|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Tivo: Etorkizuneko telebistaGari Araolaza - CS ¦ 2004-04-15 ¦ 17:43 ¦ bestelakoakAthletic-Real derbia telebistaz ikusten ari zara. 1-1-eko emaitza 89' minutuan eta Errealaren aurkako penaltia. Telefonoak jotzen du, urruneko agintean klik egin eta irudia izozten da. Telefonoari erantzun ondoren, berriz martxan jarri eta Riesgok ederki gelditu duela ikusi ahal izan duzu. Baina partidua zuzenean bazen, gelditu ahal izan duzu irudia? Hori egin daiteke Tivorekin. Etorkizuneko bideo grabagailua da Tivo. Tripak ireki ezkero ordenagailu baten antzeko zerbait ikusiko genuke, baina kanpoko itxura bideo edo DVD aparailu batena da. Ez du zintarik ez diskarik onartzen, eta dena disko gogor batetan gordetzen du, formatu digitalean, DVDak bezala. Zer egin daiteke Tivorekin?Aukera asko ditu, besteen artean:
Nola lor daiteke Tivo ?Oraingoz zerbitzua AEB-tan eta Erresuma Batuan bakarrik kontratatu daiteke, baina gauza guzti hauek bezala laster etorriko da gure artera.
Informazio guztia TIVO-ren webgunean demo eta guzti. |
Albiste gehiagobestelakoak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|