Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Sustatu da webgune euskaldunik bisitatuena, Alexaren esanetan

Sustatu ¦ Sustatu ¦ 2004-06-10 ¦ 08:40 ¦ Internet

Cybereuskadi Elkarteak Euskal Herriko webguneen ranking-a kaleratu du Alexaren datuekin. Ranking horretan oinarrituz, guk webgune euskaldun elebakarren sailkapena egin dugu. Podiumeko hiru postuetan, Sustatu, Berria eta Euskalerria.org. Zenbagarren dago zurea?

Publizitatea

Cybereuskadi elkarteak bere webgunean euskal webguneen ranking-a kaleratzen du. Sailkapen horretarako Alexak ematen dituen datuetan oinarritzen da (sareko trafikoa aztertzen duen Amazon taldeko enpresa bat).

Cybereuskadiren sailkapen horretan Euskal Herriko webgune guztiak agertzen direnez, guk webgune euskaldun elebakarren sailkapena egin dugu, Habe eta AEK-ren webguneak gehituz (elebidunak). Eta hauxe da euskara hutsezko webguneen rankinga.

Podiumeko aurreneko hirurak Sustatu, Berria eta Euskalerria.org dira. Apur bat atzerago Zernola, Argia eta Santurtziko Udal Euskaltegia aurkituko ditugu.

Webgunearen izenaren aurretik agertzen den zenbakia ("56" Sustaturen kasuan) sailkapen orokorrean lortzen duen postua da, Euskal Herriko webgune guztiak kontuan hartuz.


Euskara Hutsezko Webguneen Rankinga

  1. 56: SUSTATU: www.sustatu.com
  2. 62: Berria: www.berria.info
  3. 90: Euskalerria.org: www.euskalerria.org
  4. 134: Zernola: www.zernola.net
  5. 156: Argia: www.argia.com
  6. 158: Santurtziko Udal Euskaltegia: www.santurtzieus.com
  7. 169: Zientzia.net: www.zientzia.net
  8. 174: HABE: www.habe.org
  9. 227: HH Hik Hasi: www.hikhasi.com
  10. 248: Aurki: www.aurki.com
  11. 263: Uztarria.com: www.uztarria.com
  12. 276: Ikastolen Elkartea: www.ikastola.net
  13. 278: Euskaltzaindia: www.euskaltzaindia.net
  14. 303: Euskararen Donostia Patronatua: www.euskaraz.net
  15. 312: Susa Literatura: www.susa-literatura.com
  16. 319: Armiarma: www.armiarma.com
  17. 361: Azpeitiko Euskara Patronatua: www.erabili.com
  18. 366: Euskara Gipuzkoan: www.gipuzkoaeuskara.net
  19. 376: Euskara(z) com: www.euskaraz.com
  20. 403: Nontzeberri. www.nontzeberri.com
  21. 410: UEU: www.ueu.org
  22. 470: Dantzan.com. www.dantzan.com
  23. 535: AEK. www.aeknet.net
  24. 628: Eibar.org: www.eibar.org
  25. 639: BIZKAIe!: www.bizkaie.biz
  26. 654: Sarean www.sarean.com
  27. 664: Kontseilua: www.kontseilua.org
  28. 677: Goiena: www.goiena.net
  29. 812: Euskal Idazleen Elkartea: www.idazleak.org
  30. 877: Hator: www.hator.com
  31. 943: Atxukale: www.atxukale.com
  32. 1048: Kontaizu: www.kontaizu.net
  33. 1094: Ukaberri: www.ukberri.net
  34. 1098: Bagera Net: www.bagera.net


Datuak apirilaren 26koak dira, eta aldaketaren bat egon daiteke harrezkero. Gainera, eskuz egindako sailkapena da, eta lehen 1.100 emaitzak bakarrik aztertuta egindakoa. Baliteke tartean beste webgune euskaldunen bat ere izatea. Hala bada, esaiguzu.

Beraz, Alexa eta Cybereuskadiren arabera Sustatu da webgune euskaldunik bistatuena. Hala ere, esan beharra dugu askotan kolokan jarri izan dela Alexaren datuen fidagarritasuna, batez ere zerrendako atzeko postuetan. Benetako datu zehatza baino, gutxi gorabeherako erreferentzia ematen digu.

Erantzunak

  • Zorionak, baina kontutan hartu...

    Osoitz ¦ 2004-06-10 ¦ 11:19

    >Hala ere, esan beharra dugu askotan kolokan jarri izan dela >Alexaren datuen fidagarritasuna, batez ere zerrendako atzeko >postuetan.

    Zalantzan jartzeko modukoa da, kontutan hartzen baduzu Alexak nagusiki Internet Explorer 6 erabiltzaileen nabigazio datuak espiatzen ateratzen dituela gero eta zabalagoa den talde baten datuak kanpoan uzten ditu:

    - Spywarea kentzeko programak erabiltzen dituzten Internet Explorer 6 erabiltzaileak. (Kalkula ezina, gero eta zabalagoa).

    - Internet Explorer 6 ez den beste nabigatzaile bat erabiltzen dutenak (W3schools-en arabera %25-%30).

    Bestalde gehitu beharko liratezke Alexa nabigazio barra instalatuta duten IE erabiltzaileak, Alexaren informazio iturri ofizial bakarra. (Ez dakit euskaldunen kopurua nola kalkulatu).

    Hala ere zorionak, segurtasun neurririk hartzen ez duten IE6 erabiltzaileak oraindik asko dira, eta Sustatu bisitatuenen artean dagoela esan daiteke gezurrik esan gabe.

    Osoitz

    Erantzun honi
    • Espioiak

      Osoitz ¦ 2004-06-10 ¦ 11:47

      Ordenagailuan sartzen zaizigun espioien inguruan Jabi Zabalk artikulo majo bat du Sarean.com-en:

      http://www.sarean.com/sarean/000523.html

      Erantzun honi
    • Alexak dioenez...

      Eņaut ¦ 2004-06-10 ¦ 14:09

      Alexari jaramon eginez, 100.000. postutik aurrerako datuak ez dira oso fidagarriak.
      Euskararen ranking-eko "brontzezko domina" (euskalerria.org) 120.620. postuan dago.

      Atera kontuak...

      Erantzun honi
    • zalantzazkoak, baina ez horrenbeste

      j.a. ¦ 2004-06-10 ¦ 14:49

      > > Zalantzan jartzeko modukoa da, kontutan hartzen baduzu Alexak nagusiki Internet Explorer 6 erabiltzaileen nabigazio datuak espiatzen ateratzen dituela gero eta zabalagoa den talde baten datuak kanpoan uzten ditu:
      >

      Niretza ere oso zalantzazkoak dira datuak, bai.
      Eta egia da euskaldun askok ez degula IE erabiltzen, eta ez degula Alexaren barra instalaute.

      baina datu horrek dio, alexari datuak bidaltzen dizkieten euskaldunek (eta ez dira gutxi izango), zein webgune ikusten dituzten.

      datu absolutuak ez dira, igual, oso fidagarriak, baina webgune bisitatuenak zeintzuk diren nahiko garbi erakutsiko digu zerrenda horrek.

      Hor ez dagoenak ez du bisita gehiegi izango...

      Erantzun honi
  • What a fucking izorrategi!

    Pello Zubiria ¦ 2004-06-10 ¦ 14:48

    Ni hemen, txoria baino kontentuago, nire inguruko guztiei lata ematen "hi, egin'tzak aproba, 'espondilitis' jarri eta Googlen eta lehen orrian azaltzen duk Izorrategi, gaztelaniazko indexa lehen paian eta euskarazkoa bigarrenean"... Esanda bezala, norbait banintzelakoan, kolega batek idatzi didala Mexikotik, "Estimado amigo" beste batek Limatik... eta kaka alu bat, ez rankinean eta ez inon.

    Kontsolamendua etorri da gero: bi hizkuntzetan egoteagatik izango da seguruenik. Pentsa, Kaixo bilingue bekatorosa 31. dago Cybereuskadiren rankinean, 35.204. munduko zerrendan. Zorionak, Aitor, hik bai fundamentua, Arabako Dulantziko txoko horretan ttapa-ttapa, burrunda asko atera gabe, jo ta fuego lanean, eta horra, 48.530.a den EITBren aurretik. Hik daukak meritua, mutikoa.

    O sea, esaten ari nintzena, igoal ez zela sartzen Izorrategi rankin famatuan edukiak euskaraz eta erdaraz eskaintzen dituen tipo susmagarri bat izateagatik, Kaixo bezala. Baina bai zera, goitik behera errepasatu dut Cybereuskadiren rankin guztia eta izorrai, arrastorik ez.

    Bigarren aldiz errepasatu dut zerrenda osoa (gustoko lekuan aldaparik ez eta bukaeran sari goxoa agindu zaionean kojoak ere egiten dituela kilometroak) eta... hara, Hernaniko Kronikako bertsolariak ere falta direla. Hauek euskaraz bakarrik ari dituk bada! Kopon, Eli, ba al daukan begiratzea Hernaniko egoskor hauek -bertsolariok eta nik neuk- zein kopuru ematen ditugun Alexan? Eske gainera Explorerretik sartu behar dun hor, noiz eta ni mozolon... barka, Mozzilan bizitzeko konbentzitu nautenean.

    Total, Hernaniko Kronikakoak munduko sare zabal eta salbaian 1.964.547. daudela. Asko ala gutxi ote da euskal rankinean? Ea hurrengo kapituluan argitzen duten Cybereuskadikoek, Hernaniko bertsolari eta erreumadunok Jose Maria Iņigo edo Elpesebre.org bezain duin joko gaituztelakoan. Hernaniko Kronikako egoskor hauek Juan Jose Ibarretxeren aurretik datoz, adibidez.

    "Eta zu?" galdetuko didate mahaian etxekoek, Sustatuk argitara atera duen ene frakasoaz radio makutoren bidez enteratu direnean, "hainbesteko txapa aguantatzen dizugu egunero, izena asmatzeko ere brain storming gogorrak eginez lagundu genizun eta zertarako hainbeste lan, orain non zaude zerrenda horretan?".

    Fuera Alexa, gora Google (zer erremedio!).

    Pello.

    Erantzun honi
  • Fidagarritasunaz

    Jabi Zabala ¦ 2004-06-10 ¦ 17:41

    Bururatu zaizkidan iruzkinak:

    Alexa gehienbat anglofonoek erabiltzen dute eta beste hizkuntzetako jendeak ez hainbeste. Beraz, ez da guztiz fidagarria, soilik "alexaren nabigazio barra erabiltzen dutenen artekoa", corpus gehienbat anglofono.

    Gehien bisitatutako euskara hutsezko webgunea web "baskoen" sailkapenean 56. tokian egotea esanguratsua da, baskoek egiten duten nabigazioa gehienbat erdaretan izan ohi dela erakusten du edo euskaldunok ez dugula Alexaren barra gehiegi erabiltzen (nik neuk ez dut inoiz erabili).

    Nire sarean.com webguneari dagokionez, nahiko ondo geratu da Cybereuskadiren sailkapenean (654. tokian), justu Mayor Orejaren eta PPren webguneen gainetik. Dena dela, sustatuk atera duen euskarazkoen sailkapenean badira batzuk intuizioz goregi ikusten ditudanak. Lehen aipatu duten fidagarritasun faltaren seinale?

    Erantzun honi
  • Zerrenda horretan euskara hutsez ez dauden mordoxka bat dago

    M.K. ¦ 2004-06-10 ¦ 17:51

    Alexa ez da fidagarriegia, eta zerrenda hau ere ez zuzenegia. Hor badaude euskara hutsezkoak ez diren mordoxka bat. Gune elebidunak, adibidez Euskaraz.net edo Gipuzkoaeuskara.net. Gune instituzionalak dira bi horiek, adibidez, horiek agertzen badira sailkapenean, Euskadi.net, Gipuzkoa.net edo Bizkaia.net ere gune euskaldun dira.

    Erantzun honi
    • Re: Zerrenda horretan euskara hutsez ez dauden mordoxka bat dago

      J F ¦ 2004-06-11 ¦ 08:29

      Ados.

      Gainera Sustatu eta Berria ingelesez ere daude eta horregatik ageri dira lehendabizi Cybereuskadin eta Alexan.

      Erantzun honi
      • Sustatu ingelesez?

        jon k. ¦ 2004-06-11 ¦ 09:39

        > Gainera Sustatu eta Berria ingelesez ere daude eta horregatik ageri dira lehendabizi Cybereuskadin eta Alexan.


        Sustatu ingelesez? non? Nola ikusi daiteke?

        jon

        Erantzun honi
        • Artikulu bat eta haren erantzun-haria ingelesez

          Sustatu ¦ 2004-06-11 ¦ 11:07

          Iaz, Egunkaria itxi ondorengo egunetan, albiste bat kargatu zen ingelesez, eta haren ondorengo erantzun-katea ere osatu genuen ingelesezko aportazioekin.

          Nazioartean ingelesez Egunkariaren itxieraren berri emateko ahalegintxo bat izan zen.

          Inoiz erantzunen batean ingelesez idatzi izan du inork.

          Erantzun honi
  • Kontaizu 1048. lekuan

    Ander ¦ 2004-06-20 ¦ 17:02

    1048. lekuan euskarazko webgune bat ageri da, zuei oharkabean pasatu zaizuena: inor gutxik ezagutzen duen kontaizu.net aldizkaria.

    Erantzun honi
    • Kontaizu.Net zerrendan gehituta

      Sustatu ¦ 2004-06-21 ¦ 08:50

      > 1048. lekuan euskarazko webgune bat ageri da, zuei oharkabean pasatu zaizuena: inor gutxik ezagutzen duen kontaizu.net aldizkaria.


      Gehitu dugu zerrendan.

      Eskerrik asko zure laguntzagatik.

      Erantzun honi
    • Konponduta

      Sustatu ¦ 2004-06-21 ¦ 08:54

      Eskerrik asko. Ander.

      Konponduta, sartu dugu zerrendan Bizkaiko Ikastolen Elkartearen Kontaizu.net aldizkaria.

      Erantzun honi
      • Re: Konponduta

        karakola ¦ 2005-04-20 ¦ 15:21

        Ez naz ni oso jaioa internet kontuetan eta baliteke diodan moduan ez izatea. Baina euskara hutsean dagoen EHEren web orria ez dot ez rankinean, ez beste inondik ikusi.
        ehe.euskalerria.org da web-a

        Erantzun honi
        • EHEren webgunea

          Sustatu ¦ 2005-04-21 ¦ 08:45

          > euskara hutsean dagoen EHEren web orria ez dot ez rankinean, ez beste inondik ikusi.
          > ehe.euskalerria.org da web-a


          Zerrenda hau iazkoa da. Orduan ere esan genuen eskuz egindako zerrenda zela, eta beharbada webguneren batek ihes egingo zigula. Eskerrik asko informazioarengatik.

          Erantzun honi
        Erantzun artikulu nagusiari