|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Sustatu da webgune euskaldunik bisitatuena, Alexaren esanetanSustatu - Sustatu ¦ 2004-06-10 ¦ 08:40 ¦ InternetCybereuskadi Elkarteak Euskal Herriko webguneen ranking-a kaleratu du Alexaren datuekin. Ranking horretan oinarrituz, guk webgune euskaldun elebakarren sailkapena egin dugu. Podiumeko hiru postuetan, Sustatu, Berria eta Euskalerria.org. Zenbagarren dago zurea? Cybereuskadi elkarteak bere webgunean euskal webguneen ranking-a kaleratzen du. Sailkapen horretarako Alexak ematen dituen datuetan oinarritzen da (sareko trafikoa aztertzen duen Amazon taldeko enpresa bat). Cybereuskadiren sailkapen horretan Euskal Herriko webgune guztiak agertzen direnez, guk webgune euskaldun elebakarren sailkapena egin dugu, Habe eta AEK-ren webguneak gehituz (elebidunak). Eta hauxe da euskara hutsezko webguneen rankinga. Podiumeko aurreneko hirurak Sustatu, Berria eta Euskalerria.org dira. Apur bat atzerago Zernola, Argia eta Santurtziko Udal Euskaltegia aurkituko ditugu. Webgunearen izenaren aurretik agertzen den zenbakia ("56" Sustaturen kasuan) sailkapen orokorrean lortzen duen postua da, Euskal Herriko webgune guztiak kontuan hartuz. Euskara Hutsezko Webguneen Rankinga
Datuak apirilaren 26koak dira, eta aldaketaren bat egon daiteke harrezkero. Gainera, eskuz egindako sailkapena da, eta lehen 1.100 emaitzak bakarrik aztertuta egindakoa. Baliteke tartean beste webgune euskaldunen bat ere izatea. Hala bada, esaiguzu. Beraz, Alexa eta Cybereuskadiren arabera Sustatu da webgune euskaldunik bistatuena. Hala ere, esan beharra dugu askotan kolokan jarri izan dela Alexaren datuen fidagarritasuna, batez ere zerrendako atzeko postuetan. Benetako datu zehatza baino, gutxi gorabeherako erreferentzia ematen digu. Erantzunak#1. Zorionak, baina kontutan hartu...Osoitz ¦ 2004-06-10 ¦ 11:19>Hala ere, esan beharra dugu askotan kolokan jarri izan dela >Alexaren datuen fidagarritasuna, batez ere zerrendako atzeko >postuetan. #2. EspioiakOsoitz ¦ 2004-06-10 ¦ 11:47Ordenagailuan sartzen zaizigun espioien inguruan Jabi Zabalk artikulo majo bat du Sarean.com-en: #3. Alexak dioenez...Eņaut ¦ 2004-06-10 ¦ 14:09Alexari jaramon eginez, 100.000. postutik aurrerako datuak ez dira oso fidagarriak. #4. zalantzazkoak, baina ez horrenbestej.a. ¦ 2004-06-10 ¦ 14:49> > Zalantzan jartzeko modukoa da, kontutan hartzen baduzu Alexak nagusiki Internet Explorer 6 erabiltzaileen nabigazio datuak espiatzen ateratzen dituela gero eta zabalagoa den talde baten datuak kanpoan uzten ditu: #5. What a fucking izorrategi!Pello Zubiria ¦ 2004-06-10 ¦ 14:48Ni hemen, txoria baino kontentuago, nire inguruko guztiei lata ematen "hi, egin'tzak aproba, 'espondilitis' jarri eta Googlen eta lehen orrian azaltzen duk Izorrategi, gaztelaniazko indexa lehen paian eta euskarazkoa bigarrenean"... Esanda bezala, norbait banintzelakoan, kolega batek idatzi didala Mexikotik, "Estimado amigo" beste batek Limatik... eta kaka alu bat, ez rankinean eta ez inon. #6. FidagarritasunazJabi Zabala ¦ 2004-06-10 ¦ 17:41Bururatu zaizkidan iruzkinak: Alexa gehienbat anglofonoek erabiltzen dute eta beste hizkuntzetako jendeak ez hainbeste. Beraz, ez da guztiz fidagarria, soilik "alexaren nabigazio barra erabiltzen dutenen artekoa", corpus gehienbat anglofono. Gehien bisitatutako euskara hutsezko webgunea web "baskoen" sailkapenean 56. tokian egotea esanguratsua da, baskoek egiten duten nabigazioa gehienbat erdaretan izan ohi dela erakusten du edo euskaldunok ez dugula Alexaren barra gehiegi erabiltzen (nik neuk ez dut inoiz erabili). Nire sarean.com webguneari dagokionez, nahiko ondo geratu da Cybereuskadiren sailkapenean (654. tokian), justu Mayor Orejaren eta PPren webguneen gainetik. Dena dela, sustatuk atera duen euskarazkoen sailkapenean badira batzuk intuizioz goregi ikusten ditudanak. Lehen aipatu duten fidagarritasun faltaren seinale? #7. Zerrenda horretan euskara hutsez ez dauden mordoxka bat dagoM.K. ¦ 2004-06-10 ¦ 17:51Alexa ez da fidagarriegia, eta zerrenda hau ere ez zuzenegia. Hor badaude euskara hutsezkoak ez diren mordoxka bat. Gune elebidunak, adibidez Euskaraz.net edo Gipuzkoaeuskara.net. Gune instituzionalak dira bi horiek, adibidez, horiek agertzen badira sailkapenean, Euskadi.net, Gipuzkoa.net edo Bizkaia.net ere gune euskaldun dira. #8. Re: Zerrenda horretan euskara hutsez ez dauden mordoxka bat dagoJ F ¦ 2004-06-11 ¦ 08:29Ados. #9. Sustatu ingelesez?jon k. ¦ 2004-06-11 ¦ 09:39> Gainera Sustatu eta Berria ingelesez ere daude eta horregatik ageri dira lehendabizi Cybereuskadin eta Alexan. #10. Artikulu bat eta haren erantzun-haria ingelesezSustatu ¦ 2004-06-11 ¦ 11:07Iaz, Egunkaria itxi ondorengo egunetan, albiste bat kargatu zen ingelesez, eta haren ondorengo erantzun-katea ere osatu genuen ingelesezko aportazioekin. Nazioartean ingelesez Egunkariaren itxieraren berri emateko ahalegintxo bat izan zen. Inoiz erantzunen batean ingelesez idatzi izan du inork. #11. Kontaizu 1048. lekuanAnder ¦ 2004-06-20 ¦ 17:021048. lekuan euskarazko webgune bat ageri da, zuei oharkabean pasatu zaizuena: inor gutxik ezagutzen duen kontaizu.net aldizkaria. #12. Kontaizu.Net zerrendan gehitutaSustatu ¦ 2004-06-21 ¦ 08:50> 1048. lekuan euskarazko webgune bat ageri da, zuei oharkabean pasatu zaizuena: inor gutxik ezagutzen duen kontaizu.net aldizkaria. #13. KonpondutaSustatu ¦ 2004-06-21 ¦ 08:54Eskerrik asko. Ander. Konponduta, sartu dugu zerrendan Bizkaiko Ikastolen Elkartearen Kontaizu.net aldizkaria. #14. Re: Konpondutakarakola ¦ 2005-04-20 ¦ 15:21Ez naz ni oso jaioa internet kontuetan eta baliteke diodan moduan ez izatea. Baina euskara hutsean dagoen EHEren web orria ez dot ez rankinean, ez beste inondik ikusi. #15. EHEren webguneaSustatu ¦ 2005-04-21 ¦ 08:45> euskara hutsean dagoen EHEren web orria ez dot ez rankinean, ez beste inondik ikusi. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoInternet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|