|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Anonimoek eztabaida hiltzen duteGari Araolaza - Eibar.ORG ¦ 2004-07-01 ¦ 09:15 ¦ internetBeti eztabaida sortzen du gai honek, baina nire ustez berak hiltzen du eztabaida bera. Internet sortu zenetik norbaitek pentsatu zuen gauzak esateko libreago izango zela izenik eman gabe. Bai noski. Nahi duena esateko bai. Sustatuk baditu oinarrizko zenbait arau , tartean anonimoen ingurukoak, eta moderatzaileak malgutasun handiarekin erabiltzen ditu. Azken aldian ere, izan dira zenbait gatazka anonimoak direla eta: Bat Bi Hiru edo hemen . Luistxok bere blogean ere aipatzen zuen gaia. Baina anonimo hauek ez diote inori onik egiten. Gainera, askotan gai tontoenarekin ere erabiltzen dira anonimoak, zorionak, eskuminak edo animoak bidaltzeko adibidez. Zein zentzu du honek? Ni sarritan gai naiz aurrean nor daukadan jakinda argumentazio jakin bat erabiltzeko, eta askotan "zozoak beleari ipurbeltz" erantzuteko, baina beste aldean nor dagoen ez dakidanean, ezin dut hori egin. Kasu horretan anonimoa abantailaz ari da. Bestetan, ez naiz ausartuko artikulu bat idaztera, ez dakidalako zein trapu zikin aterako dizkidaten, edo zertaz akusatuko nauten daturik eman gabe. Hori gertatu izan da hemen, Sustatun. Eibartarrak posta zerrendako lehenengoetako erabakia izan zen harpidetza anonimorik ez onartzea. Ez da nortasun agiririk eskatzen, baina oinarrizko zerbait bai, Kaixo Juliantxo naiz eta Erasundik idazten dizuet... . Soluzio ona izan da, jadanik 6 urte egin bait ditugu honetaz eta hartaz eztabaidatzen, gai finkorik gabe. Gainera, 100 lagun inguru izan arren, konfidantza maila handia lortu da eta bestela esango ez ziren gaiak eta eztabaidak sortzen dira. Izena ematea ez da bakarrik garrantzitsua bestearentzat, norberaren hitzek ere beste indar bat dute sinatuta badoaz. Salaketak, zorionak, agurrak eta animoak, zentzu gutxi dute anonimotasunetik. Berdin gertatzen da informazio edo iritziekin. Sustatu malgua da anonimoekin. Aukera hori modu egokian erabili dezagun. Denontzat hobe izango da, baina batez ere zuretzat, lagun anonimo hori. Erantzunak#1. Zein artikulu ona!!Fernando Pessoa ¦ 2004-07-01 ¦ 09:33Zein artikulu zuzen, argi, mamitsu eta baliagarria. Hemendik aurrera beti jarraituko ditut zure idatziak. Muxu bat!! #2. Anonimoen defentsananonimoa ¦ 2004-07-01 ¦ 09:35Ba erraza daukazu, anonimoen komentarioei ez erantzun eta punto. Denbora dexente daroat hemen eta batez ere barrapunton "pobrecito hablador" bezala idazten, eta nahiago izaten dut horrela idaztea. Nire nortasuna zergatik eskutatzen dudan? eta zer ardura du horrek? nork idazten duen baino zer idazten duen garrantzitsuagoagoa delako egiten dut hori, eta horrela jarraituko dut. Erregistratzera derrigortzen banaute, "Mikel Agirre" edo "Juan Gonzalez" bezala aurkeztuko naiz eta kitto. Eta bukatzeko, esan anonimoek kakaztu egiten dutela esatea gezur hutsa dela, niri behintzat hainbat aldiz puntuatu naute 4 edo 5 batekin barrapunton, beste askori bezala, beraz, kakaztuta dauden mezuak diskriminatzeko hobe da puntuazio sistema bat ipintzea slashdot edo barrapunton bezala, eta ez anonimoa izateko eskubidea kentzea. Ala, a jugar a pala. #3. Fernando Pessoarialberto caeiro ¦ 2004-07-01 ¦ 09:53Internet-ek berak, birtualitateak, bultzatzen du anonimatoa, heteronimoak eta horrelakoak. #4. Bakoitzari bereaTxopi ¦ 2004-07-01 ¦ 10:22Aupa: #5. Ez naiz aldaketen beldurGari Araolaza ¦ 2004-07-01 ¦ 10:38Nik Interneten Txopi bakar bat ezagutzen dut, eta pentsatzen dut berbera zarela, ez? Niretzat hori nahikoa da. Badaukat zure erreferentzia bat. Ez nuke asmatuko zure izena esaten edo non lan egiten duzun, (beharrik ere ez dut) baina badakit nondik nora zoazen, gutxi gora behera, azken bost edo sei urteetan toki askotan aurkitu zaitudalako. Zurekin eztabaidatzeko prest nago. Txopi da zure identitatea. Aldiz, ezagutzen dudan Fernando Pessoa bakarra da Sustatun nahi duena esateko izen horren atzean ezkutatzen den norbait. Eta gainera ez nago ziur beti pertsona berdina den ala ez. Aldaketek ez didate beldurrik ematen. Esan daiteke "nobedades" bat naizela. Gainera, informazio interesgarri (eta konfirmatu daitekeena) emateko anonimoa erabiltzen duenaren kontra ez dut ezer. Anonimotasuna beste gauza batzuetarako erabiltzen dutenek ematen didate beldurra. #6. Anonimotasunaren alde, segi idazten, jarraitu irakurtzenpatxi gaztelumendi ¦ 2004-07-01 ¦ 10:57Urteak daramatzat Interneten. Aspaldian egunero ibiltzen naiz, goizetik gauera. Larregi ere bai batzuetan... baina hau baino eztabaida antzuagorik ez dut sekula aditu. #7. Anonimoak eta ezizenakzax ¦ 2004-07-01 ¦ 11:12Nik gutxitan erabiltzen dut nire benetako izena. Are gutxiago erabiliko dut etorkizunean. Zergatik? Kontrol soziala dela eta. Aurrekoan gaiaz zerbait dakien lagun batek esan zidan gero eta ohikoagoa dela pertsonal arduradunen artean langile berrien perfilak begiratzea. Nola? ikus dezagun googlen "Pepito Palotetakoa" bilatu eta to, "Irakeko gerraren kontra dago, langileen eskubideak irmoki defendatzen ditu, emakumeen eskubideak (...)". Hori kontrol sozialaren alde bat da soilik. Hortaz nik esango dudanak kalteak ekarri ahal badizkit eta guztiz anonimoa izan gabe (ezizen batekin) gauzak idatzi baditzaket, ba nire izena ez erabitzeko arrazoi bat badaukat. #8. Kaixo Patxi, hemen zeunden?Gari Araolaza ¦ 2004-07-01 ¦ 12:18Lehenago ere argi esan dut. Niri interesatzen zaizkidan datu bakarrak eztabaida bati dagozkienak dira. Ulertuko duzu etxebizitzak garestiak direla esaten ari bazara eta Mirakontxan bizi bazara, datu hori nik relebantetzat hartzea. Aldi berean, "ETAk su-etena deituko duela uste dut" hitzak (iritziak edozein kasutan) ez dira berdinak Arnaldo Otegiren edo Jimenez Losantos-en ahotan. Atzo bertan esan zuen Arnaldo berak, norbaitek jakitekotan, bera egongo zela jakiteko egoeran. Beraz, badu garrantzia gauzak nork esaten dituen. Eztabaida batetan garrantzia dute ere:
...beste batzuren artean. Nik ez dut esaten anonimorik ez denik erabili behar, baina bai %90-an ez dagoela justifikatuta anonimoak erabiltzea, eta hori denon okerrerako dela. #9. Hitzen morroiXabier Santamaria ¦ 2004-07-01 ¦ 12:59Egunerokoan gure hitzen eta ekintzen morroi izaten gara. Sarri esan nahi genukeena ez dugu esaten, edo egin nahi genukeena ez dugu egiten. Birtualitae honetan, berriz, anonimoak aukera aematen digu morrontza horri ihes egiteko. #10. Gari, ni ez naiz hemengoapatxi gaztelumendi, Chiapasetik ¦ 2004-07-01 ¦ 13:10aupa gari. Itaunak eta idatziak lotura handirik ez dutenez. Hemen nago Sustatu sortu zenetik. Egunero jasotzen ditut posta mezuak nire ordenadorean, sustatu sortu zen egunetik erabiltzen dut. Mezu asko sartu ditut Pertsonalak, herriko kontuak, nabilen elkarteetakoak, lan egiten dudan argitaletxekoak, Egunkaria aferaz, Andolin Eguzkitzaren heriotzaz.... Iritzia eman dut musikari buruz, ejerzitoari buruz, Argia sariei buruz, literaturaz, copyleftaz, wireless sareei buruz, hacker mugimenduaz, gaztetxeetaz... denetarik gogoan dudala. Mahaia, eztabaidak eta posta zerrenda konpartitu dut zuekin. Ez dakit zertara datorren itaun hori. Anonimotasunaz zer uste dudan argi utzi dut. Eta argi esan dut. Eta zin dagizut, hari honetan sinatuta dagoen mezu bakarra dela nirea. Zuri dagokizu bestelakorik pentsatzea. Alegia, esaten dudana ez aintzat hartzea. Hori bai, niri berdin dit besteek idazten dutena sinatuta edo sinatu barik idazten duten. Berdin dit. Zer idazten duten axola dit. zertaz jardun, zer eztabaidatu. Jende asko dago gauza gehiago idatziko lituzkena, baina beldurrez, lotsaz edo denadelakoagatik egiten ez dituena. Jendeak kontatzeko gogo asko dauka, eta horregatik horretarako erabiltzen du Internet. Ederra da hori. Eta gero heltzen da eguna, lagun horiek ezagutu egiten dituzu, nick horiek pertsona bat dutela deskubritzen duzu, edo ez. Batzuetan bat imajinatzen duzu, baina bestelakoa da. Niri nortasunak axola dit, ez nortasun agiriak. Zer zelan non zergatik galderak interesatzen zaizkit. Nork etorriko da gero ere. Etorriko bada. Baina lelokeriak, uste faltsuak, gezurrak.. izenagaz eta izen barik idatzi esan barreiatu daitezke. Politikariak -eta bertokoak ere- adibiderik argigarriena. Lelokeriak, uste faltsuak, gezurrak, irainak.... izen abizenekin egiten dituzte. Beraz ez da eredugarria. Historian, pasarte asko jakin deskubritu ezagutu eta ezagutarazi dira anonimotasunetik. Interneten ere jauzi berriak emango dira. Ziur naiz. Eztabaidaren antzutasuna, ergelkeria, zikoizkeria eta hoiek nortasunaren arazo dira. Jendearen maila. Gogoa. Ilusioa. Baina anonimotasuna hori guztia baino gehiago da. Markos komandanteordea ere, kaputxa baten azpian ezkutatzen da. Baina bere asmoa ona da, ezta? Markos dela dio. Eta nork daki Markos bakarra den, edo asko dauden, mexikarra den, kubatarra edota Joseba Sarrionandia bera Chiapasen dagoen. Barkatu, Markos Zapiainen antza hartzen ari naiz idaztean.... eta hori berak hobeto egiten du. #11. AnonimometroaLaņuzuri ¦ 2004-07-01 ¦ 23:45Kaixo Patxi: #12. Errepikatzen ari naiz...Gari Araolaza ¦ 2004-07-02 ¦ 08:21Patxi, irakurri ongi nik Txopi-ri esandakoa, adibidez. #13. Marcosen Azpikomandantearen azpiidentitateaalberto caeiro ¦ 2004-07-02 ¦ 09:33
#14. Marikita Tambourinmarkos zapiain ¦ 2004-07-02 ¦ 11:44nirea baino gehiago, Patxi, Maximo Gorkiren antza hartzen ari zarela begitantzen zait #15. Nortasunaren garrantzia?Iņaki ¦ 2004-07-01 ¦ 13:46> #16. kontrola molaaxier ¦ 2004-07-01 ¦ 13:54Garirekin erabat ados nago. Are gehiago esango nuke nik. #17. Egoeraren arabera....Ander ¦ 2004-07-01 ¦ 15:57Nik normalean, lotsabakoen legez, egokiago deritzot izenez idazteari. Ez ditut goiko argumentuak errepikatuko. #18. izenak hiltzen dujon agirre ¦ 2004-07-01 ¦ 18:57Bueno: Adibide bat: eman dezagun baten batek esaten duela Imanol Lartzabal tipo jatorra zela bera hil eta hurrengo egunean. Baieztapen hori, Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|