantsi nahi nuke nik! #7. Gotzon Garate dixitGari Araolaza ¦ 2004-07-09 ¦ 10:47"Lapikuk topiñai ipurbeltz!":http://tinyurl.com/243uo #8. Eta zuk, Zakarias, zuk ere baiLuistxo ¦ 2004-07-09 ¦ 10:54Begiratu hari, edo honi, edo nahi duzunari Zakarias. Sor ezazu blog bat, badaude tresnak doan hori egiteko, egizu bertan zure albiste hautaketa, anonimoki edo publikoki, utzi jendeari erantzuten (edo ez, zuk erabaki). #9. but don't become conventional media!!gremioko bat ¦ 2004-07-09 ¦ 11:19we need a miracle: honest media #10. ez eman buelta gehiegi amets gauzaezin hoieri (Gozategi)..mikel mairu ¦ 2004-07-09 ¦ 11:57Zaindu zazu... zaindu zazu... zaindu zure burua. Ingelesez ari zaretenez... Ba al dakizue dubya Bush presidente yankiak errepublikar superfatxen antikristoari, Michael Moore.ri zer ohiukatu zion (kamerarik eta mikrorik grabatzen etzeukanean... prefosta!): "Behave yourself - go find real work!!" Osea, "konporta hadi... bila zak ganorazko lana!". Ganberroaren gisara tratatu zuen. Ene irudikotz, Moore.ren dokumentalak, M-11aren ostean Espainian gertatuak eta gisako salbuespenak salbuespen, 4. botereak lehen lerroan egoteko bataila irabazi du, botere ekonomikoaeekin buruz buru egon nahi du orain, beraz egiaren gerra galdu da, ergo etorkizunari begira, sinesgarritasun porrota maiuskuloa da.Informaturik (ez ohi bezala desinformaturik) egon nahi duena interneteko tera-artxipielago kontrastatu gabean naufrago da segurki. #11. errutina kazetarion etsaiarratoitxu ¦ 2004-07-09 ¦ 10:28Arrazoi, Mariano, bai jauna! (argia.com-etik hartua) #13. Mariano FerrerAmatiño ¦ 2004-07-13 ¦ 09:15Ostiralean amaitu zuen Mariano Ferrer kazetariak bere azken programa Herri Irratian, 34 urte inguru mikrofono aurrean egin ondoren. Hamaika kontu gertatu da euskal gizarte, kultura eta politikagintzan 1970etik hona eta, egunak joan eta egunak etorri, gertakaririk gehienen aztertzaile zorrotza izan dugu beti Mariano. Mariano Ferrer-ek hiru hamarkada luzeotan indarrean jarritako kazetaritza ez da batere ortodoxoa izan. Gertakariak kontatzearekin konformatu ezezik, bertatik bertara bizi eta ezagutu nahi izan ditu. Ezer ez zaio arrotz izan Marianori, ezertatik ez du ihes egin nahi izan, behatzaile soil baino eskuartzaile arduratsu eta kezkatia izan da. Konpromiso pertsonal horren eraginez, Marianok postura hartzen jakin izan du. Bere irizpide eta jarrerekin bat etorri daiteke edo ez, baina nekez leporatuko dio inork bere burua erdipurdika eta esneberbetan ezkutu nahi izana. Are gehiago, beti ahalegindu izan da bere adierazpen eta argudioak arrazoitzen eta, aldi berean, beti saiatu izan da inorenak ulertzen. Hirurogeita bost urte betetzear dagoen honetan, Marianok etxean gelditzea erabaki du. Ez dago Euskal Herrian inor Mariano zaharkitutzat jo eta jubilatzeko ordua heldu zaiona uste duenik baina Mariano berak, ostera, marianorenak egiten amaitu du azkenerarte eta argi asko utzi nahi izan digu: bat, bera ez dela ezinbestekoa; bi, ez duela errentaz jarraitzerik nahi; eta, hiru, gaurko gazteei orain 34 urte berari eskaini zitzaion aukera berbera zor zaiela. Azken irratsaioan Ibarretxe lehendakaria elkarrizketatu zuen Marianok. Baina, ez berak haundi-maundikerietan amaitu nahi izan zuelako, Marianok irrati-lana uzten zuela jakin zuenean Lehendakariak berak deituko ziolako baizik. Mariano Ferrer isilik misilik joan zaigu ia atzeko atetik, ia ezer esan gabe, ia agurrik ere egin gabe. Maisu apala izan dugu hiru hamarkadatan eta joan ere maisu apal gisa joan zaigu. Joño, Mariano, eta orain nork esan behar digu zer dagoen zuzen eta zer oker? #14. Mariano eta Ezker AbertzaleaPatxi Lurra ¦ 2004-07-17 ¦ 14:14Pasa dan domekan "Gara"n argitaratu eben Marianori egindako alkarrizketa (osorik ikusi). Berton, pasarte hau deigarria iruditu jatan. Gara: *Se ha definido ideológicamente como no abertzale, pero ha mantenido la fidelidad de una audiencia mayoritariamente abertzale. ¿Cómo se logra eso?* Mariano Ferrer: *Yo tengo muy claro de dónde soy y que voy a donde este pueblo quiera. Y lo mismo puedo ir a estar en España como a la independencia. A mí me resulta bastante indiferente eso porque creo que, salvo en una dictadura, se puede vivir bien o mal aunque manden unos o manden otros, tengamos unos límites u otros. Pero a mí, que no me afecta especialmente que este país tire para un lado o para otro, lo que sí me afecta es que este país no tenga derecho a decidir lo que quiera. Eso me ha hecho defender con una intensidad que no he hecho en el otro caso las propuestas políticas que se han hecho desde el nacionalismo. La clave para que no siendo abertzale la gente me haya podido tomar por tal está en algo que he ido desarrollando con el tiempo, que ha sido el respeto hacia todos y desde luego hacia toda la izquierda abertzale en concreto. Cuando he tenido que decir lo que no me gustaba, aquello con lo que no estaba de acuerdo, he procurado hacerlo con un profundo respeto. Eso la gente lo agradece.* Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|