Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Hiztegia.net, hiztegi guztiak klik batean.

Artez - ARTEZ Euskara Zerbitzua ¦ 2004-04-02 ¦ 08:50 ¦ BWEB

Hiztegi guztiak webgune bakar batean, horixe da. Sarean dauden hiztegietarako bideak batu ditu ARTEZ Euskara Zerbitzuak gune honetan, hizkuntzarekin lan egiten dutenentzat eta euskaldun ororentzat gune erabilgarria izateko asmoz.

Publizitatea

Sarean dauden hiztegi eta Interneteko laguntza asko batu ditugu gune bakar batean, helburu argi eta praktiko batekin: kontsulta gune bakarra erabiltzea.

Euskarazko hiztegi erabilienak eta hain ezagunak ez diren beste batzuetarako bideak jasotzen ditu hiztegia.net guneak: Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, Euskara-Katalana hiztegia, Euskara-Estoniera, Euskara-Okzitaniera, sinonimoenak...

Klik bakarra egin beharko dugu hemendik aurrera hiztegi entziklopedikoetara eta gai zehatzei buruzko hiztegi eta glosarioetara heltzeko. Klik bakarra eta, gainera, batetik bestera erraz pasatu daiteke.

Euskarazkoak bakarrik ez

Euskarazko hiztegiez gain, oso erabilgarriak diren Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak ere baditugu hemen.

Corpusak ere badu bere txokoa eta laburdura eta akronimoekin osatutako hiztegiez gain, toponimo eta esaera zaharren datu baseetarako bidea jaso dugu.

Azkar eta erraz aurkitu ahal izango dugu bilatu nahi dugun hitz egokia. ARTEZ Euskara Zerbitzuak batu ditu denak.

www.hiztegia.net

Erantzunak

#1. Oso ideia ona!

oixan ¦ 2004-04-02 ¦ 08:24

Zegoen hutsune bat bete duzuela iruditzen zait. Hemendik aurrera badakigu nora jo.

Ea orain eguneratua mantentzea lortzen duzuen!
Zorionak!

#2. Beste hiztegi bilduma bat

CodeSyntax ¦ 2004-04-02 ¦ 09:01

Erabili.com Azpeitiko Euskara Patronatuaren webgunean ere badago hiztegi bilduma bat.

#3. bikaina

pako ¦ 2004-04-02 ¦ 09:41

laster-marketan hiztegien hainbat helbide gordeta nituen. Denak ezabatu eta hiztegia.net ipini dut. zorionak egileei.

#4. Sareko Argian ere bai

Eider Alustiza ¦ 2004-04-02 ¦ 10:28

Sareko Argian ere badago:

http://www.argia.com/zerbitzuak/htdocs/euskara.htm

Orri horretan lanerako baliabide ugari daude, gai askoren ingurukoak:
toponimia
kontsulta-lekuak
hiztegiak
erakundeak
liburutegiak
hizkuntza eta bere historia
...

#5. Hiztegiak (edo edukiak, oro har) frame-en bidez erakusten

Luistxo ¦ 2004-04-02 ¦ 10:44

> Sareko Argian ere badago:
>

Lotura bilduma bat gehiago da hori. Baina Hiztegia.net eta Erabili.com-ekoa frameen bidezkoa da, eta ez da urratsik atzera egin behar hiztegi batetik bestera joateko. Erabili.com-en, bereziki, iframe-ak darabiltzate, eta hiztegi bakoitzaren leihoak bere URL propioa dauka.

Frame-en bidez beste batzuen edukiak norberaren gunearen barruan sartzea da lortzen dena. Hori beti zuzena ote den, ez daukat nik oso argi. Erabili.com-en diote baimena eskatu dietela hiztegi hoirien web-argitaratzaileei, eta lortu ere bai. Detaile inportantea da, nire iritziz.

#6. Re: Sareko Argian ere bai

rebeca ¦ 2004-09-27 ¦ 16:11

> Hiztegi guztiak webgune bakar batean, horixe da. Sarean dauden hiztegietarako bideak batu ditu ARTEZ Euskara Zerbitzuak gune honetan, hizkuntzarekin lan egiten dutenentzat eta euskaldun ororentzat gune erabilgarria izateko asmoz. > Sareko Argian ere badago: > > http://www.argia.com/zerbitzuak/htdocs/euskara.htm > > Orri horretan lanerako baliabide ugari daude, gai askoren ingurukoak: > toponimia > kontsulta-lekuak > hiztegiak > erakundeak > liburutegiak > hizkuntza eta bere historia > ...

#7. guzti guztiak...

gorka e. ¦ 2004-04-03 ¦ 13:22

Lan txukuna eta osatua iruditzen zait, baina beharbada guzti guztiak ez dira ageri. Esaterako, www.eibarko-euskara.com gunean beste hiztegi bat jarri berri dute. Ziurrenera ez da bakarra izango. Dena dela, animoa egileei eta segi sarea arakatzen.


> Hiztegi guztiak webgune bakar batean, horixe da. Sarean dauden hiztegietarako bideak batu ditu ARTEZ Euskara Zerbitzuak gune honetan, hizkuntzarekin lan egiten dutenentzat eta euskaldun ororentzat gune erabilgarria izateko asmoz.
> Sarean dauden hiztegi eta Interneteko laguntza asko batu ditugu gune bakar batean, helburu argi eta praktiko batekin: kontsulta gune bakarra erabiltzea.
>
> Euskarazko hiztegi erabilienak eta hain ezagunak ez diren beste batzuetarako bideak jasotzen ditu "hiztegia.net":http://www.hiztegia.net guneak: Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, Euskara-Katalana hiztegia, Euskara-Estoniera, Euskara-Okzitaniera, sinonimoenak...
>
> Klik bakarra egin beharko dugu hemendik aurrera hiztegi entziklopedikoetara eta gai zehatzei buruzko hiztegi eta glosarioetara heltzeko. Klik bakarra eta, gainera, batetik bestera erraz pasatu daiteke.
>
> **Euskarazkoak bakarrik ez**
>
> Euskarazko hiztegiez gain, oso erabilgarriak diren Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak ere baditugu hemen.
>
> Corpusak ere badu bere txokoa eta laburdura eta akronimoekin osatutako hiztegiez gain, toponimo eta esaera zaharren datu baseetarako bidea jaso dugu.
>
> Azkar eta erraz aurkitu ahal izango dugu bilatu nahi dugun hitz egokia. "ARTEZ Euskara Zerbitzuak":http://www.artez.net batu ditu denak.
>
> "www.hiztegia.net":http://www.hiztegia.net

#8. beste hiztegi batzuk

gorka e. ¦ 2004-04-14 ¦ 11:28

http://www.crl-lhk.org/fr_hizt_e.htm (lan harremanen hiztegia)

http://www.casalabores.com/castellano/hiztegia.htm (jostunen hiztegi txiki bat)

http://www.ome-aen.org/euskera/hiztegia/sarrera.htm (psikopatologiako hiztegia)

#9. Re: Hiztegia.net, hiztegi guztiak klik batean.

Josu Lavin ¦ 2004-09-27 ¦ 17:26

Ondoko leku honetan:

http://eu.wiktionary.org

60000 sarrera dituen hiztegi bat aurkitu ahal duzue. Hitz bakoitzaren ostean HARLUXET, ELHUYAR, SINONIMOAK, HIZTEGI BATUA estekak agertzen dira, zeinen gainean klik eginez hiztegi horietan dagokien sarreretara eramaten baitzaituzte.

Bestalde,

http://euskara.swiki.net

lekuan euskara-gaztelania hiztegi bat argitaratzen ari naiz. Erabiltzaileek berek aldaketak, itzulpen berriak eta egin ditzakete on-line, zeren edukina editatu eta gorde ahal baita.

Hiztegi hauen egilea Josu Lavin da.

Adeitsuki

Josu Lavin
**********

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak