|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Skype: Interneteko P2P "telefono" erraminta berriaJonmikel ¦ 2004-01-20 ¦ 10:09 ¦ telefonoa
Sortu dute Interneten "telefonoz" hitz egiteko peer-to-peer erraminta berria. Bere izena da Skype, eta modem konexio sinplea erabiliz Internet bitartez "telefono" deiak egiteko aukera ezin hobea ematen du. Skype du izena eta musika jaisteko Napster, eMule, Kazaa edo bestelako aplikazioen moduan funtzionatzen du. Konektaturik norberak bere lagun eta senideen zerrenda pantailan ikus dezake... lagun baten izenean klik egin eta "telefono" deia egiten da. Erraza da oso. Bere ezaugarririk onena, zalantzarik gabe, soinu kalitatea da: oso garbia da... Momentuz Windows-peko PCetarako dago eginik (soilik Windows 2000 eta XP), eta ez dute baztertzen beste sistema eragile eta plataformatan sistema gauzatzea. Eskatzen duena, PC azkartxo bat (azkeneko 2-3 urteotan erosia gomendatzen da), mikrofonoa eta bozgoragailuak. Eta azkenik, euskaldunontzako ere badu bere abantailtxoa: nahiz eta jatorriz euskaraz ez etorri, aplikazioaren etiketa eta barne-testu guztiak edozein hizkuntzara itzuli daitezke (euskarara barne, noski); trabatxo bakarra, testuok itzuli behar direla. Kontutan hartzeko erraminta zalantzarik gabe. Telefono deien faktura jaitsi nahi baduzu, hemen aukera on bat... Erantzunak#1. Ze hardware behar da Skype-rekin?Luistxo ¦ 2004-01-20 ¦ 14:46Barkatu nire galdera inozo samarra bada, baina ez dut ideia handirik... #2. Luistxori erantzunez...Jonmikel Intsausti ¦ 2004-01-20 ¦ 17:09Luistxo, adarra jotzera bazatoz, ADARRA JO IEZAIEZU BESTEEI --NIRI EZ!!! Badakizu, inozoak bere hitzekin erakusten du bere izaera. Mezu honekin zurea agerian uzten ari zara. #3. Lasai Xan!!!Gari Araolaza ¦ 2004-01-20 ¦ 17:16Jonmikel: #4. IP telefoniaGari Araolaza ¦ 2004-01-20 ¦ 17:32Izan ere, aspaldian ezagunak dira zenbait IPren gaineko telefonia sistema. (eta agian horregatik egiten zuen galdera Luistxok) Sistema hauekin, eta sarerako lotura potentea duten enpresek beraien bi zentru lotu ditzazkete prezio oso baxuetan. Horretarako, telefono aparailu, zentralita eta abarreko bereziak behar dira. Cisco da horrelako produktuak eskaintzen dituen enpresa bat, eta British Telecomek hardware hori erabiltzen du beraien bezeroei IP bidezko telefonoa eskaintzeko. Jonmikelek azaltzen duen sistema hau aldiz, betidanik egon den NetMeeting horren parekoa litzateke, baina kalitatea hobetuz eta zerbitzari zentral batetan oinarritutako direktorio batekin baino, P2P motako erabiltzaile direktorio batekin. #5. Ordenagailuaren zuloak, eta mikro edo telefono bat konektatzeko ezjakinaren zailtasunakLuistxo Fernandez ¦ 2004-01-21 ¦ 08:47> Luistxo, adarra jotzera bazatoz, ADARRA JO IEZAIEZU BESTEEI --NIRI EZ!!! Hemen gaizki ulertu bat dago. > Badakizu, inozoak bere hitzekin erakusten du bere izaera. Mezu honekin zurea agerian uzten ari zara. Agerian dago ez nekiela zer egin behar zen, eta horixe utzi nahi nuen agerian, ea inork laguntzen zidan, apur bat gehiago jakiten. Nire ezjakintasuna argitzearekin, konstruktibo izatea ere nahi nuen. Nik ez dut sekula mikrorik konektatu PC-arekin. Eta lanean, azkenean, batzuek erakutsi didate webcam bat USB zulo bati lotuta egin daitekeela... Baina hori ote da bide bakarra? Nire etxeko PC-ak zulo asko ditu, eta ez dago batere argi zer satu behar zaion nondik, nire ezjakintasunean bederen hala da:
Akaso beste batzuek ere izango dituzte nire zalantzak. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelefonoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|