|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Richard Stallman Euskal Herrian; hura ikusteko, 120 euroSustatu - Sustatu ¦ 2004-03-26 ¦ 10:50 ¦ kulturaDatorren apirilaren 23an hasi eta 30era arte Ciber@RT Bilbao 2004 egingo da. Txostenez osatutako hitzaldi saio bat ere izango da, 26tik 29ra, eta 26an, hain zuzen, Richard Stallman izango da hizlari Bilbon, GNU mugimenduaren sortzailea, software librearen munduko guru, bultzatzaile eta filosofo nagusia. Hala ere, Kongresu osorako eman behar omen da izena, eta ez da merkea: 120 euro (60 ikasleentzat). Ciber@RT Bilbao 2004 jarduera ugari batzen dituen diziplina askotariko jaialdia da. Bitarteko berriekin eta berrientzat sortutako 150 artelanen erakusketa egingo da. Lanok ataletan bananduta egongo dira: Net-Art (Artea Sarean), Animazioa, Flashez egindako Animazioak edo Minimazioak, Multimedia Proiektuak eta Instalazio Interaktiboak. Erakusketa hori Ensantxeko Merkatuan egingo da, Bilbon. Informazio gehiago duzue webgunean, baina adi:
Nazioarteko Kongresua Euskalduna JauregianApirilaren 26an hasi eta 29ra bitartean Nazioarteko II. Ciber@RT Kongresua egingo dute Bilboko Euskalduna Jauregian. Leloa izango da "Nonahiko Identitaterako Erronkak". Lau egun iraungo ditu kongresuak eta zortzi saiotan banatuko da. Lehen hiru egunetan Ciber@RT Bilbaok proposaturiko sei gaietaz arituko dira. Saio bakoitza hitzaldi magistral batekin hasiko da. Kongresuari hasiera emateko Richard Stallman izango da. Software librearen mugimenduan liderrik baldin bada, horixe da Richard Stallman. Erreferentziak: Hitzaldi magistral horiekin batera batzorde batek aukeratuko dituen beste hitzaldi batzuk egongo dira. Batzorde hori nazioarte mailako zientifikoez osaturik egongo da. Laugarren egun osoa, Roy Ascott-ek zuzenduriko Planetary Collegium izeneko ikerlari eta artista taldeari (19 guztira) zuzendua egongo da. Hitzaldi magistralen berri Sustatuko hitzorduetan. Kongresurako matrikula kopurua mugatua daKongresuan parte hartuko dutenentzako izen ematearen kuota 120 eurokoa izango da eta 60 eurokoa berriz ikasleentzat. Aipatu kuotak Ciber@RT Bilbao 2004ren jarduera guztietan parte hartzea bermatzen du. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleentzako libreki aukeratutako kredituen balioa izango du kongresuan parte hartzeak. Kongresuan parte hartzeko kopurua mugatua omen da, beraz, eskaera lehen bait lehen egitea eskatzen dute. Bederatzi urte arte digitala erakustenBi urtetik behin ospatzen da Ciber@RT Bilbao Jaialdia. 1995ean egin zuten lehenengoa eta harrezkero jaialdiaren helburu nagusia izan da bitarteko digitalak erabiliz egindako ekoizpen artistikoa aztertu eta erakustea. Era berean, gizartean teknologia berriak sartzeak eragiten dituen aldaketen inguruan hausnarketa egin nahi dute. Erantzunak#2. Stallman ikusteko pagatu beharra!Imamon ¦ 2004-03-27 ¦ 01:29GNU mugimenduaren sortzailea, software librearen munduko bultzatzaile, Free Software Foundation (FSF)-eko sortzailea ikusteko pagatu beharra eta gainera kopurua mugatua... Oso ondo... Zelaiari hesiak jarri! #3. Stallman-ekin egoteko aukera denok izango duguTxopi ¦ 2004-03-28 ¦ 21:19Albiste horetan ez aipatu arren, Richad Stallman Euskal Herrian dagoela aprobetxatuz, Deustuko Unibertsitatean eta Leioako Udondo Gaztetxean ere egongo da, bertako e-Ghost eta Metabolik hacker taldeekin hain zuzen. Nik uste leku bakoitzean gai desberdinak jorratuko dituela, baina berarekin egoteko aukera guztiok izango dugu, ekitaldi horiek dohakoak izango bait dira. #4. Noiz egongo da Leioan?Nineu ¦ 2004-03-30 ¦ 10:16Mesedez, esan al diguzu noiz egongo den Leioako gaztetxean? #5. Leioan egun bereko gaueanTxopi ¦ 2004-04-01 ¦ 13:29Aupa Nineu:
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|