|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Andolin Eguzkitza euskaltzain eta idazlea hil dasustatu - sustatu ¦ 2004-03-24 ¦ 10:15 ¦ hizkuntzaSanturtzin jaio zen Andolin Eguzkitza 1953ko abenduaren 6an. EHUko irakaslea zen Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean. Eta Euskaltzaindiako kide ere bazen 2001eko martxoaren 30etik. Duela hilabete gutxi Hizkuntzalaritza katedradun egin zuten. Bihotzekoak jota hil omen da, konfirmatu ez den arren. Euskaltzaina, idazlea eta itzultzailea. Santurtzi jaioa 1953ko abenduaren 6an. Euskaltzaindiaren euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991n eta euskaltzain oso 2001ean; Luis Villasanteren lekua hartu zuen. 1986 urtetik Euskaltzaindiako kolaboratzaile zen; Gramatikaren komisioan jardun zuen, besteak beste. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatikako hainbat liburukinen egilekide izan da. Espainiako Gorteetarako azken hauteskundeetan Aralar-Zutik koalizioaren senaturako Bizkaiko zerrendan joan zen Eguzkitza. Ibilbide luzea Bere kabuz hasi zen euskara ikasten, 15 urte inguru zituenean. Deustoko Unibertsitatean Filologia Erromantikoa ikasi zuen; 1975 urtean lizentziatu zen. Gero, Salamancara joan zen ikasketei jarraipena ematera. Bertan, Koldo Mitxelenaren ikasle izan zen. Alemanian bizi izan zituen urte batzuk eta alemana ikasi zuen. Gero, Estatu Batuetara joan zen, eta bi urtetan, hizkuntzalaritza orokorrean magistergoa egin zuen Iowako unibertsitatean (1980). Kaliforniako unibertsitatean (UCLA) landu zuen tesia lau urtetan zehar. Chomsky-ren ikasle Carlos Otero izan zen Eguzkitzaren tesi zuzendari. Deustoko unibertsitatean klaseak eman zituen. Baina, gero, EHUko Euskal Filologia Fakultatean hasi zen klaseak ematen. Euskal Idazleen Elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide izan zen 1995-1997 urte bitartean. 1997 urtean Euskal Idazleen Elkarteko presidente izendatu zuten. Kargu hori mantendu zuen 2002 arte. Gainera, Euskararen Aholku-batzordearen kide izan zen 1997tik 2002rarte. Hizkuntzalaritzaren gainean hainbat liburu eta artikulu argitaratu zituen. Lan literarioak
Erantzunak#2. Euskal Herriaren eta euskararen defendatzaileaJon Urliz ¦ 2004-03-24 ¦ 10:41Zabalik -en irakurria: Euskal HerriazBeldur barik esaten dut. Espero dut, inoiz Europaren barruan, euskaldunok gure estatua edukitzea, konponbide bakarra dela uste dudalako. Ez da inoren kontrako gorrotoagatik, neure burua internazionalistatzat baitaukat. Denboraren poderioz naturaltasunez etorriko da, espero dezagun indarkeria bera ere behingoz amaitzea. Euskal Munduan lehen bataioa: Gogoan dut 1970ean, 16 urterekin, Aresti, Kintana eta haren emaztearekin Zuberoara autoz egin genuena, liburu baten aurkezpenera. Muga pasatu genuen eta Aresti Gora Euskadika hasi zen, elkarri euskara ikasten nola hasi ginen kontatzen... Euskal munduan nire bataioa izan zen bidaia hura! #3. Jende zuhurren artean afaldu naiz bartIrakurzalea ¦ 2004-03-24 ¦ 10:55Maite zuen bai Euskal Herria, honela dio Mila urte igaro, eta ura bere bidean liburuko poema batean. 1993koa da. JENDE ZUHURREN ARTEAN AFALDU NAIZ BART Dana emon bear jako Jende zuhurrez inguratua afaldu naiz bart. Horregatik, Jauna, Euskal Herriko lur sagaratuaren seme errumesa, Massachusetts-eko Cambridge-n #4. Agur egitean maitasunezM.K. ¦ 2004-03-24 ¦ 11:20Andolin Eguzkitzaren beste poema bat: #5. Andolin abeslarimarkos zapiain ¦ 2004-03-24 ¦ 10:48
#6. Bilboko kaleetan, literaturzale amorratuapatxi gaztelumendi ¦ 2004-03-24 ¦ 11:57Euskaltzaina, irakaslea, idazlea........ nahi duzuena; ni Andolin kalean ezagutu dutenetakoa naiz. Bilboko kaleetan, alde zaharrean batez ere, poesia errezitaldietan, liburu aurkezpenetan. Likinianora beti agertzen zen, idazle eta irakurle artean egotea oso gustuko zuen, hori pentsatzen dut orain. Liburu aurkezpen eta hitzaldi ederrak egin izan dira han, eta ostean tragoxka bat hartzen genuen ia beti, Jaunak tabernan, edo K2n, eta Andolin beti berba egiteko pronto. Kalderapekoko Literatur Jazzean, beti aurreko lerroetan jezartzen zen, eta poetek irakurritako poemak, liburutik irakurtzeko ahalegin izugarria egiten zuen. Berak ere errezitatu zuen bertan, zelan ez! baina entzule bezala gogoratzen dut batez ere. Entzule, eta elkarrizketarako beti pronto. Gogoan dut adibidez, Juanra Madariagak bere azken liburua irakurri zuenean, jota egongo da orain Juanra, baina niri irudi hori buruan geratu zait. Gogoan dut ere, Agur, Euzkadi liburuaren aurkezpena. Juan Luis Zabalak, bazekien Andolini asko gustatuko litzaiokela, eta horrela aitortu zigun ostean, aurkezpenaren ostean, zuritoak hartzen ari genila. Nik Andolin Eguskitza hori gordeko dut gogoan. Likinianora noanean, Kalderapekora noanean, liburu bat Bilbon aurkezten den bakoitzean. #10. Konplizitate handiaMiren Azkarate ¦ 2004-03-24 ¦ 12:08Miren Azkaratek Euskadi Irratian: Aspaldiko adiskidea. Deustuko ikasle izan ginen biok. Deuston irakasle... Ameriketa aldean ere batera… Modu askotako konplizidadea nuen Andolinekin. Bidearen zati bat batera egina. #13. Bilboko auzokideaPatxi Lurra ¦ 2004-03-24 ¦ 18:36Neure etxetik gertu-gertu bizi zan Andolin. Neuk be askotan ikusi dot kalean, beraz. Erdi presaka, liburuak edo paperak eskuetan, jenteari begira oinez zihoan bitartean... Emoten eban gertatzen danaren detaile guzti-guztiak harrapatu nahian ebilela. Orain dala hilabete batzuk, Kafe Antzokian zapatisten altxamenduaren 10. urteurreneko jaian be hor egoan, eszenatokiaren oinean, jenteari begira, detaile txikiena be galdu barik. Saltsa guztietan: Elkarriko ekitaldietan, manifestazinoetan, ikastolen aldeko jaietan... #14. Idazle eta lagun sentiberaGari Berasaluze ¦ 2004-03-24 ¦ 18:42Liburuak eta lagunak benetan maite zituen adiskidea zen Andolin. Harekin lasai geratu behar zen hizketan. Ez zuen presarik onartzen. Sonia Gonzalezen nobelaren aurkezpenean ikusi nuen azken aldiz, Bilbao La Viejako Pirata tabernan. Aspaldi. Patxi Gaztelumendik idatzi duen bezala, tabernetan ikusi ahal zen laguna baitzen Andolin. Ezohiko irakasle edota euskaltzaina. Frankfurteko gauetan gogoratzen dut nik. Eta Galeuscako parrandetan. Eta Txalapartako idazleen bazkarietan, Uxuen, Nafarroan. Ez omen zuen aukera askorik izaten idazleekin solasean aritzeko, eta ahal zituen guztiak aprobetxatzen zituen: liburu aurkezpenak, irakurraldiak, bilkurak... Han agertzen zen beti, batean ala bestean. #15. bigarren formamarkos zapiain ¦ 2004-03-24 ¦ 19:44
#16. Dolua eta minaInes Intxausti ¦ 2004-03-25 ¦ 10:50Ba al dakizue non den hileta, noiz et zer ordutan?. Doluminak sendiari eta lagunei. #17. Bihar izango dasagu ¦ 2004-03-25 ¦ 12:40> > Ba al dakizue non den hileta, noiz et zer ordutan?. Doluminak sendiari eta lagunei. #18. Mila esker Andolinen senitartekoen partezjoseba felix tobar-arbulu ¦ 2004-03-25 ¦ 13:20Mila esker Andolinen senitartekoen partez #19. ANDOLIN EGUZKITZA BILBAO. BEHEAN BEGOBeatriz Fernández Fernández ¦ 2004-04-05 ¦ 10:49Ohera joateko ordua heldu zaio diozu sarean lagunek eskegi duten poeman. Egun oso bat lanean eman eta gero. Eta halaxe igaro zenuen joan bezpera. Egun oso bat lanean. Eskolatik bulegora, esku artean generabilen ikerketa-proiektuaren xehetasunak idaztera. Bulegotik batzarrera, zer irakatsi nork irakatsi eztabaidatzera. Batzarretik irten ginenerako, ordu erdi bat baino ez mokadu bat jateko, eskolara bidean atzera ere. Entsalada zuk, platerean, beti bezain dotore; otarteko bana, berriz, guk, baldarrago. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|