Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Google Euskal Herria sortu da
Patxi Gaztelumendi ¦ indymedia Euskal Herria ((i)) ¦ 2004-02-19 ¦ 11:00 ¦ Internet
Google bilatzaileak, euskaraz aritzen ginenoi google.ES zerbitzaria erabiltzera behartu izan gaitu. Bukatu da, Internauta batek, euskaldunontzako google berri bat sortu du, Google Euskal Herria.
Google Euskal Herria euskarazko google guztia baliatuta. Eta badabil, zergatik ez da ibiliko ba?
Aurretik Galizako google bilatzailea galizieraz egokitu eta orain Euskal Herrikoa oparitu digu. Indymedia Euskal Herrian albistea ekarri, eta euskarara ekarri dugu. Poztekoa ezta?
Euskaldunok egiteko gai izan ez garena, solidario batek egin du. Baina, orain guri erabiltzea dagokigu.
Motore bera dauka oinarrian, interfazea euskaldunok erabiltzen genuena, aldatu den bakarra helbidea da. Faboritoetan sartzen badugu ondo baino hobeto erabili ahal izango dugu.
Zer deritzozu?
Erantzunak
Ba al dabil?
Eñaut ¦ 2004-02-19 ¦ 11:43
Nire ordenatan behintzat ez, ez dabil.
Pazientzia, pazientzia...Erantzun honi
Niri ere ez dabilkit
zax ¦ 2004-02-19 ¦ 12:16
Niri ere ez dabilkit edo zerbitzaria infinituki geldoa da.
Erantzun honi
Nirean badabil
Imanol ¦ 2004-02-19 ¦ 13:23
> Niri ere ez dabilkit edo zerbitzaria infinituki geldoa da.
Erantzun honi
Badabilkit
Internete ¦ 2004-02-19 ¦ 13:32
Ba nik orain klikatu dut enlazea eta primeran dabilkit. Kuriositate bat daukat hau legala da?barka nire ez jakintasuna holako gaien gainean.
Erantzun honi
helbide barra?
Josu Amezaga ¦ 2004-02-19 ¦ 14:41
Nirean ibili badabil. Baina aurkitutako orrialde batean klik egitean, Internet Explorerreko helbide barran ez zait agertzen irekitako orrialdearen helbidea, euskarazko google-rena baizik.
Arazoa nirea ote, ala bilatzailearena?Erantzun honi
Google Euskal Herria ala Google EH?
Anboto ¦ 2004-02-19 ¦ 15:33
Zorionez, Euskal Herria zabalagoa da EH edo enparauak baino, askozaz zabalago. Beti lez, euskararen aitzakiatan sartu nahi digute Euskal Herriaren irudi bakar eta omnipresentea (goiko ikurtxoa, euskal banderaren eskuinean). Hori bai, euskara gora eta euskara behera, baina Azkenak (azken berriak? azken albisteak? azken...?) atalean sakatu ezkero, Gara egunkarira, gaztelera lasaian. Halakoei, Egunkaria-k balio die bakar-bakarrik itxi zutenean protesta egiteko. Hortik aurrera, ez dute ez Berria ez zaharra behar.
Lehendik ere bagenuen Google euskara, beste hornimendu 'inuzenterik' gabe. Nik hori segituko dut erabiltzen, mila esker.
Erantzun honi
Tarari
K te vi ¦ 2004-02-20 ¦ 10:32
Bi hitzetan..... vete a cagar!!
Flipantea jendearen "zuzentazuna".Erantzun honi
!!!
neu ¦ 2004-02-20 ¦ 18:23
Flipantea zeure iruzkin landua, benetan, maisulana!
Erantzun honi
¡¡¡
ziripote ¦ 2004-02-20 ¦ 19:36
> Flipantea zeure iruzkin landua, benetan, maisulana!
>
Iruzkin landuak baino pixka bat gehiago beharko duzu zure ideiek eragina izatea nahi baduzu.
Beste gauza ezberdin bat da, noski, ongi landutako iruzkinen bitartez zure fobiak ateratzea.Erantzun honi
ppzale ala penavzale?
gora EH ¦ 2004-02-20 ¦ 23:38
Egia esateko , idatzi duzuna irakurrik guztiz flipauta geratu naz , nola esan dezake hainbeste txorakeri pertsona batek informazio objetibo bat erabiliz?
Ez dut ezer konprenitu.
Faxistek edozein aitxakia erabiltzen duzue izorratzeko.
Egun batean bueltan etorriko zaizue.........Erantzun honi
mehatxuka, gainera
nineu ¦ 2004-02-26 ¦ 15:50
> Faxistek edozein aitxakia erabiltzen duzue izorratzeko.
> Egun batean bueltan etorriko zaizue.........
Ez dio gezurrik aurrekoak: Berria gora eta Berria behera, eta gero Gara dotorera zuzenean. google.ES zerbitzaria erabiltzeak baino, tripako min gehiago ematen dit jendearen inkoherentziak. "nik ez dut google.es erabili nahi zerbitzaria ez delako euskalduna, baina ondoren, albisteetako lotura GARAra zuzenduko dut, nahiz eta BERRIA hor dugun...".Faborez.
Baina ixilduko egingo naiz, bai, ze bestela FATXA izango naiz, eta egunen batean bueltan etorriko zait. Mehatxu horiek pena ematen didate.Erantzun honi
mehatxuka, gainera
nineu ¦ 2004-02-26 ¦ 15:51
> Faxistek edozein aitxakia erabiltzen duzue izorratzeko.
> Egun batean bueltan etorriko zaizue.........
Ez dio gezurrik aurrekoak: Berria gora eta Berria behera, eta gero Gara dotorera zuzenean. google.ES zerbitzaria erabiltzeak baino, tripako min gehiago ematen dit jendearen inkoherentziak. "nik ez dut google.es erabili nahi zerbitzaria ez delako euskalduna, baina ondoren, albisteetako lotura GARAra zuzenduko dut, nahiz eta BERRIA hor dugun...".Faborez.
Baina ixilduko egingo naiz, bai, ze bestela FATXA izango naiz, eta egunen batean bueltan etorriko zait. Mehatxu horiek pena ematen didate.Erantzun honi
GoogleCat katalanez
Sustatu ¦ 2004-02-19 ¦ 15:39
Antzeko zerbitzua eskaintzen du GoogleCat webguneak katalanez.
Erantzun honi
Minorien google
Aitor ¦ 2004-02-20 ¦ 08:53
banderitak hemen eta banderitak han. Hori ez da google Euskal Herria. Hori da Euskal Herriko minoria baten webgunea orain momentuan. Ni ez nago ados horrelakoak jartzearekin. Eta gutxiago euskararen izenean.
Erantzun honi
banderitaz
Joseba Barrenetxea ¦ 2004-02-26 ¦ 23:19
Banderitak ez, lagun.
Euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldarrikapena ez da politika ezta banderiten kontua ere ez, urratzen ari den eskubide bat baizik.Erantzun honi
Bilatzaileen gerran Google eta Yahoo
Luistxo Fernandez ¦ 2004-02-20 ¦ 09:16
Atzo, hain zuzen, burutu zen Yahoo eta Google-ren arteko dibortzioa. Gauza jakina zen lehendik ere, Yahoo-k Google-ren bilaketak erabiltzeari utzi behar ziola. Horretarako erosi baitzuten Yahook Inktomi eta Overture enpresen teknologia. Bada, dagoeneko Yahoo.com matrize amerikarrean egindako bilaketetan, bere motore propio berria darabil Yahook, ez Googlerena.
Informazio apur bat, Slashdot-en
Honekin bilatzaileen benetako gerra hasiko dela diote batzuek. Bereziki aurten aurrerago Microsoft-ek bere bilatzaile berria botatzen duenean sarera.
Emaitzak konparatzeko, bi bilaketa Yahoon eta Google-n. Batetik Google Euskal Herria eta bestetik Javier Etxebeste Yahoo bilatu ditugu batean eta bestean.
- http://www.google.com/search?q=google+euskal+herria
- http://search.yahoo.com/search?p=google+euskal+herria
- http://www.google.com/search?q=javier+etxebeste+yahoo
- http://search.yahoo.com/search?p=javier+etxebeste+yahoo
Erantzun honi
Eta zer moduz Google Euskal Herria JEL?
Joxe Aranzabal ¦ 2004-02-20 ¦ 10:36
Zer esango zenukete boluntario batek, bere borondaterik onenarekin egingo balu Indymediako lagunak egin duena (Google Euskal Herria jarri, ikurriña eta guzti), baina mapa horren ordez, JEL idatzi izan balu, hau da, Jaungoikoa eta Lege Zarra?
Nik esango nuke gauzak nahasten ari dela. Bada, mapa hori txertatzearekin betera, gauza bera egin du Indymediako solidarioak: nahastu euskara eta aukera politiko bat.
Urtebete joan da Egunkaria itxi zutenetik, baina, antza denez, zenbait gauza kosta egiten zaigu ikastea, besteak beste euskarari ez zaiola komeni matrikularik.
Besarkada handi bat Iñaki Uriari, eta Egunkariko lagunei.
Erantzun honi
zein aukera politiko?
patxi gaztelumendi ¦ 2004-02-20 ¦ 11:11
p>Baina zertaz ari gara?
Google bilatzailea euskaraz erabiltzean, google.ES erabili beharraz?
Zer da aukera politikoarena, ikurriñagatik? Euskal Herriko gezidun mapagatik?
Uste dut, oker begiratzera ohituegiak gaudela. Boluntario horrek, ziurrenik borondate onenagaz egin duela Euskal Herriko maparen hautua. Beharbada Google irudiak sailean topatuko zituen mapa eta ikurriña horiek, apika diot, zeren argi dago ez dela hemengoa. Nahiko adorea ukan du, egite hutsagatik.
Baina hor goaz, euskal Internauta orojakileak, mutilmediak, egurra ematera.
Kezka sortzen zait hala ere, zein aukera politiko den hori? PNV? EA? HB? Aralar? Zutik? AB? Batzarre? EB?
Mapa gezidun hori asko ikusi da aspaldiko urteotan Euskal Herrian, maiz. Kolore guztietako udaletxeetako balkoietan, tabernetako serbiletetan, sua pizteko metxeroetan, etxe atarietan, soinean.... Eusko Legebiltzarrak ere, behin eta berriro planteamendu hori egina du, nik dakidanez presoen euskal herriratzeaz akordio bat baino gehiago egina dute Gasteizen bertan.
Olentzeroa jarri ohi du sustatuk gabon sasoian, esparru zabalagoa al du politikoki Olentzerok, presoen euskal herriratzeak baino?
Zer pentsatzen dute PPk eta PSOEk Olentzeroren gainean?
Kezkak dira lagunak, kezkak. Baina horren gainetik badago kezka handiago bat, euskaldunak Interneten.
Eztabaidak eztabaida. Google Euskal Herria bat badago sarean, sarean bertan egina.... eta Google.ES erabiltzera behartu gaituztenoi, beste aukera bat izateko sortu dela dirudi. Horrek erakusten du, guk geurea sortu dezakegula.
Euskaldunok badugula sarean autodeterminatzeko aukerarik.
Hortaz mintzatu nahiko nuke, eta ez bandera eta halako pitokerietaz.
Noiz sortuko dugu Google Euskal Herria ofiziala?Erantzun honi
aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaiiiiii!!!!!
ama ¦ 2004-02-20 ¦ 11:58
Zu bai zu olentzero ederra.
Garara bidaltze automatikoaz zer diozu Olentzero?
Saiakera polita izan da. Baina ez da ez batere "serioa".
Batasunkideei hizkeran igarzten zaizue ziria sartzeko gogo amaitezin horiErantzun honi
no comment
olentzaro ¦ 2004-02-20 ¦ 12:44
Maila horretara ezin da jeitsi eztabaida.
Ez dago komentariorik egiterik hemendik aurrera.
Sentitzen dut.
Gabonetararte, fededunok.Erantzun honi
perfekto!
errores betea ¦ 2004-02-20 ¦ 12:45
Inork behardu al dio inori horra sartzen? Zure gustukoa ez bada, ez erabili eta kitto.
Garakoarekin bat nator zurekin, Gara ez baita euskalduna (Euskal Herrikoa bai ordea), baina egileak eskubide osoa du nahi duena jartzeko (nik Berria jarriko nukeen arren). Errore bat ere izan daiteke eta aldatzeko aukera dauka egileak egoki ikusten badu. Ni neu ez naiz perfektua eta ez dut perfekziorik eskatuko.
Badirudi hemen sasidemokrata asko dagoela, besteek zer egin behar duten agintzen. Askatasuna da behar dena, eta egile honek ate bat ireki du, besterik ez. Erabiltzea dauka gura duenak.
Nahikoa da herri honetan zer egin behar den agintzeaz. Batzuk demokrata labela banatzen eta besteek abertzalearena, ni neu behintzat batzuk eta besteek naskatuta naukate.
GORA EUSKAL HERRIA EUSKALDUNAErantzun honi
berria ezarri du
manex ¦ 2004-02-23 ¦ 15:45
To! So egin dut eta Berria ezarri du lotura gisa. Oso ongi ! Baina Gara ezartzea ere ez zegoen gaizki....
Erantzun honi
Ez markatu euskara
Joxe Aranzabal ¦ 2004-02-20 ¦ 12:52
> Baina hor goaz, euskal Internauta orojakileak, mutilmediak, egurra ematera.
Ez dakit zertara datozen adjektiboak, Patxi. Nik estimatzen diot solidario horri egindako ahalegina, baina uste dut ez duela asmatu soluzioan, JEL ipiniko lukeenak asmatuko ez lukeen moduan.
> Kezka sortzen zait hala ere, zein aukera politiko den hori?
Aukera politiko erabili dut, baina zehatzagoa izango zen esatea ez nahasteko euskara, beronekin zerikusirik ez duten arazoekin.
> Olentzeroa jarri ohi du sustatuk gabon sasoian, esparru zabalagoa al du politikoki Olentzerok, presoen euskal herriratzeak baino?
Zertarako nahastu sagarrak eta legarrak?
> Horrek erakusten du, guk geurea sortu dezakegula. Euskaldunok badugula sarean autodeterminatzeko aukerarik.
Ados. Baina zerbait gustatzen ez zaizunean, izan dezazula hori esateko eskubidea. Besarkada bat.
Erantzun honi
Google.es, zergatik?
Anboto ¦ 2004-02-22 ¦ 16:44
> "Google.ES:http://www.google.es/ > erabiltzera behartu gaituztenoi, beste aukera bat izateko sortu dela dirudi.
Eta nork esan du Google.es erabili behar dugunik? Hara, erraza da Google euskara-ra joatea:
- Google.es-en, behean klik egin Google in English aukeran.
- Ingelesekotik abiatuta, bilaketa leihotxoaren erskuinean, hautatu Preferences.
- Interface languages atalean, Display Google tips and messages in: Basque hautatu, eta Save preferences botoia sakatu.
- Kitto, Google euskaraz ageri da, eta helbidea www.google.com da, ez www.google.es.
Zein aukera politiko den hori? PNV? EA? HB? Aralar? Zutik? AB? Batzarre? EB? Batere ez, edo denak batera.
Bide batez, nire lehen mezuari halako erantzun burutsuak bidali dituzten borrokalari bipilei eskerrak eman nahi dizkiet, eman dizkidaten "argumentuek" nik uste baino gorago utzi baitute nire iritzia. Esker mila, adiskideok!
Erantzun honi
nola egin errazago topatzeko?
zakarias aiztierdi ¦ 2004-02-23 ¦ 12:22
Bat nator zurekin. Gogoko ez duenak ez dezala erabili, eta kitto.
Hori bai, google.com ez bezala, helbide hau ez zait gelditzen "tenporalen" barran. Ezer berezirik egin behar al dut?Erantzun honi
Google JEL ondo, eta ekimen hau, hobeto
Luistxo Fernandez ¦ 2004-02-21 ¦ 11:07
Uste dut zu zaudela pixka bat nahastuta, Joxe.
Indymediako solidario bat da autorea? Indymedian berri eman du, baina hortik askoz gehiago ezin duzu ondorioztatu. Partaidetza libreko medio irekia da Indymedia.
Beste presuntzio bat ere egiten duzu: ezker abertzaleko ikuspegiz egin du egin duena. Hortik sinbologia eta abar.
Akaso horrean ere oker zaude. Txoritxo batek esan didanez, ezker abertzalekoa bai, baina beste nonbaitekoa omen hori egin duena: 16 urteko katalan bat omen...
Eta uste dut sinbolo horiek edo nahi dituenak erabiltzeko eskubidea duela. Ez gara hasiko erregulatzen balkoietan ze bandera jar litezkeen eta zein ez.
Norbaitek Google JEL sortzen badu, ba sor dezala, ezta? Ni konforme.Erantzun honi
Google Euskal Herria berriro
Joxe Aranzabal ¦ 2004-02-21 ¦ 12:10
> Indymediako solidario bat da autorea?
Bueno, ez bada Indymediakoa, barka nazatela Indymediakoek, gaizki urlertu dut-eta. Dena dela, niretzat hori ez da erabakigarria auzi honetan: niri berdin zait nork egin duen.
> Beste presuntzio bat ere egiten duzu: ezker abertzaleko ikuspegiz egin du egin duena.
Uste dut gorago erantzun diodala kontu honi. Hauxe idatzi dut: “Aukera politiko erabili dut, baina zehatzagoa izango zen esatea ez nahasteko euskara, beronekin zerikusirik ez duten arazoekin”.
> Eta uste dut sinbolo horiek edo nahi dituenak erabiltzeko eskubidea duela.
Zalantzarik gabe. Nik hori ez diot inori ukatzen, mesedez. Bakarrik diot pertsona horren helburua izan bada euskaldun guztiok edo gehienok erabiltzea Google Euskal Herria, ez duela asmatu soluzioarekin, zeren eta sinbolo horiek hor sartuta, zenbait jendek atzera egingo baitu. Eta hori hementxe bertan ikusi da, zenbait erantzunetan.
Erantzun honi
Beste presuntzio bat
Martin ¦ 2004-02-21 ¦ 19:26
> Beste presuntzio bat ere egiten duzu: ezker abertzaleko ikuspegiz egin du egin duena.
Barkatu ni tartean sartzea, baina orain presuntzioa zurea da, Luistxo: Joxek ez du aipatu ezker abertzalea bere erantzunean. Aipatu du aukera politiko bat, esan gabe zein. Zuk esan duzu aukera hori ezker abertzalearena dela.Erantzun honi
Eta Google Euskara zer?
E-pitokeria ¦ 2004-02-20 ¦ 23:40
Lehendik ere Google euskaraz badago, aski da gure nabigatzailearen hizkuntza Euskara dela erratea eta google.com euskaraz arituko zaigu...... Internet Explorer eta Mozillan oso errex egiten al da hau.
Banderiten eztabaidan sartu gabe, behintzat ahalegin bat egin du Indymediako morroiak; orain hobetzea da kontua (goikoa balio ez badu), inork ez ditu gauzak perfektuak egiten lehen saiakeran ezta?
Erantzun honi
Beste Google
Jon Ander ¦ 2004-02-22 ¦ 13:11
Eta Dirsonek berri hau argitaratu du:
http://google.dirson.com/noticias.new/0342/.Google Euskalherria-z gainera, "Google Vlaanderen", "Google Paisos Catalanes", "Google Galiza" ta "Google Brezhoneg" daude.
Erantzun honi
Google eta xirika
Xirika ¦ 2004-02-23 ¦ 17:05
Nik ez dakit google-ri buruz zer esan, baina dakidana da joan den astean bi testu bidali genituela sustatura eta ez zirela agertu. Ez dugu ulertzen zergatik. Guk Xirika gazteon kazetak foroa zabaldu duela besterik ez genuen esan nahi. Xirika.com helbidean dago foroa eta nahi duenak ikusgai dauka. Ea hau behintzat publikatzen duzuen. Mila esker
xirika
Erantzun honi
xirika.com-en ikusten dena
Luistxo ¦ 2004-02-24 ¦ 08:47
xirika.com:
Web orri eraikitzen ari gara (sic)
idei lehiaketa (sic)
Erantzun honi
Harrapazak
Joxin ¦ 2004-02-24 ¦ 11:16
Ez zarete lehenak, eta ezta azkenak ere. Sustatuko moderatzaileek berriak argitaratzeko erabiltzen dituzten irizpidek ez ditut ulertzen! Niri ere berri batzuk ez zizkidaten argitaratu, izen abizenak behar zituztela zioten, eta asko dira hemen izen abizenik ez, eta ezizena erabiltzen dutenak. Irizpideak denontzako ez badira, fenomeno gabiltza!
Erantzun honi
Berdin
Honakoa bigarren mezua da ¦ 2004-02-24 ¦ 16:11
Batzuetan pasatzen da
pasatzen da batzuetan...Erantzun honi
Google euskaldun gehiago: bilatzaile.com eta bilatu.net
Luistxo Fernandez ¦ 2004-02-24 ¦ 09:07
Google-n euskaraz bilatzeko beste aukera bat, bi domeinutan aukeran, eta euskal itxura beharbada ez horren politikoarekin (batzuen gustoarentzat, diot nik).
- www.bilatzaile.com (framerik gabe)
- www.bilatu.net (frameekin)
Erantzun honi
Google.es-en aburuz Euskal Herria Espainia da
Txelu ¦ 2004-02-25 ¦ 11:32
Eskerrik asko Google.eu.kz-koei, bazen garaia.
Erantzun honi
Noizko google.eh?
Joseba Barrenetxea ¦ 2004-02-26 ¦ 10:31
Niri behintzat, http://www.google.eu.kz/ helbidean egindako saioa pixkat lotsagabea iruditzen zait, zeratara dator orria sinatzea?
"Torroi 2004" sinatuta datorkigu gunea, eta gainera, bere posta helbidea eta "webcultura" izeneko gune batekiko lotura. Galego honek (galegoa bait da, ez katalana) egindako orria ondo egon da akuilu bezala, baina ez da Google Euskal Herria...
Hori ikusita, Torroi delakoak izandako ideia kopiatu eta publizitate eta sinadurarik gabeko orria prestatu genuen asmo batekin, Euskal Herriak bere Google izateko aukera aldarrikatzea, hain zuzen.
Egun, guk prestatutako gunea bi helbide desberdinetan aurki daiteke:
www.bilatu.net
www.bilatzaile.com
Baina, eta zeharka, zer gertatu da .eh saharauien domeinua erabiltzearen aldeko apostu zahar horrekin?Erantzun honi
Tarragonan bizi da Torroi
patxiku ¦ 2004-02-26 ¦ 12:54
Torroik lan bat egin du eta sinatu egin du, batez be, jendea beragaz harremanetan jarri dadin. Ez besterik.
Torroi 16 urteko katalana da, ERC alderdiko militante gazte bat. Vigon jaioa, baina Tarragonan bizi da.
Webcultura orria berak kudeatzen du, eta google ispilu hori sortzean, bere lana sinatu egin du. Niri ez zait txarto iruditzen.
Borondate onenarekin egin du bere lana, Interneten gauzak egiten dituzten gehienen antzo.
Kontua egitea da, ondo egitea, txukun egitea.... eta ostean erabiltzea.
Gurean, egin gutxi egiten da, larrutan bezala, baina berba egin! Hori gura beste!
Tira. Google Euskal Herria egiteko badago borondaterik antza.
Erantzun honi
Torroi eta Google
Joseba Barrenetxea ¦ 2004-02-26 ¦ 13:54
> Torroik lan bat egin du eta sinatu egin du, batez be, jendea beragaz harremanetan jarri dadin. Ez besterik.
Nire ustez, horrelako "lanak" ez dira sinatu behar.
> Webcultura orria berak kudeatzen du, eta google ispilu hori sortzean, bere lana sinatu egin du. Niri ez zait txarto iruditzen.
Niri bai, argi dagoenez.
> Borondate onenarekin egin du bere lana, Interneten gauzak egiten dituzten gehienen antzo.
Ez dut zalantzan jartzen borondatearena, baina borondate onarekin ere astakeri handiak eginak dira.
> Kontua egitea da, ondo egitea, txukun egitea.... eta ostean erabiltzea.
Txukunarena kasu honetan ez da betetzen ene ustetan.
> Gurean, egin gutxi egiten da, larrutan bezala, baina berba egin! Hori gura beste!
Hori zugatik dinozu, ezta?
> Tira. Google Euskal Herria egiteko badago borondaterik antza.
Noren aldetiko borondatea, Googleren aldetik????Erantzun honi
... eta Altavista?
Joseba Barrenetxea ¦ 2004-02-26 ¦ 13:32
Aspaldian bazegoen Altavistaren euskarazko bertsioa (http://es-eu.altavista.com/). Egun desagertua da. Norbaitek ba al daki zergatik?
Erantzun honi
GoogleCAT.com
GoogleCAT.com ¦ 2004-02-29 ¦ 15:28
Llengües minoritaries a GOOGLE:
http://www.GoogleCAT.com (Països Catalans)
http://www.google.ms/intl/ca/ (Google Montserrat en català)
http://www.GoogleCAT.com/somiserem.htm
http://www.nitium.com/googlecat
http://www.GoogleGZ.tk (Galiza)
http://club.telepolis.com/google_aragones/enaragones.htm (Aragó)
http://www.google.EU.kz (Euskadi)
http://www.google.com.mt (Maltès, 380.000 parlants, oficial a la Unio Europea)
Més idiomes minoritaris a:
http://cultura.gencat.net/llengcat/publicacions/cle/docs/ecle6.pdf
Erantzun honi
