|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Interneten idazteko arauakGari Araolaza - Eibartik ¦ 2004-04-22 ¦ 10:52 ¦ internetAzken egunotan Sustatun azaldu diren "intelektualen artikulu mamitsuek" (beste Sustatuzale baten hitzetan) artikulu hau idaztera bultzatu naute, nire uste apalean egokitasun norma gehienekin apurtzen bait dute. Aurten beteko ditut 10 urte Interneteko foro, newsgroup eta posta zerrendetan parte hartzen, eta zenbait gauza garbi ditudala iruditzen zait. Hona hemen hauetako zenbait: Lotsa gutxi behar da Interneten idaztekoSarritan esan izan da (Anjel Lertxundiri irakurrita azkenekoz) Internet anabasa dela. Noski anabasa dela. Lotsa gutxi duen jende askok idazten dugu. Hori da Interneten funtsa, arrazoiaz eta arrazoirik gabe bota testua, norbaitek irakurriko du eta. Orain irakurtzen ari zaren testu hau inprimatu eta marko batetan jartzekoa izan daiteke edo deskargatzea ere merezi ez duen byte multzo zikin bat. Irakurleak epaituko du hori. Nire inguruan lotsati asko dago. Lurker deitzen diegu. Beraientzat eta guretzat okerrago, denok bait dugu zer esanik anabasa honetan. Gainera, idazten, erredaktatzen eta arrazoitzen ikasteko demaseko tresna da hau. Beraz, lotsa gutxirekin idazten jarraitzen dut. Sinpletasuna mantenduPantailan irakurri behar bada, utzi albo batera parrafo luze eta mamitsuak. Zuzen joan esan nahi dugunera eta utzi testu luze eta oso arrazoituak inprimatu eta etxeko butakan irakurtzeko moduko beste formatuetan: Sustatun adibidez fitxategi aparte batetan jar dezakegu testu luze eta mamitsu hori. Irakurketa diagonala erabiltzen da InternetenErabiltzaileen %16ak bakarrik irakurtzen omen du hitzez-hitz. Besteok, goitik behera eta modu azkar batetan testua eskaneatzen dugu, interesatzen zaizkigun hitz klabeen bila. Horregatik dira garrantzitsuak espazio hutsak, letra beltzak edo etzanak. Asko ez da behar (eta ez da komeni), baina bai lauzpabost elementu erabilgarri, puntuak bezala
Izenburu esanguratsu eta motzakAlboko batek sarritan dioen moduan: utzi poesia, poesia egin nahi dugunerako. Horren arabera, izenburu okerra da "Euskaldunon elkartasun gogoa zerutik gertuago dago atzotik aurrera" eta zuzena da "Juanito Oiarzabalen taldea Ama Dablam-era iritsi da" Tokian tokikoa: pentsatu non idazten ari garenPentsatu zein motatako irakurleak dituzun aurrean, eta diskurtsoa modulatu horren arabera. Agian ez da toki egokiena esan nahi duzuna esateko. Eta hementxe bukatzen dut nire ikasgaia. Beldur bait naiz ez ote dudan nire aholkuetan lehenengoa bakarrik bete. ;-) Erantzunak#1. Arauak al dira horiek?Xabier Mendiguren Elizegi ¦ 2004-04-22 ¦ 11:15Bat. Ortografia, ortotipografia eta antzekoak konbentzioak dira, komunikazioa errazteko balio dutenak, edo zehaztasunean laguntzeko. Komeni da araua ezagutzea, ez beti eta txintxo-txintxo betetzeko, baina hausten baduzu ere jakinaren gainean egiteko. #2. Ez dago lege idatzirikGari Araolaza ¦ 2004-04-22 ¦ 11:24Esan dut bada, lotsa gutxirekin ari nintzela... Ez. Ez dago lege edo arau idatzirik. "Hemen beti egin da horrela" baizik. Letra etzanak jartzeko jarri izarņo bat hitzaren aurretik eta atzetik. Letra beltzak, **bi izarņorekin**, eta loturak.... Hemen daukazu testu egituratua ikasteko txuleta. Oso erraza da. Gero, testu ondoren dauden aukeretan "Testu Egituratua" aukeratu, eta listo!! #3. uler nazazue, otoimarkos zapiain ¦ 2004-04-22 ¦ 11:51eske, Gari, diozu, "pentsatu zein motatako irakurlea duzun aurrean", eta nik ez dakit zer pentsatu; alde batetik, M'Ongolo, bestetik CNIkoak, Iņigo Aranbarri be bai... #4. Sustatuko mezu estandarrak eta ZapiainenakLuistxo ¦ 2004-04-22 ¦ 12:01Zuk segi horrela, melontzio. Ez etsi, galtzaile. Orain, Sustatuko mezu estandarren zure analisia, primerakoa da. Bete betean asmatu duzu:
#5. Heidegger dela etaPello ¦ 2004-04-22 ¦ 12:06Heideggerrek zer zioen, ez dakit. Baina hari buruzko testua eta bertan aipatutakoak politak iruditu zaizkit. Beraz eskerrak hori hor jarri zutenei. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|