|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Telendro lehiaketako lehen asaltoa irabazi du Aurkik!Luistxo Fernandez - CodeSyntax ¦ 2004-05-03 ¦ 15:37 ¦ internetGaur eguerdian zen Telendro lehiaketaren lehen sprint-a. Eta Aurkiko Telendro euskaldunak irabazi du! Eskerrik asko lagundu diguten Sustatuzaleei. Agindu bezala, GMail kontu bat zozketatuko dugu laguntza adierazi diguten horien artean. Zozketa egin dugu eta... Bueno, Telendro irabazlea sortu duen enpresan, CodeSyntax-en, Maite izeneko neska jatorra dago lanean. Bere esku inozenteak erabaki du, asteburuan guk jarritako mezuari, lotura bat eskainiz erantzun zutenen artean, nori egokitu saria. Tatxan, tatxan, and the winner is... Joseba Etxarri, Euskalkultura.com-eko webmasterra! Zorionak Joseba, jarriko gara kontaktuan zurekin, ea nola pasatzen dizugun Google-ren Gmail web-posta zerbitzuan kontu bat izateko aukera hori. Eskerrik asko lehiaketan parte hartzen lagundu diguzueonoi. Garaipen partzial honen berri, Dirson antolatzailearen gunean. Lehen asaltoa izan da hau. Lehiaketa benetakoa irailean da. Ordura arte lehen postuan jarraitzea, zaila dago. Baina, batek daki! Edozein modutan, hasierako boom honek zer nolako eboluzioa izango duen, ez dago argi. Nonbait, ingelesez eta frantsesez egin izan dira horrelako lehiaketak. Frantsesez mangeur de cicogne (zikoina-jale!) terminoarekin proposatu izan da lehiaketa, eta ingelesez, sigla batekin, SERPS.
Blog-spamaren edo asperdura eta ahanzturaren bidea hartuko ote du Dirson-en telendro lehiaketak? Geroak esango du. Erantzunak#1. GMail kontua !??!timon ¦ 2004-05-03 ¦ 15:56>Zorionak Joseba, jarriko gara kontaktuan zurekin, ea nola pasatzen dizugun Google-ren Gmail web-posta zerbitzuan kontu bat izateko aukera hori. Baina zer da hau? GMail kontuak dohakoak dira! Zer demontre zozketatzen ari zarete? Zelako timoa! #2. ehun dolarretik gora eBay-eneBay ¦ 2004-05-03 ¦ 16:13Doan? eta non ematen dituzte? nik bat nahi dut!eBay-en 150, 100, 60,... dolartan subastatzen dituzte! #3. Noski dela doantimon ¦ 2004-05-03 ¦ 23:32Noski dela dohan, bestela ikusi hau: http://gmail.google.com/gmail/help/about.html#cost eBay-en saltzen dutena da email seguraski jende askok nahi izango dituen helbideak eta jadanik beste norbaitek hartu dituena negozioa aurreikusiz. Adibidez, linux@gmail.com, zenbatek nahiko dute? Da domeinuekin gertatzen den gauza bera, normalean 10-15 euro balio dute, baina batzutan, haiek prezioa handitu egiten da demanda oso handia delako #4. Txo, ba eskatu bat niretzateBay ¦ 2004-05-04 ¦ 01:57Bai, bai, irakurri ongi aipatutako helbidean: "We're currently only offering Gmail as part of a preview release and limited test" Bada, esandakoa, timon: eskatu bat niretzat, beste bat zuretzat, beste batzuk nere kuadrilakoentzat, beste batzuk auzokideentzat, beste batzuk eskolan banatzeko, beste batzuk herrian banatzeko, ... eta ea guztiontzat lortzen ditugun :-) #5. beta testertimon ¦ 2004-05-04 ¦ 09:45Oraingoz bakarrik ematen dizkiete "beta-tester" batzuei. Agian Luistxo hoietako bat da eta ni ez naiz enteratu. Baina, ez dut uste... #6. Testuak irakurriko bagenu...Nineu ¦ 2004-05-04 ¦ 14:03Bai, Luistxo horietako bat da. #7. Gemail-en kontaktuak...Manu ¦ 2004-06-27 ¦ 17:06Kaixo! #8. Telendroarekin lagundu diguten sustatuzaleeiLuistxo Fernandez ¦ 2004-05-03 ¦ 16:35Hemendik irailera, Telendroarekin lotura egiten duten kode-puska horiek itsatsita izateko eskatzea lartxo litzateke. Lehiaketa, gogora dezagun, irail amaierara arte irautekoa da. Zuen orriak horrekin gehiago itsustea akaso tonto samarra ere izan daiteke, azkenean geure lehia-gogo egozentrikoa puzteko kontutxo bat da hau. Beharbada, irailaren bueltan, irabazteko aukerekin bagabiltza, eskatuko dugu beste ahalegintxo bat. Ordura arte, oraingoz eskerrik asko esaten dizuegu. Bitartean, beste edozein euskaldunek saioa egiten badu, aurrera. Erdaraz telendroa kokatu nahian dabiltzanen artean, Euskal Herriko jende gehiago badabil, behintzat, Cybereuskadi-n irakurri dugunez. #9. Lehenengo postua???timon ¦ 2004-05-03 ¦ 23:44Esan nahiko duzu lehenengo postua lortu duzuela, bilaketa euskaraz egiten denean, ezta? Konpetentzia handia izango zenuten, ezta? Hainbeste web gune euskaldun egongo dira lehiaketan parte hartzen... Zelako aurpegia! Jendea honela manipulatzea be... Bilaketa gazteleraz egiten bada, 7a dago aurki: http://www.google.es/search?q=telendro&ie=UTF-8&oe=UTF-8&hl=es&btnG=Búsqueda+en+Google&meta= #10. Aurki lehenagoogle.dirson ¦ 2004-05-04 ¦ 02:15La URL de la búsqueda que determina quién es el ganador del concurso. Se trata de: http://www.google.com/search?q=telendro&hl=en Konkurso seguimientoa: Bitacora Google dirson Resumen: Aurki Telendro lehena agur #11. Info: Aurki lehenagoogle.dirson ¦ 2004-05-05 ¦ 12:37Info aquí: http://google.dirson.com/noticias.new/0467/ agur Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|