Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Aurki ezazu Telendro bat Googlen
Luistxo Fernandez ¦ Telendro ¦ 2004-04-30 ¦ 08:50 ¦ Internet
Zer da telendro bat? Honako hau:
Aurki bilatzailearen domeinuan kokatu dugu http://www.aurki.com/Telendro helbidea lehiaketa txoro samar batean parte hartzeko. Astelehenean bitartean, zuk, Sustatuzale, laguntzen badiguzu, GMail kontu bat irabaz dezakezu.
Telendro hitza Google-n bilatuta, ea nork bere orria lehenbiziko lekuan jarri, horixe da koxka. Google-ren gainean jarraipena eta albisteak ematen dituen Dirson webgune gaztelaniazkoak bota zuen ideia.
Luze joko du honek. Irailaren 26an lehenbizi denak, hark irabaziko du.
Sustatu-ren lan teknikoetan ibiltzen garen batzuk, Aurki.com-en orri bat jarri genuen astearte gauean, ea zer gertatzen zen. Eta, hara!, lehiaketaren lehenengo egunean lehenengoak ginen Google-ko bilaketan. Bigarren egunean, aldiz, bigarren postura jaitsi ginen, eta pentsatu genuen gure hamabost minutuko fama garaia igaroa zela. Hala ere, gaur, berriro lehenenengoa da Aurkiko Telendro handia. 500 emaitza daude berba horrekin Google-n, eta euskalduna nagusi!
Bitartean, Dirson-ek lehiaketan tarteko sari bat jarri du. Astelehenean, hilak 3, eguerdiko 12.00etan lehena denak, GMail kontu bat irabaziko du. Badakizue, Google-k jarritako e-posta zerbitzua, gigabyte bateko kapazidadearekin, hori da Gmail.
Astelehenera arte, Aurkiko telendro euskaldunak aukerak badituela uste dugu. Hortik aurrera, nekez. Jendeak domeinuak erosi ditu, hala nola Telendro.com, org, net... Era berean, Mexikora ere salto egin du telendro-maniak eta baliteke hurrengo hilabeteetan, gaztelaniaz ulertzen dugun jendeetatik aparte, txineraz edo ingelesez zabaltzea mania hau, eta orduan, are zailago... Baina, oraingoz, tarteko saria ere bada zerbait.
Parte hartu zeuk ere
Eta zuk, Sustatuzale horrek, zer egin dezakezu?
- Nahi baduzu, parte har ezazu Telendro-guduan zuk ere, Aurkiren kontra eta guztien kontra, zeure Telendro orria kokatzen saiatzeko.
- Dagoeneko kokatua dagoen Telendro euskaldunari lagundu nahi badiozu, egin kanpaina Aurki-ren alde.
Azken aukera hau gustatzen bazaizu, horra saritxoa: geuk irabazten badugu asteleheneko saritxoa, lehena bada Aurkiko telendroa, GMail kontu hori ez guretzat, baizik eta zuretzat izango da. Geuri oparitzen digutena, zuretzako. Zera behar duzu egin horretarako.
1. Jar ezazu Aurkiko Telendro ederrarekin bat egiten duen lotura bat zure webgunean, kode hau itsatsiz zure orriaren edo orrien HTML kodean:
<h2><a href="http://www.aurki.com/Telendro" title="Telendro">Telendro</a></h2>
2. Abisu eman Sustatun, pegatu duzula kodea, eta non pegatu duzun (URL helbidea) jakinarazi, albiste honi berari erantzunez. Astelehena baino lehen egin behar da hau.
3. Erantzun horien artean, saria lortzen badugu, zozketatuko dugu astelehenean bertan nori helarazi Gmail helbidea. Espero dugu posible izatea aukera hori, Dirson-ek irabaztekotan guri ematen diguna, guk beste norbaiti transferitzea. Berehalakoan hala ez bada, saiatuko gara beste nonbaitetik Gmail gonbidapen hori bideratzen.
Eskerrik asko. Aurrera Telendro!
Erantzunak
Gurea jarrita dago
atxukale.com ¦ 2004-04-30 ¦ 10:35
atxukale.com gunean albiste bezela eta header-ean jarri degu.
Sorte on !!!
Erantzun honi
Domeinuak direla eta ....
atxukale.com ¦ 2004-05-01 ¦ 16:48
Domeinuak eragin asko dutela badakigu, ..., baina ze eragin dute azpi-domeinuak ?
Guk badaezpada ere telendro.atxukale.com sortu degu www.aurki.com/Telendro helbidera apuntatuz.
Animo !!
Erantzun honi
Telendro lehiaketa
Inaki Agirre ¦ 2004-04-30 ¦ 12:27
Gurean ere jarri dizkizuet esteka batzuk Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzua
Zorte on
Erantzun honi
Beste telendro bat
Jabi ¦ 2004-04-30 ¦ 12:31
Nik ere neure telendroa sortu dut. Telendro xumea. Dena dela, Gmail-en kontua izatea ez daukat helburu, telendro duina egitea baizik. Bilatzen jarrita, bada telendroak domeinu izen eta guzti egin duenik, baina Aurkirena doa, momentuz, sailkapenean goieneko lekuan. Animo!
Erantzun honi
Dantzariak ere Telendroaren bila...
oier ¦ 2004-04-30 ¦ 13:11
dantzan.com gunearen lehen orrian ere dago dagoeneko Aurkiren telendrorako lotura eta baita Eibarko Kezka Dantza taldearen gunean ere.
Erantzun honi
Nik ere
Gunilla von Fist Fucking ¦ 2004-04-30 ¦ 17:46
Nik ere sartu dut lotura landu gabe dudan webgune batetan.
http://flipatzen.webgune.net/Erantzun honi
Beste bat
Mikel Larreategi ¦ 2004-04-30 ¦ 17:51
Eibarko Klub Deportiboko Xake Joko Batzordearen orrialdean zuen telendrorako lotura jarrita dago.
Nire blogean ere pare bat lotura jarrita daude.
Erantzun honi
Mertolako telendroa
Joseba ¦ 2004-04-30 ¦ 20:06
Ikasleei esango diet beren bitakoretan aipatzeko, baina astelehenerarte ez da hori gertatuko. Bitartean Mertolan jarri dut telendrotxo bat.
Erantzun honi
Beste telendro bat
El telendro ¦ 2004-04-30 ¦ 20:15
Jarri dut ere zuen telendroa nere telendro weblogean.
Erantzun honi
Gurean ere ipini dugu
Joseba Etxarri ¦ 2004-04-30 ¦ 23:49
www.euskalkultura.com-ek ere sartu du delako telendroarena.
Zorte on!Erantzun honi
Zorte on!
ikaskide ¦ 2004-05-01 ¦ 01:22
"Guk":http://www.ikaskide.com ere hainbat lotura jarri ditugu "zuenera":http://www.aurki.com/Telendro . Berri baten modura jarri dugu. "Hemen duzue":http://www.ikaskide.com/modules.php?name=News&file=article&sid=24&mode=&order=0&thold=0.
Erantzun honi
barkatu
ikaskide ¦ 2004-05-01 ¦ 01:25
ez naiz loturekin moldatu, presaka nebilen eta azalpen laburra ez da nahikoa izan.
Erantzun honi
Ea orain
Sustatu ¦ 2004-05-01 ¦ 03:02
Guk ere hainbat lotura jarri ditugu zuenera . Berri baten modura jarri dugu. Hemen duzue.
Esker mila
Erantzun honi
Palenqueko telendroak
Palenqueko lagunak ¦ 2004-05-01 ¦ 10:03
Horra hor beste telendrotxu bat www.palenque.tk delakoan. Aupa Sustatu!
Erantzun honi
Asteburuko jarraipena...
Ander ¦ 2004-05-02 ¦ 12:44
Ikasle hobea banintz, nire ikasketei harreta gehiago egin eta talendroak albo batera utziko nituzke baina....
larunbata goizean irakurri nuen lehengoz berria eta AURKI zen lehen tokian.
Arratsadean ostera, desagertuak ziren erreferentzi guztiak bat ezik, TheChainsawMassacre
Orain (igande eguerdia) aurrekoaz gain beste bakar bat agertu da: rafadro
Zergatik desagertu dira aurreko 500 aurkiketak?
Erantzun honi
talendroa ez ote telendroaren emaztea?
Ander ¦ 2004-05-02 ¦ 22:31
Redios!
Nik bokal bat aldatu eta bertan agertu zaizkit nire akats berdinekoak, baten faltan bi.
Igande gauean Aurki txapeldun!
Erantzun honi
terminologia erauzten...
IXA taldea ¦ 2004-05-04 ¦ 15:47
Gure terminologia-erauzketarako tresnak "Telendro" harrapatu du eta lotura sartu dugu hemen
Orain gure zalantza da ea Xuxenek onartu behar duen ala ez Euskaltzaindiak ezer ez badu ere.
Erantzun honi
Telendroa, Xuxen eta Anjel Lertxundi
Luistxo ¦ 2004-05-04 ¦ 15:53
Eskerrik asko
> Orain gure zalantza da ea Xuxenek onartu behar duen ala ez
Nik erabakia Anjel Lertxundiren esku utziko nuke.
Erantzun honi
