|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Aurki ezazu Telendro bat GooglenLuistxo Fernandez - Telendro ¦ 2004-04-30 ¦ 08:50 ¦ internetZer da telendro bat? Honako hau: Aurki bilatzailearen domeinuan kokatu dugu http://www.aurki.com/Telendro helbidea lehiaketa txoro samar batean parte hartzeko. Astelehenean bitartean, zuk, Sustatuzale, laguntzen badiguzu, GMail kontu bat irabaz dezakezu. Telendro hitza Google-n bilatuta, ea nork bere orria lehenbiziko lekuan jarri, horixe da koxka. Google-ren gainean jarraipena eta albisteak ematen dituen Dirson webgune gaztelaniazkoak bota zuen ideia. Luze joko du honek. Irailaren 26an lehenbizi denak, hark irabaziko du. Sustatu-ren lan teknikoetan ibiltzen garen batzuk, Aurki.com-en orri bat jarri genuen astearte gauean, ea zer gertatzen zen. Eta, hara!, lehiaketaren lehenengo egunean lehenengoak ginen Google-ko bilaketan. Bigarren egunean, aldiz, bigarren postura jaitsi ginen, eta pentsatu genuen gure hamabost minutuko fama garaia igaroa zela. Hala ere, gaur, berriro lehenenengoa da Aurkiko Telendro handia. 500 emaitza daude berba horrekin Google-n, eta euskalduna nagusi! Bitartean, Dirson-ek lehiaketan tarteko sari bat jarri du. Astelehenean, hilak 3, eguerdiko 12.00etan lehena denak, GMail kontu bat irabaziko du. Badakizue, Google-k jarritako e-posta zerbitzua, gigabyte bateko kapazidadearekin, hori da Gmail. Astelehenera arte, Aurkiko telendro euskaldunak aukerak badituela uste dugu. Hortik aurrera, nekez. Jendeak domeinuak erosi ditu, hala nola Telendro.com, org, net... Era berean, Mexikora ere salto egin du telendro-maniak eta baliteke hurrengo hilabeteetan, gaztelaniaz ulertzen dugun jendeetatik aparte, txineraz edo ingelesez zabaltzea mania hau, eta orduan, are zailago... Baina, oraingoz, tarteko saria ere bada zerbait. Parte hartu zeuk ereEta zuk, Sustatuzale horrek, zer egin dezakezu?
Azken aukera hau gustatzen bazaizu, horra saritxoa: geuk irabazten badugu asteleheneko saritxoa, lehena bada Aurkiko telendroa, GMail kontu hori ez guretzat, baizik eta zuretzat izango da. Geuri oparitzen digutena, zuretzako. Zera behar duzu egin horretarako. 1. Jar ezazu Aurkiko Telendro ederrarekin bat egiten duen lotura bat zure webgunean, kode hau itsatsiz zure orriaren edo orrien HTML kodean: <h2><a href="http://www.aurki.com/Telendro" title="Telendro">Telendro</a></h2> 2. Abisu eman Sustatun, pegatu duzula kodea, eta non pegatu duzun (URL helbidea) jakinarazi, albiste honi berari erantzunez. Astelehena baino lehen egin behar da hau. 3. Erantzun horien artean, saria lortzen badugu, zozketatuko dugu astelehenean bertan nori helarazi Gmail helbidea. Espero dugu posible izatea aukera hori, Dirson-ek irabaztekotan guri ematen diguna, guk beste norbaiti transferitzea. Berehalakoan hala ez bada, saiatuko gara beste nonbaitetik Gmail gonbidapen hori bideratzen. Eskerrik asko. Aurrera Telendro! Erantzunak#1. Gurea jarrita dagoatxukale.com ¦ 2004-04-30 ¦ 10:35atxukale.com gunean albiste bezela eta header-ean jarri degu. Sorte on !!! #2. Domeinuak direla eta ....atxukale.com ¦ 2004-05-01 ¦ 16:48Domeinuak eragin asko dutela badakigu, ..., baina ze eragin dute azpi-domeinuak ? Guk badaezpada ere telendro.atxukale.com sortu degu www.aurki.com/Telendro helbidera apuntatuz. Animo !! #3. Telendro lehiaketaInaki Agirre ¦ 2004-04-30 ¦ 12:27Gurean ere jarri dizkizuet esteka batzuk Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informatika Zerbitzua Zorte on #4. Beste telendro batJabi ¦ 2004-04-30 ¦ 12:31Nik ere neure telendroa sortu dut. Telendro xumea. Dena dela, Gmail-en kontua izatea ez daukat helburu, telendro duina egitea baizik. Bilatzen jarrita, bada telendroak domeinu izen eta guzti egin duenik, baina Aurkirena doa, momentuz, sailkapenean goieneko lekuan. Animo! #5. Dantzariak ere Telendroaren bila...oier ¦ 2004-04-30 ¦ 13:11dantzan.com gunearen lehen orrian ere dago dagoeneko Aurkiren telendrorako lotura eta baita Eibarko Kezka Dantza taldearen gunean ere. #6. Nik ereGunilla von Fist Fucking ¦ 2004-04-30 ¦ 17:46Nik ere sartu dut lotura landu gabe dudan webgune batetan. #7. Beste batMikel Larreategi ¦ 2004-04-30 ¦ 17:51Eibarko Klub Deportiboko Xake Joko Batzordearen orrialdean zuen telendrorako lotura jarrita dago. Nire blogean ere pare bat lotura jarrita daude. #8. Mertolako telendroaJoseba ¦ 2004-04-30 ¦ 20:06Ikasleei esango diet beren bitakoretan aipatzeko, baina astelehenerarte ez da hori gertatuko. Bitartean Mertolan jarri dut telendrotxo bat. #9. Beste telendro batEl telendro ¦ 2004-04-30 ¦ 20:15Jarri dut ere zuen telendroa nere telendro weblogean. #10. Gurean ere ipini duguJoseba Etxarri ¦ 2004-04-30 ¦ 23:49www.euskalkultura.com-ek ere sartu du delako telendroarena. #11. Zorte on!ikaskide ¦ 2004-05-01 ¦ 01:22"Guk":http://www.ikaskide.com ere hainbat lotura jarri ditugu "zuenera":http://www.aurki.com/Telendro . Berri baten modura jarri dugu. "Hemen duzue":http://www.ikaskide.com/modules.php?name=News&file=article&sid=24&mode=&order=0&thold=0. #12. barkatuikaskide ¦ 2004-05-01 ¦ 01:25ez naiz loturekin moldatu, presaka nebilen eta azalpen laburra ez da nahikoa izan. #13. Ea orainSustatu ¦ 2004-05-01 ¦ 03:02Guk ere hainbat lotura jarri ditugu zuenera . Berri baten modura jarri dugu. Hemen duzue. Esker mila #14. Palenqueko telendroakPalenqueko lagunak ¦ 2004-05-01 ¦ 10:03Horra hor beste telendrotxu bat www.palenque.tk delakoan. Aupa Sustatu! #15. Asteburuko jarraipena...Ander ¦ 2004-05-02 ¦ 12:44Ikasle hobea banintz, nire ikasketei harreta gehiago egin eta talendroak albo batera utziko nituzke baina.... larunbata goizean irakurri nuen lehengoz berria eta AURKI zen lehen tokian. Arratsadean ostera, desagertuak ziren erreferentzi guztiak bat ezik, TheChainsawMassacre Orain (igande eguerdia) aurrekoaz gain beste bakar bat agertu da: rafadro Zergatik desagertu dira aurreko 500 aurkiketak? #16. talendroa ez ote telendroaren emaztea?Ander ¦ 2004-05-02 ¦ 22:31Redios! #17. terminologia erauzten...IXA taldea ¦ 2004-05-04 ¦ 15:47Gure terminologia-erauzketarako tresnak "Telendro" harrapatu du eta lotura sartu dugu hemen Orain gure zalantza da ea Xuxenek onartu behar duen ala ez Euskaltzaindiak ezer ez badu ere. #18. Telendroa, Xuxen eta Anjel LertxundiLuistxo ¦ 2004-05-04 ¦ 15:53Eskerrik asko Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|