Itzuli orri nagusira Bidali hau

Literaturaren gaineko hitzaldiak Interneten

Sustatu - Susa ¦ 2004-02-05 ¦ 11:40 ¦ kultura

Sarean hainbat literatura hitzaldi aurkitu ditzakegu. Susaren webguneak banatzen dituen Literatur Emailuen bidez jakin dugu. Tartean dira,Ińigo Aranbarriren, Bernardo Atxagaren, Mikel Elortzaren, Koldo Izagirreren eta Anjel Lertxundiren hitzaldiak, esaterako.

Publizitatea

Hitzaldiak sarean

Hona hemen Literatur Emailuak jasotzen duen sareko hitzaldi zerrenda:

  • Bilbo Zaharra forum-ean 7 idazleren hitzaldiak daude irakurtzeko moduan (Bernardo Atxaga, Joan Mari Irigoien, Itxaro Borda, Pedro Alberdi, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria).
  • Literatura Eskolako tailerretan izandako hitzaldiak eskuratu daitezke (Ińigo Aranbarri, Jose Luis Otamendi, Mikel Elortza, Alberto Barandiaran).
  • EIZIEren webgunean Bernardo Atxagak Tarazonako jardunaldietan emandako hitzaldia jasotzen da.
  • Uztarria.com webgunean berriz Baite euskara elkarteak antolatutako hitzaldiak azaltzen dira.
  • Anjel Lertxundik udako ikastaro batean emandako hitzaldia jasota dute Susaren webgunean.

Susaren webgunea

Susaren webguneak 2004ko Sareko Argia Saria irabazi berri du. Orain lau urte ekin zion bideari webguneak eta ordudanik, euskal literatura irakurleengana hedatzeko urrats ugari eman ditu.

Literatura oinarrian hartuta, Literatur Emailuak deiturapean, albistegi elektroniko bidezko zerbitzua eskaintzen du Susako webguneak. Horrela, literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzen dira buletin horietan (berriak, efemerideak, agenda…). Literatur Emailu hauetara doan harpidetu daiteke.

Erantzunak

#1. Atxaga, nobel sarirako

Jozulin (ovava) ¦ 2004-02-05 ¦ 11:46

Atxaga ere aipatzen da artikulu honetan...

Atzoko Berriak, Jon Aranoren proposamen interesgarria bezain ausarta dakar. Badela garaia Bernardo Atxaga “Nobel sarirako hautagai izateko aurkezteko edo izendatzeko”.

Atxagaren idazle ibilbidea gogoratu eta goratu ezezik azken liburua ere aipatzen du Aranok, Soinujolearen semea: “Bere aurreko liburuak hartzen ditu, nolabait, bere baitan. Obra lan denso eta poetikoa”.

Halako loreak irakurri dizkiogu Jon Aranori atzoko Berrian

Ados al zaudete proposamenarekin? Aurrera jarraitzea merezi al du?

#2. Bitasuna bai, noski; baina ez ahaztu Hiru eta Lau

markos zapiain ¦ 2004-02-06 ¦ 10:15

Soinujolearen semea-ren alde batzuk argitzeko arras garrantzitsua da Argia-ko elkarrizketa

Bestelako kontu batekin loturik, baina zenbakiaren berebiziko muntaz ari da bertan Atxaga

Eta Soinujolea numerologia-tratatu esoteriko bat ere bada

Zenbakia ez da soilik kontzientziak nahita eraikitako ordenatzaile abstraktu bat

Soinujolean zenbakia bizitzari lotzen zaio, alde irrazional eta inkontzientei

Atxagak berak iradoki eta Bitasunaren bila ibili gara

Ordea, ez ote dugu Soinujolearen Hirutasuna erreprimitu? Eta Lautasuna?

Alde batetik, hiru aitorpenak; bestetik, Iruain, Three Rivers: lekuak dira, paradisuak. Baina soilik itxuraz.

Davidek Laua behar du benetako paradisu bat sentitzeko, dagoeneko soilik ideala izango ez dena, eta tokia soilik oinarri gisa izango duena.

Lau: Mary Ann, David eta alaba biak.

#3. ARGIAn elkarrizketa Atxagari

Jozulin ¦ 2004-02-06 ¦ 16:05

Hona hemen ARGIAn egin dioten elkarrizketa Portzierto, neuk ere sinatu nahi dut.

#4. Atxagari mesedea

ibon errotagańa ¦ 2004-03-29 ¦ 18:13

Zein da zure azkenengo liburua ? erantzun martxoak 29 baino lehen mesedes , ahal baduzu oraintxe bertan bidaliko didazu . Eskerrikasko , eske ikastolako lan bat egiteko da eta . agur .

#5. Non sinatu behar da?

Ana I. Morales ¦ 2004-02-06 ¦ 13:43

Ni guztiz bat nator Jon Aranoren artikuluarekin, eta proposamenarekin ere bai. Non sinatu behar da?


#6. Atxaga Nobel sarirako: sinatu Sustatun bertan!

ostielero ohia-edo ¦ 2004-02-10 ¦ 16:33

Ni ez naiz inor zuen etxean sartzeko, baina esazue hitz bat eta sendatuko naiz. Erdi-erokeria gisara idatzi "Atxaga, Nobel sarirako" artikulua bidali prentsara eta osorik atera didate Berrian eta Garan (ez ordea zuzenketak, berandutxo zen; baina Sustatukoek nahi edo ahal badute eta osorik zuzendua argitaratzen badidate, zenbait xehetasun xehetu ditut eta ez dit hainbeste lotsarik emango...

Bada ez dakit burugabea den, baina batzuk erantzun duzue eta nire ustez Sustatura idatzi, sinatu nahi dela Atxagaren alde Nobelerako, agian hasiak egina dirudi, eta hortik gizentzen joan daiteke elur pilota, eta honetatik hastea nahikoa da... Ez dakit, dena den, Atxagak berak zer dio? Lotsarazi ote dut? Bere e-mail-ea galdu nuen edo aldatu zuen hobe esanda eta nire gogoen kontra ez dut harremanik berarekin. Kontua da, berak irabazi beharko duela Nobela eta horren alde ote dago? Atxagaren alde baina Atxagarik gabe ere ez da kontua eta ea zer dioten berak edo bere ingurukoek... Nik lehenagokoan jarraitzen dut, Zapirainena gustatu zait (irakurketa kabalistikoa, lumeroen deabrutxoarena...) eta uste dut kriston hizkuntza (ezagutzen dudan logikoena) idazlea eta liburua ditugula. Zorionak Bernardo (baina ez Alberro Ganberro), baizik eta Atxaga/Irazu. Nazioartean feridun eta nobel saridun nahi eta behar haugu!

#7. Atxagari Nobel saria

Jon Arano ¦ 2004-02-11 ¦ 17:07

Geuk eginiko artikuluari geuk erantzuna emanez, malo! Ez dakit atzo idatzi nuen iruzkintxoa ulertzen ote den. Esan gura nuena zen, Sustatuk edo norbaitek bildu beharko lituzkeela iruzkinak, baina bilketa hori egiteko edo atxikimendua edota sinadura emateko jendeak jakin egin beharko luke pirma- bilketa hori egiten ari dela norbait. Eta egokiena litzateke berria eta zerrenda irekitzen dela dioen notizia Sustatuk berak berri berri baten gisara ipintea... Ez dakit nola egiten diren gauza hauek, baina suposatzen dut hori izango litzatekeela era txukunena. Hortik aurrera, Atxaga Nobel sarirako proposatzen dutenek beren izen-abizenak eman beharko lituzkete eta lanbidea edo afizioa... Ea jende mordotxo batek sinatzen dugun eta nonbaitetik hasi litekeen

#8. Ados eta aurrera

Jozulin ¦ 2004-02-11 ¦ 19:14

> Ea jende mordotxo batek sinatzen dugun eta nonbaitetik hasi litekeen

Pamielakoei bidali diet sustatuko berri honen erreferentzia. Ez dakit esatekorik izango duten. Dena dela, ados proposamenarekin. Animatuko da sustatukideren bat "pirma-bilketa" martxan jartzen? Ba al daki baten batek nola abiarazten diren honelako ekimenak?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz