|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskaltzaindiak "garapen iraunkorra" hobetsi duEuskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua - Euskaltzaindia ¦ 2004-02-03 ¦ 12:00 ¦ hizkuntzaGarapen iraunkorra da, Euskaltzaindiaren iritziz, "naturari kalte larriak egin gabe manten daitekeen garapena" kontzeptua adierazteko, euskaraz erabil daitekeen modurik egokiena. Horrela erabaki zuen Akademiak, urtarrilaren 30ean, Donostian, egindako osoko bilkuran. Euskaltzaindiko azken bileran, Euskal Herriko erakunde batek aurretik egindako zalantza argitzeko, naturari kalte larriak egin gabe manten daitekeen garapena euskaraz egokiro nola esan daitekeen aztertu eta eztabaidatu zen. Horretarako, bi euskaltzainek prestaturiko txostena aurkeztu zen eta esaera horrek, dituen aldakiak eta orain arteko euskal moldapenak banan-banan ikusi ziren:
Horiek guztiak aztertu eta gero, horrekin adierazi nahi den kontzeptuarekin eta gure hizkuntzarekin egokienik dirudien itzulpena Garapen iraunkorra dela erabaki zuen aho batez Akademiak, iraun aditzetik sorturiko izenondo eratorri ezagun eta ulerterrazarekin sortua, bide batez, frantses ereduari hurbilduz. Beraz, Euskaltzaindiaren aburuz, garapen iraunkorra da ekologiaren eraginez gero eta gehiago aipatzen den kontzeptu berri horren euskal itzulpen hobetsia. Erantzunak#1. Magister dixit, baina...Kutraila ¦ 2004-02-03 ¦ 18:12Euskaltzaindiak ezer gutxi dakiela erakutsi du, kontzeptu hori buruz. #2. Eta hau al da berri aipagarri bat?saioa ¦ 2004-02-03 ¦ 18:51Erabakitzen duten hitz bakoitzagatik berri bat argitaratu behar bada, listo gaude. #3. Lehen eta bigarren mailako arauak badagoz, gero!Giristino Temoso ¦ 2004-02-03 ¦ 19:22> Erabakitzen duten hitz bakoitzagatik berri bat argitaratu behar bada, listo gaude. Ba ni ados barri emoteagaz. Ze, esaterako, azkenetariko erabakijen artien egon zirean Aitta Santuen izenak zelan esan. Eta, sentitzen dot, baina nik egunero erabilten dodaz eta Sustatuk ez eban arau honen berririk emon. Eta ,jakina ba, holan ezin enterau gausetaz. Badaezpadan bere, eta iņok behar izan ezkeroan, bertantxe dozue. #4. Zuntzipenakgarapen zuntzitzailea ¦ 2004-02-03 ¦ 19:35Zeuk baik "zuntzitzen" duzula euskal komunitatea! #5. Bada berriaPatxi Petrirena ¦ 2004-02-03 ¦ 19:48> Erabakitzen duten hitz bakoitzagatik berri bat argitaratu behar bada, listo gaude. Bueno, gaur egun txitean-pitean darabilgun terminoa denez gero, bada albistea, duela gutxi a bilduarena izan den bezala (eta lehenago ingurumen eta abar). Besterik da ea erabakia erabiltzaileon gustukoa izan den edo ez (gehienok geure aukeratxoa egina genuen, eta gehienbat garapen jasangarri agertzen zen, nik uste), ea Euskaltzaindiak erabakitzekoa zen edo ez (Terminologia Batzordea sortua dago, nik dakidala; ez ote dira harenak horrelako gauzak?), eta abar. > Hobe lukete askatasun gehigago ematea eta haien arauak urtero ez aldatzea, honela, euskal komunitatea suntsitu baino ez dute egiten Erabakiak urtero aldatzen dituztelako hori... Ez, ez da hala. Nik gogoratzen dudala, zenbakien idazkerari buruzko araua izan zen urte batzuk lehenago EGLUn egindako proposamena ez bezalakoa; gainerakoan, ezin da esan arauak aldatzen dituztenik. #6. Zabalkundea ematea ondo dagoOskar G. ¦ 2004-02-04 ¦ 09:15Ba nik oso gustora irakurtzen ditut berri hauek. "a bildua" delakoa ere gustora irakurri nuen eta baita termino hau ere. Kontua da, termino oso erabiliak direla. #7. Euskaltzaindiak "garapen iraunkorra" hobetsi duAsier Sarasua ¦ 2004-02-04 ¦ 09:25
Kaguen!! Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko gure webgunean, "jasanga*" hitzaren bilaketa egin dut, eta emaitza hau izan da: 205 okurrentzia 48 orritan. Barkatuko dit bertara sartzen den jendeak, baina denbora apur bat beharko dut denak aldatzeko. Hobe pentsatuta, agian dauden bezala utziko ditut, horrela nire seme-alabei kontatu ahal izango diet: "Begira, duela berrogei urte jendeak hitz hau honela idazten zuen". Azken finean, "ingurugiro" hitzarekin gauza bera egin genuen, zeudenak zeuden bezala utzi eta berriak arau berriak jarraituz idatzi ("ingurugiro" oraindik 377 aldiz ageri da gure 107 orritan, eta "ingurumen" 852 aldiz 132 orritan). Are gehiago, ez dut uste gure erakundearen euskal izena, "Ingurugiro" Gaietarako ikastegia alegia, denbora luzean aldatuko denik, eta beharbada erlikia-hitz modura iraungo du, zenbait erakunde, toki eta alderdi politiko izendatzeko oraindik erabiltzen diren beste hainbat hitz bezala. Hitzari berari dagokionez, beno, ez naiz filologoa, baina nik esango nuke zerbait iraunkorra bada, zerbait horrek bere kabuz irauten duela. Kontzeptu honen kasuan berriz, gizakiak esku hartzen du eta, beraz, garapenak ez du irauten, norbaitek iraunarazten dio (ezta?). Dena dela, esan dudan bezala, ez naiz filologoa, eta adituek ongi hausnartuko zuten aukera guztien artean zein hobetsi... Gainera, arazoa erdizka konpondu dela esango nuke. Izan ere, nola itzuli behar dut "sostenibilidad" terminoa, orain arte "jasangarritasun" hitzaren bidez itzultzen nuena? Iraunkortasuna? Eta "insostenibilidad"? #8. A bilduaz besteJabi Zabala ¦ 2004-02-05 ¦ 14:03Berriki Euskaltzaindiak "@" zeinuari "a bildua" esan behar diogula ebatzi zuen. Prentsan atera da eta dagoeneko batzuk hasi dira izendapen berria erabiltzen. Orain, "Garapen iraunkorra" dela eta, gutxienez GARA, Diario de Noticias eta El Diario Vasco egunkarietan agertu da "albiste" hau. Sekulako garrantzia omen du gaiak eta jendeak ondo idatziko du aurrerantzean, gaiari emandako publizitatea dela eta. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|