|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet San Ignuzioren etorrera BilboraLuistxo Fernandez - Deustuko paraninfoa ¦ 2004-04-27 ¦ 10:24 ¦ informatikaRichard Stallman ikusi eta entzun nuen atzo, Josulagunen Unibertsitateko paraninfoan, Deustun. Tunika jantzi, buruan santuaren aureola, eskua luzatu zuen eta gure ordenagailuak bedeinkatu zituen. Ez hori bakarrik: gauza interesgarriak ere kontatu zituen. Goizean Ciberart-eko ekitaldian egon zen Richard Stallman, GNU sistemaren sortzaile eta software librearen guru nagusia. Arratsaldez, e-Ghost Deustuko talde librearen antolakuntza militanteak gonbidatuta, Deustuko paraninfoan. Han ikusi genuen lagun askok. Gaztelaniaz mintzatu zen Richard. Software librearen kontzeptura eta sorkuntzara nolatan eta zergatik iritsi zen kontatu zigun. Bere biografian idatzita dauden datuak dira, Xerox inprimagailuarekin gertatu zitzaiona eta... Nik apunte batzuk hartu nituen hitzaldian. Horra ideia batzuk:
Hitzaldiaz eta galde-erantzunez gain, show-arentzako tartea ere egon zen, nola ez. Santu-irudiz margotutako paraninfo jesuitikoan, San Ignazioaren begiradapean, tunika eta aureola atera eta jantzi zituen, bere ere santua zela adierazteko, San Ignuzio. Irudi honetan bezala, baina argi izpirik irten barik. Emacs-eko elizaren fedea erakutsi zigun, santuak bai baina jainkorik ez duen eliza, eta gure ordenagailuak bedeinkatu zituen. Guk ere badugu santu izateko aukerarik, baina horretarako, zorrotzak eta puruak izan behar dugu, eta lehenengo eta behin, exorzismoa egin behar dugu gure ordenagailuetan: programa pribatibo oro kendu behar dugu gure makinetatik... Erantzunak#1. Stallman, Cybereuskadin elkarrizketaSustatu ¦ 2004-04-27 ¦ 10:56Jose Antonio Del Moral Berrinet-ek, Cybereuskadiko editoreak, elkarrizketa egin dio Richard Stallmani. #2. Stallman Berrianjon ¦ 2004-04-30 ¦ 08:02Berriak ere egin dio Stallmani elkarrizketa. Hauexek titularrak: «Hein handi batean, inertziaz erabiltzen dugu Microsoft, erosotasunagatik» Etorkizuna software librearena dela dio Stallmanek, baina gogor egin beharko dela, «Microsoftek eginahalak egingo dituelako hori oztopatzeko» Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|