|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Udalak wi-fi konexioa ematen?Josu Azpillaga - CodeSyntax ¦ 2004-05-13 ¦ 11:15 ¦ enpresaBi salaketa aurkeztu ditu Espainiako CMT elkarteak hilabete baten barruan, bi udalen aurka. Arrazoia? Herritar guztiei Interneteko sarbidea eskaintzea, wi-fi bidez, doan edo oso prezio merkean. Horretarako lizentziarik ez dutela argudiatu du CMTk, eta konpetentzia desleala egitea. Atarfe (Granada) eta Ponteareas (Pontevedra) 8.000 eta 17.000 biztanle inguruko bi herri dira. Herriotako udalen aurka salaketa aurkeztu du berriki Espainiako CMT elkarteak (Comisión del Mercado de las Telecomunicaciones). Arrazoia? Interneterako sarbidea eskaintzea bertako herritar guztiei, elkartearen iritziz lizentziarik gabe. Izan ere, bi udal hauek Interneteko sarbidea eskaintzen hasi dira bertako herritarrei, wi-fi bidez. Hori eskubide bat dela eta eskubide hori ezin dela enpresa pribatuen esku utzi esaten dute bi udal hauek. Ponteareas herrian, doan da konexioa; Atarferen kasuan, doan 2004. urtean eta 3-6 euro hileko hortik aurrera, ADSL batek eskaintzen duen abiaduran. Salaketak hautsak harrotu ditu Espainiko Interneten komunitatean. Erreakzio andana sortu du:
Ez da harrigarria, ez, telekomunikazio elkarteak arduratuta izatea. AEBetan ere antzeko kasuak ari dira gertatzen. Gai hauek tratatzeko asmoz, hil hontako 27 eta 28an eta Atarfe herrian bertan, jardunaldi batzuk izango dira: "I Jornadas Redes Públicas de Telecomunicaciones":http://jornadas.atarfe.net/ Emandako lotura hoietan klik eginez gero, eztabaida asko eta interesgarriak irakurriko dituzue. Adibidez, barrapunto webguneko hauek, Atarfeko eta Ponteareas herriko kasuei buruz. Orrialde desberdinen bilduma bat egin du Atarfeko udalak berak beren webgunean eta Aromeo.net weblogak ere bilduma polita bildu du. Zer iritzi duzue zuek? Interneteko eta telekomunikazio sareak publikoak izan behar al dute? Zerikusirik ba al du kasu honek Euskal Herrian ezagutu genuen Urnietako kasuarekin? Ezagutzen al duzue antzeko kasurik? Erantzunak#1. Argudio kaxkar batxaz ¦ 2004-05-13 ¦ 12:24Ez dakit iritziak jasotzerakoan apur bat subjetiboak izan bazarete, baina ondokoa irakurtzeak zer pentsa eman dit: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoenpresa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|