|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Microsoft-ek Windows XP eta Office 2003 euskaratuko dituSustatu - Sustatu ¦ 2004-01-23 ¦ 08:40 ¦ informatikaDagoeneko hasi da Microsoft enpresa Windows XP euskaratzen eta apirilerako amaitzea espero dute. Jarraian Office 2003 ere itzuliko du. Lan horietan, Elhuyar eta UZEI ari dira. Eusko Jaurlaritzak ez ditu lan horiek finantzatuko, software librearen aldeko apustua egin baitu. Gastu handia Eusko Jaurlaritza Microsoft-ekin elkarlanean aritu izan da. Cybereuskadi-ko boletinean irakurri dugunez, Jaurlaritzak software librearen abantailak kontuan hartuta, besteak beste, multinazionalarekin zuen lan harreman hori hautsi du. Bestalde, multinazionalak maiztasun handiz programen bertsio berriak merkaturatzen ditu eta horrela, euskarazko itzulpenak atzeratuta gelditzen dira denbora epe laburrean; bertsio berriak baitatoz. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak produktu berriaren kalitatea zaintzeko konpromisoa hartu du, baita promozioan parte hartzeko ere. Programak euskarara itzultzea oso garesti suertatu da. Hona adibide batzuk:
Orain Microsoft-ek bere esku hartuko ditu kostu guztiak. Baina, kontuan izan behar da, aurretik egindako lanetatik material ugari berreskuratu eta erabil daitekeela. Beraz, kostuak, hein handi batean, asko murrizten dira. Katalanerako eta galegorako itzulpenak ere lantzen ditu. Microsoft-en esanetan "hizkuntza nazionala" bultzatzearen aldeko ekimena da. Baita Oficce 2003 ere WindowsXPren euskarazko bertsioa amaitu bezain laster, Office 2003aren euskarazko bertsioa prestatuko dute Elhuyar Fundazioak eta UZEIk. Otsailaren 23an hasiko da Office 2003-raren itzulpena, eta maiatzaren erdialdean amaituko da. Badirudi udarako kalean izango dela euskarazko bertsio hau Itzuliko den paketeak Office 2003 Estándar du izena, eta Word, Excel, Outlook eta Power Poin programak ditu. Elhuyar-ek eta UZEI-k arlo honetako hainbat itzulpen lan egin dituzte; Windows 98, Office 2000, Linux Mandrake eta Open Office, esaterako. Erantzunak#1. oso ondo baina noizkoJOSU ¦ 2004-01-24 ¦ 19:58Iazko urtean sortu zen albistea, baina ordutik ez dut ikusi inola aldaketarik institutuetan. Oso geldo doaz honelako gauzak, erakunde publikoetan batik bat. #2. Zergatik?Ander ¦ 2004-01-26 ¦ 08:46Agerikoa da Microsoft enpresari bost axola zaiola gure hizkuntza. Bere programak euskaratzen baditu oso ongi, baina..... #3. Microsoft vs. Mikerowesoft: amaitu da liskarraSustatu ¦ 2004-01-27 ¦ 09:27Mike Rowe eta Microsoft iritsi dira akordio batera. Rowe-k www.mikerowesoft.com webgunea utzi egin beharko du eta Microsoft-ek lagunduko dio webgune berria berbideratzen, negozioan galerarik izan ez dezan. Ikastaroak, harpidetza eta bideojokoaRowe-k webgune berri batera aldatu beharko du eta horren kostua Microsoft-en esku geratuko da. Horrez gain, Microsoft produktuen gaineko ikastaroak emango dizkiote Rowe-i eta Microsoft-ek programak garatzeko duen webgunerako harpidetza egingo diote. "Xbox" bideojokoa ere oparituko diote Rowe-i. Microsoft-en bulego zentraletan egingo duten teknologia feriarako gonbidapenak ere emango dizkiote, Mike eta gurasoendako. Gogoratuko duzuenez, Mike Rowe izeneko 17 urteko Kanadako web diseinatzaile bat auzitara eraman zuen Microsoft-ek bere guneak "ahoskera" berdina zuelako, www.mikerowesoft.com alegia. Horren berri eman genuen joan den astean Sustatun. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|