Itzuli artikulura  Itzuli orri nagusira  Bidali hau  Inprimatu

Bilatzaileen gerran Google eta Yahoo

2004-02-20 ¦ 09:16 ¦ Luistxo Fernandez ¦ indymedia Euskal Herria ((i)) ¦  Internet

Atzo, hain zuzen, burutu zen Yahoo eta Google-ren arteko dibortzioa. Gauza jakina zen lehendik ere, Yahoo-k Google-ren bilaketak erabiltzeari utzi behar ziola. Horretarako erosi baitzuten Yahook Inktomi eta Overture enpresen teknologia. Bada, dagoeneko Yahoo.com matrize amerikarrean egindako bilaketetan, bere motore propio berria darabil Yahook, ez Googlerena.

Informazio apur bat, Slashdot-en

Honekin bilatzaileen benetako gerra hasiko dela diote batzuek. Bereziki aurten aurrerago Microsoft-ek bere bilatzaile berria botatzen duenean sarera.

Emaitzak konparatzeko, bi bilaketa Yahoon eta Google-n. Batetik Google Euskal Herria eta bestetik Javier Etxebeste Yahoo bilatu ditugu batean eta bestean.