|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Euskal prentsa diseinuaren gau handia VienanLeire Kortabarria - Vienatik ¦ 2004-03-30 ¦ 08:55 ¦ KulturaWinner's Dinner, Irabazleen Afaria, benetan hala izan zen Goienkariarendako. "Irakurterraza", "begirako oso erosoa eta gustagarria", "bikain antolatua", "aldizkari aparta"... horra hor Debagoieneko astekariari eta, zehazki esateko, bere diseinuaren sortzaileari, Goio Aranari, European Press Awards lehiaketako antolatzaileek eskainitako hitzak. Goio Arana diseinatzaile arrasatearrak Europako ondoen diseinatutako lekuko aldizkariari dagokion saria jaso zuen, 300 laguneko publiko baten aurrean. Ondoren, txalo zaparrada. Gau benetan gogoangarria izan zen euskal prentsarendako eta, batez ere, tokian tokiko aldizkariondako. Goienkaria halako aldizkari txikia izanda, Europako handienekin orpoz orpo egon zen, merezimendu osoz: Corriere della Sera edo Sunday Tribune bezalako aldizkariak izan ziren sarituen artean. Goienako langileak eseritako mahaitik gaueko bost irabazleetariko hiru altxatu ziren. Izan ere, Goienakoak Estatuko beste ordezkariekin eseri ziren, eta beste bik sari nagusi bana irabazi zuten. Antolatzaileek, aurkezpenean, horixe nabarmendu zuten: "Iberiar Penintsula aurkikunde ederra izan da guretzat. Eta guztiok animatzen zaituztegu hara joan eta bertan egiten duten prentsa ezin hobea ezagutu dezazuen. Gu bezala, zuek ere harrituta geratuko zarete". Gau pasa atsegina Vienarrek berriro erakutsi zuten harrera onerako duten gaitasuna. Gau pasa zortzietan hasi zen, germaniar puntualitatearekin. Afari vienarraz gozatzen genuen bitartean, euskaldun kutsuko musikagile batek gozatu zigun entzumena: Jorge Uliarte Vienako orkestra txikiaren zuzendaria. Hainbat vals zuzendu zituen maisuki. Hasieran, Estatuko "lagunok" agurtu zituen Uliartek. Erantzuna, txalo zaparrada gure mahaitik, eta "bravo" asko. Gero, gure mahaira hurreratu eta berriketan egon zen gurekin. Argentinarra, euskalduna eta austriarra dela esan zigun; austriarra, hemen ezkonduta delako eta hemen bizi eta lan egiten duelako. Horrez gain, gaua aurrera joan ahala, jendea gero eta irekiago azaldu zen eta hainbat argazki atera genituen,Goio Arana protagonista zela. Europako egunkari eta aldizkari onenetariko arduradunek entzun zuten Goienkariaren eta bere diseinatzailearen izena, eta ziur gogoan izango dutela luzaroan. Gaur, martitzena, Goio Aranak bere hitzaldia egingo du lagun horien guztien aurrean, azaltzeko Goienkariaren diseinuaren giltzak. Horrenbestez, Vienari agur esango diogu Goienakook, gure aldizkariaren ibilbidean bere zeinua utzi duen hiri horri. Erantzunak#1. Gustura irakurriko nuke Goioren hitzaldiamaite ¦ 2004-03-30 ¦ 09:27Lehenik eta behin Zorionak Goiori. Ze gustora joango nintzateke oraintxe bertan Vienara bere hitzaldia entzutera. Eta bide batez pare bat egun pasatuko nituzke Viena ezagutzen. Huuuumm! Baina ezinezkoa zaidanez, posible al da Goiok han esango duena hemen argitaratzea? Mila esker aldez aurretik. #2. Irudi askorekin egindako aurkezpena eraman duIban Arantzabal ¦ 2004-03-30 ¦ 09:53Badakit dena oso prestatua eraman duela Goiok. Eraman ditu pantailak prestatuta, ingelesez. Irudi askoko pantailak dira eta hori hitzez jartzea... azaltzekotan zena da Goienkariaren formatoa atalez atal adibide pila batekin: Erabili dituen pantoneak, kolore paletak, letra tipoak, azala egiteko irizpideak, kultura orrialderako egindako azalak... Ia ondo-ondo ateratzen den dena. #3. Goienkarian, aste honetan bertanLeire Kortabarria ¦ 2004-03-30 ¦ 11:26Kaixo,Maite: #4. Sustatuzale guztiak Arrasatera bidaian Goienkaria erosteraKike ¦ 2004-03-30 ¦ 11:41> Goienka2ak, hortaz, hantxe irakurri ahal izango dituzu nondik-norako gehienak. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|