|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Aberri Eguna: Gora Microsoft!Luistxo Fernandez - Eibar.org ¦ 2004-04-14 ¦ 10:05 ¦ informatikaZerk bateratzen ditu Aberri Eguneko konbokatzaileak? Microsoft Word-ek. Ekitaldi edo asmo bateratuak konbokatzeko gauza ez gara, baina komunikatu bat zabaldu behar bada, zaude ziur, Microsoft Word-ekin egin eta banatuko dela. Berria-k dauzka bilduta bere orri nagusian. Berria-k Word formatuan eskaintzen ditu Aberri Egunerako hainbat adierazpen, denak Microsoft Word-en .doc formatuan, bere lehen orriko eskumako zutabean: www.berria.info Word-en jasotako dokumentuak hauenak dira:
Gauza jakina da, Word dokumentuak zuloz betetako fitxategiak direna: Macro erako birusak izan ditzakete. Eta, gainera, beren jatorri informatikoa eta izandako eraldaketak agerian uzten dituzten datu pribatuak izaten dituzte. Askorik arakatu gabe, ikusi ahal izan dut Nazio Eztabaidagunearen Word dokumentua, nonbait Usurbilgo Udalaren izenean dagoen Word instantzia batekin idatzi dela. Seguruaski, beste tresna batzuekin are datu esanguratsuagoak atera daitezke Word dokumentu horietatik. Bi adibide:
Berrian bildutako Word dokumentuen sorta horretan, ez dago EAJ-renik, baina ez pentsatu Jeltzaleak besteak baino kuriosoago dabiltzanik. Beren webgune ofizialeko prentsa-ohar guztiak Word dokumentuak dira. Erantzunak#1. ELAkoak PDFrekin dabiltza, Josune Ariztondo, Word-ekinLuistxo Fernandez ¦ 2004-04-14 ¦ 10:38Zuzenketa: goian zerrendatutako dokumentuetan, bat ez dago Word formatuan, PDF era askoz serioago eta seguruagoan baizik: ELArena da hori. Bestalde, Nazio Eztabaidagunea ipurdia bistan uzteaz aparte, beste norbait ere molestatzeko, horra EAJ-PNV.com guneko azken prentsa-oharretik ateratako datu batzuk: gutxienez bi diskete eta hiru disko gogorren arrastoa badu prentsa ohar horrek. Horra arrasto horietako batzuk:
Europako Parlamenturako hauteskundeei buruzko erdarazko ohar batean aurkitu ditut datu horiek. Doako testu editore soil-soil batekin atera ditut neuk, ez dihardut Goardia Zibilaren material informatikoarekin. #2. Berriak kendu ditu Word dokumentuak bere azaletikSustatu ¦ 2004-04-14 ¦ 14:49Sustatuk albiste hau atera eta ordu gutxira, Berria-k kendu ditu jada DOC fitxategi horiek bere azaletik. PDF bihurtu eta gunearen atal berezi honetan utzi dituzte Aberri Eguneko manifestuak. #3. Norena da segurtasunaren ardura?ander ¦ 2004-04-14 ¦ 19:17Berriak, bere iturrien datuak gordetzea logikoa izanik, zuzena da eman duen urratsa. Bestalde, ez da serioa komunikabideen esku uztea segurtasunaren ardura. #4. Erridikulua egiten duten erakunde politikoenaLuistxo ¦ 2004-04-14 ¦ 22:26Nik uste dut Word bidez dokumentu politikoak banatzen dituzten erakunde horiena dela ardura. Ez bakarrik Berria-ra, alde guztietara horrela banatzen dutelako informazioa, erridikulua eginez poliziaren aurrean. #5. word ez bada zer erabili?Eneko ¦ 2004-04-15 ¦ 12:47Mesedez, esango zeniguke software librean zer erabiltzen den? Beno, software librearena ez dut asko kontrolatzen eta gura dudana da word-en ordez zerbait erabiltzea. #6. Testua erabiliLuistxo ¦ 2004-04-15 ¦ 13:04Sustatun idazteko erabili duzuna zure galdera egiteko, A-Z-raino, 28 letra, alfabetoko karaktereak: testua. #7. open office?Ander ¦ 2004-04-15 ¦ 14:54Ziurtasunez ezin dizut esan, ez bainaiz aditua craker eta hacker kontuetan. Librea diren eta hainbeste kritikarik jasan ez dituztenak badaude. Luistxori ez bezala, niri ere testuak formatuarekin gustatzen zaizkit, formatuaren bidez ere mezua adierazten (edo aberasten) baita nire ustez. #8. ii ¦ 2004-04-15 ¦ 12:48> Berriak, bere iturrien datuak gordetzea logikoa izanik, zuzena da eman duen urratsa. Bestalde, ez da serioa komunikabideen esku uztea segurtasunaren ardura. #9. Gatazkaren konponbiderako proposamenak, doc formatuanLuistxo ¦ 2004-04-15 ¦ 10:40Aberri Egunekoak PDF bihurtu dituzte, baina .doc formatuko beste dokumentu politiko asko dago Berriaren gunean, PSOErenak, EAJrenak, Elkarrirenak... Gatazkaren Konponbiderako Proposamenak atalean aurkitu daitezke. #11. Microsoft, ezer onik bai?PowerMac ¦ 2004-04-17 ¦ 12:59En fin, word dokumentu horiek irekitzen baduzu windows sistema eragilean zu ordenagailua biruses infektatu daitekeela, microsoft-ekoek ezer ez dute ondo egiten. #12. xenofobia zibernetikoa!!!a ¦ 2004-04-20 ¦ 19:37Ez naiz fuboleroa eta inoiz ez ditut futbolaren inguruko eztabaida gogorrak ulertu. Informatika zalea naizen aldetik maila bereko patetikotasuna ikusten diot wintel Vs mac sektarismoari. (Elurretan palilleroak eta barranderoena bezala) #13. Inkultura zibernetikoaHuggy Bear ¦ 2004-04-21 ¦ 13:26> Ez naiz fuboleroa eta inoiz ez ditut futbolaren inguruko eztabaida gogorrak ulertu. Informatika zalea naizen aldetik maila bereko patetikotasuna ikusten diot wintel Vs mac sektarismoari. (Elurretan palilleroak eta barranderoena bezala) Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|