|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Google Euskal Herria sortu daPatxi Gaztelumendi - indymedia Euskal Herria ((i)) ¦ 2004-02-19 ¦ 11:00 ¦ InternetGoogle bilatzaileak, euskaraz aritzen ginenoi google.ES zerbitzaria erabiltzera behartu izan gaitu. Bukatu da, Internauta batek, euskaldunontzako google berri bat sortu du, Google Euskal Herria. Google Euskal Herria euskarazko google guztia baliatuta. Eta badabil, zergatik ez da ibiliko ba? Aurretik Galizako google bilatzailea galizieraz egokitu eta orain Euskal Herrikoa oparitu digu. Indymedia Euskal Herrian albistea ekarri, eta euskarara ekarri dugu. Poztekoa ezta? Euskaldunok egiteko gai izan ez garena, solidario batek egin du. Baina, orain guri erabiltzea dagokigu. Motore bera dauka oinarrian, interfazea euskaldunok erabiltzen genuena, aldatu den bakarra helbidea da. Faboritoetan sartzen badugu ondo baino hobeto erabili ahal izango dugu. Zer deritzozu? Erantzunak#1. Ba al dabil?Eñaut ¦ 2004-02-19 ¦ 11:43Nire ordenatan behintzat ez, ez dabil. #2. Niri ere ez dabilkitzax ¦ 2004-02-19 ¦ 12:16Niri ere ez dabilkit edo zerbitzaria infinituki geldoa da. #3. Nirean badabilImanol ¦ 2004-02-19 ¦ 13:23> Niri ere ez dabilkit edo zerbitzaria infinituki geldoa da. #4. BadabilkitInternete ¦ 2004-02-19 ¦ 13:32Ba nik orain klikatu dut enlazea eta primeran dabilkit. Kuriositate bat daukat hau legala da?barka nire ez jakintasuna holako gaien gainean. #5. helbide barra?Josu Amezaga ¦ 2004-02-19 ¦ 14:41Nirean ibili badabil. Baina aurkitutako orrialde batean klik egitean, Internet Explorerreko helbide barran ez zait agertzen irekitako orrialdearen helbidea, euskarazko google-rena baizik. #6. Google Euskal Herria ala Google EH?Anboto ¦ 2004-02-19 ¦ 15:33Zorionez, Euskal Herria zabalagoa da EH edo enparauak baino, askozaz zabalago. Beti lez, euskararen aitzakiatan sartu nahi digute Euskal Herriaren irudi bakar eta omnipresentea (goiko ikurtxoa, euskal banderaren eskuinean). Hori bai, euskara gora eta euskara behera, baina Azkenak (azken berriak? azken albisteak? azken...?) atalean sakatu ezkero, Gara egunkarira, gaztelera lasaian. Halakoei, Egunkaria-k balio die bakar-bakarrik itxi zutenean protesta egiteko. Hortik aurrera, ez dute ez Berria ez zaharra behar. #7. TarariK te vi ¦ 2004-02-20 ¦ 10:32Bi hitzetan..... vete a cagar!! #9. ¡¡¡ziripote ¦ 2004-02-20 ¦ 19:36> Flipantea zeure iruzkin landua, benetan, maisulana! #10. ppzale ala penavzale?gora EH ¦ 2004-02-20 ¦ 23:38Egia esateko , idatzi duzuna irakurrik guztiz flipauta geratu naz , nola esan dezake hainbeste txorakeri pertsona batek informazio objetibo bat erabiliz? #11. mehatxuka, gaineranineu ¦ 2004-02-26 ¦ 15:50
#12. mehatxuka, gaineranineu ¦ 2004-02-26 ¦ 15:51
#13. GoogleCat katalanezSustatu ¦ 2004-02-19 ¦ 15:39Antzeko zerbitzua eskaintzen du GoogleCat webguneak katalanez. #14. Minorien googleAitor ¦ 2004-02-20 ¦ 08:53banderitak hemen eta banderitak han. Hori ez da google Euskal Herria. Hori da Euskal Herriko minoria baten webgunea orain momentuan. Ni ez nago ados horrelakoak jartzearekin. Eta gutxiago euskararen izenean. #15. banderitazJoseba Barrenetxea ¦ 2004-02-26 ¦ 23:19Banderitak ez, lagun. #16. Bilatzaileen gerran Google eta YahooLuistxo Fernandez ¦ 2004-02-20 ¦ 09:16Atzo, hain zuzen, burutu zen Yahoo eta Google-ren arteko dibortzioa. Gauza jakina zen lehendik ere, Yahoo-k Google-ren bilaketak erabiltzeari utzi behar ziola. Horretarako erosi baitzuten Yahook Inktomi eta Overture enpresen teknologia. Bada, dagoeneko Yahoo.com matrize amerikarrean egindako bilaketetan, bere motore propio berria darabil Yahook, ez Googlerena. Informazio apur bat, Slashdot-en Honekin bilatzaileen benetako gerra hasiko dela diote batzuek. Bereziki aurten aurrerago Microsoft-ek bere bilatzaile berria botatzen duenean sarera. Emaitzak konparatzeko, bi bilaketa Yahoon eta Google-n. Batetik Google Euskal Herria eta bestetik Javier Etxebeste Yahoo bilatu ditugu batean eta bestean. #17. Eta zer moduz Google Euskal Herria JEL?Joxe Aranzabal ¦ 2004-02-20 ¦ 10:36Zer esango zenukete boluntario batek, bere borondaterik onenarekin egingo balu Indymediako lagunak egin duena (Google Euskal Herria jarri, ikurriña eta guzti), baina mapa horren ordez, JEL idatzi izan balu, hau da, Jaungoikoa eta Lege Zarra? Nik esango nuke gauzak nahasten ari dela. Bada, mapa hori txertatzearekin betera, gauza bera egin du Indymediako solidarioak: nahastu euskara eta aukera politiko bat. Urtebete joan da Egunkaria itxi zutenetik, baina, antza denez, zenbait gauza kosta egiten zaigu ikastea, besteak beste euskarari ez zaiola komeni matrikularik. Besarkada handi bat Iñaki Uriari, eta Egunkariko lagunei. #18. zein aukera politiko?patxi gaztelumendi ¦ 2004-02-20 ¦ 11:11p>Baina zertaz ari gara? #19. aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaiiiiii!!!!!ama ¦ 2004-02-20 ¦ 11:58Zu bai zu olentzero ederra. #20. no commentolentzaro ¦ 2004-02-20 ¦ 12:44Maila horretara ezin da jeitsi eztabaida. #21. perfekto!errores betea ¦ 2004-02-20 ¦ 12:45 Inork behardu al dio inori horra sartzen? Zure gustukoa ez bada, ez erabili eta kitto. #22. berria ezarri dumanex ¦ 2004-02-23 ¦ 15:45To! So egin dut eta Berria ezarri du lotura gisa. Oso ongi ! Baina Gara ezartzea ere ez zegoen gaizki.... #23. Ez markatu euskaraJoxe Aranzabal ¦ 2004-02-20 ¦ 12:52> Baina hor goaz, euskal Internauta orojakileak, mutilmediak, egurra ematera. Ez dakit zertara datozen adjektiboak, Patxi. Nik estimatzen diot solidario horri egindako ahalegina, baina uste dut ez duela asmatu soluzioan, JEL ipiniko lukeenak asmatuko ez lukeen moduan. > Kezka sortzen zait hala ere, zein aukera politiko den hori? Aukera politiko erabili dut, baina zehatzagoa izango zen esatea ez nahasteko euskara, beronekin zerikusirik ez duten arazoekin. > Olentzeroa jarri ohi du sustatuk gabon sasoian, esparru zabalagoa al du politikoki Olentzerok, presoen euskal herriratzeak baino? Zertarako nahastu sagarrak eta legarrak? > Horrek erakusten du, guk geurea sortu dezakegula. Euskaldunok badugula sarean autodeterminatzeko aukerarik. Ados. Baina zerbait gustatzen ez zaizunean, izan dezazula hori esateko eskubidea. Besarkada bat. #24. Google.es, zergatik?Anboto ¦ 2004-02-22 ¦ 16:44> "Google.ES:http://www.google.es/ > erabiltzera behartu gaituztenoi, beste aukera bat izateko sortu dela dirudi. Eta nork esan du Google.es erabili behar dugunik? Hara, erraza da Google euskara-ra joatea:
Zein aukera politiko den hori? PNV? EA? HB? Aralar? Zutik? AB? Batzarre? EB? Batere ez, edo denak batera. Bide batez, nire lehen mezuari halako erantzun burutsuak bidali dituzten borrokalari bipilei eskerrak eman nahi dizkiet, eman dizkidaten "argumentuek" nik uste baino gorago utzi baitute nire iritzia. Esker mila, adiskideok! #25. nola egin errazago topatzeko?zakarias aiztierdi ¦ 2004-02-23 ¦ 12:22Bat nator zurekin. Gogoko ez duenak ez dezala erabili, eta kitto. #26. Google JEL ondo, eta ekimen hau, hobetoLuistxo Fernandez ¦ 2004-02-21 ¦ 11:07Uste dut zu zaudela pixka bat nahastuta, Joxe. #27. Google Euskal Herria berriroJoxe Aranzabal ¦ 2004-02-21 ¦ 12:10> Indymediako solidario bat da autorea? #28. Beste presuntzio batMartin ¦ 2004-02-21 ¦ 19:26> Beste presuntzio bat ere egiten duzu: ezker abertzaleko ikuspegiz egin du egin duena. #29. Eta Google Euskara zer?E-pitokeria ¦ 2004-02-20 ¦ 23:40Lehendik ere Google euskaraz badago, aski da gure nabigatzailearen hizkuntza Euskara dela erratea eta google.com euskaraz arituko zaigu...... Internet Explorer eta Mozillan oso errex egiten al da hau. #30. Beste GoogleJon Ander ¦ 2004-02-22 ¦ 13:11Eta Dirsonek berri hau argitaratu du: Google Euskalherria-z gainera, "Google Vlaanderen", "Google Paisos Catalanes", "Google Galiza" ta "Google Brezhoneg" daude. #31. Google eta xirikaXirika ¦ 2004-02-23 ¦ 17:05 Nik ez dakit google-ri buruz zer esan, baina dakidana da joan den astean bi testu bidali genituela sustatura eta ez zirela agertu. Ez dugu ulertzen zergatik. Guk Xirika gazteon kazetak foroa zabaldu duela besterik ez genuen esan nahi. Xirika.com helbidean dago foroa eta nahi duenak ikusgai dauka. Ea hau behintzat publikatzen duzuen. Mila esker #32. xirika.com-en ikusten denaLuistxo ¦ 2004-02-24 ¦ 08:47xirika.com: #33. HarrapazakJoxin ¦ 2004-02-24 ¦ 11:16Ez zarete lehenak, eta ezta azkenak ere. Sustatuko moderatzaileek berriak argitaratzeko erabiltzen dituzten irizpidek ez ditut ulertzen! Niri ere berri batzuk ez zizkidaten argitaratu, izen abizenak behar zituztela zioten, eta asko dira hemen izen abizenik ez, eta ezizena erabiltzen dutenak. Irizpideak denontzako ez badira, fenomeno gabiltza! #34. BerdinHonakoa bigarren mezua da ¦ 2004-02-24 ¦ 16:11Batzuetan pasatzen da #35. Google euskaldun gehiago: bilatzaile.com eta bilatu.netLuistxo Fernandez ¦ 2004-02-24 ¦ 09:07Google-n euskaraz bilatzeko beste aukera bat, bi domeinutan aukeran, eta euskal itxura beharbada ez horren politikoarekin (batzuen gustoarentzat, diot nik).
#36. Google.es-en aburuz Euskal Herria Espainia daTxelu ¦ 2004-02-25 ¦ 11:32Eskerrik asko Google.eu.kz-koei, bazen garaia. #37. Noizko google.eh?Joseba Barrenetxea ¦ 2004-02-26 ¦ 10:31Niri behintzat, http://www.google.eu.kz/ helbidean egindako saioa pixkat lotsagabea iruditzen zait, zeratara dator orria sinatzea? #38. Tarragonan bizi da Torroipatxiku ¦ 2004-02-26 ¦ 12:54Torroik lan bat egin du eta sinatu egin du, batez be, jendea beragaz harremanetan jarri dadin. Ez besterik. #39. Torroi eta GoogleJoseba Barrenetxea ¦ 2004-02-26 ¦ 13:54> Torroik lan bat egin du eta sinatu egin du, batez be, jendea beragaz harremanetan jarri dadin. Ez besterik. #40. ... eta Altavista?Joseba Barrenetxea ¦ 2004-02-26 ¦ 13:32Aspaldian bazegoen Altavistaren euskarazko bertsioa (http://es-eu.altavista.com/). Egun desagertua da. Norbaitek ba al daki zergatik? #41. GoogleCAT.comGoogleCAT.com ¦ 2004-02-29 ¦ 15:28Llengües minoritaries a GOOGLE: Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoInternet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|