|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Hiztegia.net, hiztegi guztiak klik batean.Artez - ARTEZ Euskara Zerbitzua ¦ 2004-04-02 ¦ 08:50 ¦ bwebHiztegi guztiak webgune bakar batean, horixe da. Sarean dauden hiztegietarako bideak batu ditu ARTEZ Euskara Zerbitzuak gune honetan, hizkuntzarekin lan egiten dutenentzat eta euskaldun ororentzat gune erabilgarria izateko asmoz. Sarean dauden hiztegi eta Interneteko laguntza asko batu ditugu gune bakar batean, helburu argi eta praktiko batekin: kontsulta gune bakarra erabiltzea. Euskarazko hiztegi erabilienak eta hain ezagunak ez diren beste batzuetarako bideak jasotzen ditu hiztegia.net guneak: Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, Euskara-Katalana hiztegia, Euskara-Estoniera, Euskara-Okzitaniera, sinonimoenak... Klik bakarra egin beharko dugu hemendik aurrera hiztegi entziklopedikoetara eta gai zehatzei buruzko hiztegi eta glosarioetara heltzeko. Klik bakarra eta, gainera, batetik bestera erraz pasatu daiteke. Euskarazkoak bakarrik ez Euskarazko hiztegiez gain, oso erabilgarriak diren Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak ere baditugu hemen. Corpusak ere badu bere txokoa eta laburdura eta akronimoekin osatutako hiztegiez gain, toponimo eta esaera zaharren datu baseetarako bidea jaso dugu. Azkar eta erraz aurkitu ahal izango dugu bilatu nahi dugun hitz egokia. ARTEZ Euskara Zerbitzuak batu ditu denak. Erantzunak#1. Oso ideia ona!oixan ¦ 2004-04-02 ¦ 08:24Zegoen hutsune bat bete duzuela iruditzen zait. Hemendik aurrera badakigu nora jo. #2. Beste hiztegi bilduma batCodeSyntax ¦ 2004-04-02 ¦ 09:01Erabili.com Azpeitiko Euskara Patronatuaren webgunean ere badago hiztegi bilduma bat. #3. bikainapako ¦ 2004-04-02 ¦ 09:41laster-marketan hiztegien hainbat helbide gordeta nituen. Denak ezabatu eta hiztegia.net ipini dut. zorionak egileei. #4. Sareko Argian ere baiEider Alustiza ¦ 2004-04-02 ¦ 10:28 Sareko Argian ere badago: #5. Hiztegiak (edo edukiak, oro har) frame-en bidez erakustenLuistxo ¦ 2004-04-02 ¦ 10:44> Sareko Argian ere badago: #6. Re: Sareko Argian ere bairebeca ¦ 2004-09-27 ¦ 16:11> Hiztegi guztiak webgune bakar batean, horixe da. Sarean dauden hiztegietarako bideak batu ditu ARTEZ Euskara Zerbitzuak gune honetan, hizkuntzarekin lan egiten dutenentzat eta euskaldun ororentzat gune erabilgarria izateko asmoz. > Sareko Argian ere badago: > > http://www.argia.com/zerbitzuak/htdocs/euskara.htm > > Orri horretan lanerako baliabide ugari daude, gai askoren ingurukoak: > toponimia > kontsulta-lekuak > hiztegiak > erakundeak > liburutegiak > hizkuntza eta bere historia > ... #7. guzti guztiak...gorka e. ¦ 2004-04-03 ¦ 13:22 Lan txukuna eta osatua iruditzen zait, baina beharbada guzti guztiak ez dira ageri. Esaterako, www.eibarko-euskara.com gunean beste hiztegi bat jarri berri dute. Ziurrenera ez da bakarra izango. Dena dela, animoa egileei eta segi sarea arakatzen. #8. beste hiztegi batzukgorka e. ¦ 2004-04-14 ¦ 11:28http://www.crl-lhk.org/fr_hizt_e.htm (lan harremanen hiztegia) #9. Re: Hiztegia.net, hiztegi guztiak klik batean.Josu Lavin ¦ 2004-09-27 ¦ 17:26Ondoko leku honetan: Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
BWEBBWEB: Beste Webgune Euskaldun Bat. Albiste gehiagobweb gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|